16. ALDIZKARIA - 2013ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITUREN

2013ko aurrekontua

Iturengo Udalak, 2012ko abenduaren 13an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2013ko aurrekontu orokor eta bakarra.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikulua bete beharrez, aurrekontua jendaurrean egonen da, Udalaren Idazkaritzan, 15 egun balioduneko epean, nahi duen orok aztertu eta egoki juzgatzen dituen erreklamazioak aurkez ditzan.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, onetsitako aurrekontua behin betikotzat joko da eta betea izanen da hura laburturik argitaratzeko tramitea.

Iturenen, 2012ko abenduaren 30ean.-Alkatea, María José Bereau Baleztena.

Iragarkiaren kodea: L1300554