16. ALDIZKARIA - 2013ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Aldaketa, Tuterako Udaleko "Fernando Remacha" Udalaren Musika Kontserbatorioaren antolaketaren eta funtzionamenduaren erregelamenduan. Behin betiko onespena

Tuterako Udalak, 2012ko irailaren 28an egin osoko bilkura arruntean, aldaketa hasiera batean onetsi zuen "Fernando Remacha" Udalaren Musika Kontserbatorioaren antolaketaren eta funtzionamenduaren erregelamenduan.

Aurreko erabakia 2012ko 226. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 19an. Hogeita hamar egunean jendaurrean egonik, eta epe horretan erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu ez denez gero, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 eta 326. artikuluei zein Nafarroako Toki Araubidea eguneratzen duen urriaren 29ko 11/2004 Legeari jarraituz, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatu da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da hori, Erregelamenduaren aldaketaren testu osoarekin batera.

Tuteran, 2013ko urtarrilaren 11n.-Alkatea, Luis Casado Oliver.

Tuterako Udaleko "Fernando Remacha" Udalaren Musika Kontserbatorioaren antolaketaren
eta funtzionamenduaren erregelamendua

Xedapen iragankorra gehitu da, hitzez hitz honela dioena:

XEDAPEN IRAGANKORRA

Tuterako Udalak onesten ahalko du Nafarroako Gobernuarekin 2010eko abuztuaren 12an sinaturiko lankidetza hitzarmenaren luzapena, Tuterako Udaleko kontserbatorio profesionalaren funtzionamendua 2012-2013 ikasturtean finantzatzeko, Nafarroako Gobernuak Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren abuztuaren 30eko 552/2012 Ebazpenaren bidez proposatu eta onetsitako baldintza ekonomikoetan.

Iragarkiaren kodea: L1300442