16. ALDIZKARIA - 2013ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBE

ACB-2 lurzatiaren xehetasun azterlana, Santaleocadia, S.L. enpresak sustatua. Behin betiko onespena

Udalak, 2012ko azaroaren 29an egin osoko bilkuran, jarraian hitzez hitz heldu den erabakia hartu zuen:

2012ko abuztuaren 16ko Alkatetzaren ebazpenaren bidez hasiera batean onetsi zen 1. poligonoko ACB-2 lurzatiaren (Doneztebeko Elizagibela karrika) xehetasun azterlana, Francisco Xabier Garrausek sustatua, Santaleocadia, S.L. enpresaren izenean.

Onespen hori jendaurrean egon da 20 egun baliodunean, 2012ko 176. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, irailaren 6koan, baita Diario de Navarra nahiz Diario de Noticias egunkarietan (2012ko abuztuaren 30ean eta 31n), eta Udalaren iragarki oholean ere. Jendaurreko epean, 2012ko irailaren 29an bukatu baitzen, ez da erreklamaziorik aurkeztu.

Ikusirik ukitutako interesdunei zenbait egunetan jakinarazi zitzaiela, horrek espedientea erreklamazioak jartzeko epea iragan arte geldiarazi duela eta epe horretan ez dela erreklamaziorik aurkeztu.

Ikusirik, azkenik, abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. eta 76. artikuluak.

Eztabaidatu ondotik, bilkurara joandako guztien adostasunez (zortzi), eta, beraz, legezko gehiengo osoa izanik, honako hau erabaki da:

Lehendabizikoa.-Behin betiko onestea xehetasun azterlana, Francisco Javier Garrausek sustatua, Santaleocadia, S.L. enpresaren izenean, 1. poligonoko ACB-2 lurzatiari (Doneztebeko Elizagibela) dagokionez. Francisco Xabier Garraus arkitektoak prestatu du.

Bigarrena.-Behin betiko onespenaren erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarkien oholean argitaratzea.

Hirugarrena.-Halaber, 646,03 euroko tasen likidazioa onestea, xehetasun azterlana tramitatzeagatik. (3.2 epigrafea).

Laugarrena.-Erabaki hau igortzea xehetasun azterlanaren esparruan zuzenean ukitutako jabe eta interesdunei eta espedientearen kopia igortzea, eta, kasua bada, onetsitako agiriaren ale bat, Sustapen Departamentura, legezko ondorioak izan ditzan.

Bosgarrena.-Idazkariak espediente osoa eginbidetu dezala.

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

-Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Donezteben, 2012ko abenduaren 10ean.-Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L1217106