16. ALDIZKARIA - 2013ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SUNBILLA

2013ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.
Hasierako onespena

Sunbillako Udalak, 2013ko urtarrilaren 11an. egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen 2013ko ekitaldi ekonomikoko aurrekontu orokor eta bakarraren espedientea.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202.1 artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun balioduneko epean, herritarrek edo interesdunek komenigarri iruditzen zaizkien erreklamazioak edo alegazioak aurkez ditzaten. Espedientea udaletxeko Idazkaritzan dago ikusgai. Jendaurreko epean erreklamaziorik aurkezten ez bada, behin betiko onetsitzat joko da eta dagokion iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Sunbillan, 2013ko urtarrilaren 14an.-Alkate-udalburua, Amest Inda Gorriaran

Iragarkiaren kodea: L1300503