16. ALDIZKARIA - 2013ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITUREN

Borondatezko birzatiketa proiektua eta kudeaketako hirigintza hitzarmena Latsagako UE 2an.
Behin betiko onespena

Iturengo Udalak, 2012ko azaroaren 8an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea borondatezko birzatiketa proiektua eta kudeaketako hirigintza hitzarmena, laga beharreko hirigintza aprobetxamenduaren %10 eskudirutan konpentsatzeko, Latsagako U.E. 2 unitatearen eremuan; sustatzaileak Irune Ariztegi Mariezkurrena, Xabier Sein Retegi eta Luis María Ariztegui Vera izan dira.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Iturenen, 2012ko abenduaren 17an.-Alkatea, María José Bereau Baleztena.

Iragarkiaren kodea: L1300562