16. ALDIZKARIA - 2013ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Azkoiengo Udalaren bulegoetako egutegia 2013rako

Idazki honen bidez aditzera ematen da, orok jakin dezan, Azkoiengo alkateak honako erabaki hau hartu duela 2012ko abenduaren 17an:

1.-Onestea Azkoiengo Udalaren bulegoetako langileen 2013ko egutegia. Ez dute lan egin beharko lanegun hauetan:

Irailaren 2tik 6ra. Herriko bestak.

Uztailaren 26an.

Abuztuaren 16an.

Era berean, urteko larunbat guztiak ez dira lanegun izanen, udaleko bulegoak irekitzeari dagokionez.

2.-Astelehenetik ortziralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 30 minutukoa izanen da. Bulegoetako langileek nahitaez 8:00etatik 15:00ak arte lan egin beharko dute; gainerako 30 minutuak egiteko langileek malgutasuna izanen dute, 7:30etik 8:00ak arte eta 15:00etatik 15:30era arte. Horretarako eskaera idatziz egin beharko da.

Aitzineko atalean adierazitako lanaldiaren ordu banaketa ez zaie aplikatuko Kirol eta Kultura alorretako langileei edo atezainei, ezta beren lan baldintzak direla-eta lan egutegi berariazkoa duten bertze langileei ere.

3.-Ondokoak izanen dira jendea hartzeko orduak Udaleko bulegoetan: goizeko bederatzi eta erdietatik arratsaldeko ordu bata eta erdietara, astelehenetik ortziralera.

4.-Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

5.-Erabaki edo egintza honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezten ahalko da, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazpen hau egin eta biharamunetik hasita edo, aitzinetik eta hautara, ondoko bi errekurtso hauetako bat:

Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako erabakia edo egintza jakinarazi edo argitaratzen denetik hasita, edo

Berraztertzeko errekurtsoa, erabakiaren edo egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Azkoienen, 2012ko abenduaren 17an.-Alkatea, María José Vidorreta Alfaro.

Iragarkiaren kodea: L1217497