16. ALDIZKARIA - 2013ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

Xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

Zangozako Udalak, 2012ko abenduaren 28an egin osoko bilkuran, bertzeak bertze, erabaki hau hartu zuen. Honela dio haren xedapen zatiak:

1.-Behin betiko onestea Sebastián Landarech Turrillasek aurkeztutako xehetasun azterlana, igogailua paratzeko mugikortasun murriztua duten pertsonendako, Kale Nagusiko 38ko eraikinaren patioan (5. poligonoa, 690. lurzatia), espedientean dagoen dokumentazioari jarraikiz.

2.-Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Zangozan, 2013ko urtarrilaren 9an.-Alkatea, Angel Navallas Echarte.

Iragarkiaren kodea: L1300348