16. ALDIZKARIA - 2013ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Larreen ordenantzak. Aldaketa

Azkoiengo Udalak, 2012ko urriaren 30eko osoko bilkuran, aldaketa hasiera batean onetsi zuen Larreen ordenantzetan, edukia iragarki honen eranskinekoa duena.

Onespenaren erabakia 2012ko 222. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 13an, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, ordenantza horretako aldaketa behin betiko onetsi eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Azkoienen, 2012ko abenduaren 24an.-Alkatea, María José Vidorreta Alfaro.

ERANSKINA

A) 6. artikulua.-Azkoiengo Udalak herrilurrak baloratu ditu, larreen aprobetxamendua eta azpiegiturak kontuan hartuz. Hona hemen zenbatekoak:

a) Vallacuera: 6.034,35 euro.

b) Caluengo: 6.169,38 euro.

c) La Sierra: 2.586,60 euro.

d) Cascajo: 14.932,99 euro.

Bazkatzeko azalera handitzen edo murrizten bada, prezioa egiazko azalerari egokituko zaio, izanik betiere 2,80 euro ureztalurretako erregu bakoitzagatik, 0,90 euro lehorreko lurreko erregu bakoitzagatik eta 0,10 euro lur elkorreko erregu bakoitzagatik. Kanonaren aldaketa Tokiko Gobernu Batzarrak erabakiko du.

Prezio horri kuota finkoen eta kontsumoen kostua gehituko zaio, ur zerbitzuengatik eta ematen ahal diren bertze batzuengatik.

Esleitzeko prezioa Udalari ordainduko zaio, seihilekoa betetakoan, hau da, urtean bi alditan: ekainaren 30era arte eta abenduaren 20ra arte.

Esleipenaren ondotik lehorreko lurretarako edo ureztalurretarako lurzatietarako azalera aldatzen bada, edo basoberritzeren bat egiten bada edo orobat larreen balioa murrizten edo handitzen duen bertze jarduketaren bat, kanona eguneratuko da hasierako zenbatekoa kalkulatzeko balio izan duten prezioen gainean.

B) 24. artikuluan, honela dio: "Mahastiak eta fruta-arbolak dituzten lurzatietan, ezin izanen da azienda sartu landatu ondorengo lehenengo lau urteetan. Bosgarren urtetik aurrera, martxoaren 19tik fruitua bildu arte azienda ezin izanen da sartu". Eta honela behar du: 24. artikulua.-"Mahastiak, olibondoak eta fruta-arbolak dituzten lurzatietan ezin izanen da azienda sartu landatu ondorengo lehenengo lau urteetan. Bosgarren urtetik aurrera, martxoaren 19tik fruitua bildu arte azienda ezin izanen da sartu.

Iragarkiaren kodea: L1300462