16. ALDIZKARIA - 2013ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

Zizur Zendeako Arau Subsidiarioetako aldaketa xehakatua.
Behin betiko onespena

Udalak, 2012ko abuztuaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Zizur Zendeako Arau Subsidiarioetako hirigintza antolamenduko determinazio xehakatuetako aldaketa, ofizioz sustatua; aldaketa horren mamia da bizitegitarako erabilerarekin toleratzen diren erabilerak arautzea, haiek merkatuaren egungo egoerari eta aplikatzekoak diren sektore araudiei egokitzeko, horrela ahalbidetzen dela geroan zendean bizitegitarako erabilerarekin toleratzen diren erabilerak ezartzea.

Hasierako onespenaren erabakia 2012ko 177. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 7an, eta, jendaurreko aldia alegaziorik gabe igaro delarik, behin betiko onetsita geratu da eta aldaketaren testu osoa argitaratzen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Legearen 81. artikuluan aurreikusiarekin batera.

1.-Hirigintza Araudiaren 4.3 artikuluko erabileren arteko bateragarritasunen taulako lehen atala aldatzen da, bizitegitarako erabilera nagusirako, honako erabilera toleratu hauek sartzen baitira:

-Bizitegitarako beste erabilera batzuk: aterpetxeak, landetxeak, ostalaritzako establezimenduak.

-Ekipamenduetarako erabilera publikoa eta pribatua: osasungintza, laguntza, kultura, erlijioa, hezkuntza, kirola.

-Merkataritza.

-Ofizina eta bulego profesionalak.

-Biltegiak.

-Eskulangintzako lantegiak.

-Etxeko abeltzaintza.

-Ostalaritza: tabernak, jatetxeak, kafetegiak ...

2.-Erabileren bateragarritasunari buruzko 4.2 artikuluaren hirugarren paragrafoa aldatzen da, honako testu hau emanda:

Erabilera toleratua: eremu homogeneo bakoitzean adierazitako baldintzetan, erabilera nagusiarekiko erabilera bateragarri gisa onartzen ahal dena da, betiere Hirigintza Araudi honen 4.4 artikuluan (erabilera toleratuak aplikatzeko baldintzei buruzkoan) ezarritako baldintzak betetzen badira.

3.-4.4 artikulu berria sartu da, "erabilera toleratuak aplikatzeko baldintzak" izenekoa, honako testu hau izanen baitu:

Artikulu honek definitzen du zer baldintza bete behar diren 4.3 artikuluko erabileren arteko bateragarritasunen taulan toleratu gisa definitutako erabileretako bat ezartzean.

A.-Xedapen orokorrak:

-Jarduerari dagokionez, alorrean aplikatzekoak diren araudian eta legedian xedatutakoa beteko da; bereziki Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onesten duen abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuan xedatua.

-Erabilera inguruan egokiro ezartzen dela bermatuko da, eta frogatu beharko da kokatzen den guneko edo eremuko egungo izaera ez dela kaltetzen.

-Egungo eraikinetan, zaharberritze osoa bultzatuko da, eta, horretarako, malgutu egiten dira erabilera xehakatu bakoitzean gehieneko azalera eraikiari buruz dauden baldintzak eta, oro har, baimendu egiten dira eraikin osoko jarduketak.

-Aparkatzeko plaza pribatuak eraikinaren barruan egon ahalko dira (neurriei eta azalerei dagokienez, 5/2006 Foru Dekretuan etxebizitzen bizigarritasunaren araudian dauden irizpideak aplikatuko dira) edo kanpoko aldean, zoladura egokia emanez eta eremu publikotik sartzeko bide egokia jarriz.

-Erabilera xehakatu bakoitzean, gehieneko azalera eraikiaren ehunekoa aterako da erabilera posible guztiak batzetik, etxebizitzetarako erabilera sartu gabe.

B.-Erabilera xehakatu bakoitzaren arabera, honako baldintza hauek ezartzen dira:

1.-Etxebizitzetarako beste erabilera batzuk

a) Turismoko aterpetxeak:

-Nafarroako turismoko aterpetxeen antolamenduari buruzko erregelamendua onesten duen abenduaren 5eko 140/2005 Foru Dekretuan ezarria beteko dute.

-Beheko solairuan nahiz goikoetan ezartzen ahalko dira.

-Erabilera honi lotutako azalera eraikiak lurzatiaren gehieneko eraikigarritasun osoa hartzen ahalko du, baina ez du igaroko eraikitako 250 m²-ko azalera. Egungo eraikinetan, azalerak kopuru hori gainditzen badu, azalera handitzen ahalko da eraikita dagoen azalera osoa hartu arte.

-Bermatuko da lurzatiaren barruan gutxienez ere aparkatzeko plaza bat egonen dela, lurzatian bertan edo gertuko beste batean, ez badago eraikinetik 50 metro baino distantzia handiagora; bestela, bermatuko da erabilera xehakatu bakoitzerako exijitutako Azalera handiagoko eraikinak daudenean, eraikitako 150m²-ko azalera zati bakoitzeko plaza bateko muga ezartzen da.

b) Landetxeak:

-Landetxeetan ostatatzea arautzen duen ekainaren 28ko 243/1999 Foru Dekretuan ezarritakoa beteko dute.

-Beheko solairuan nahiz goikoetan ezartzen ahalko dira.

-Erabilera honi lotutako azalera eraikiak lurzatiaren gehieneko eraikigarritasun osoa hartzen ahalko du, baina ez du igaroko eraikitako 250 m²-ko azalera. Egungo eraikinetan, azalerak kopuru hori gainditzen badu, azalera handitzen ahalko da eraikita dagoen azalera osoa hartu arte.

-Bermatuko da lurzatiaren barruan gutxienez ere aparkatzeko plaza bat egonen dela eraikitako 125 m²-ko azalera zati bakoitzeko; plaza hori egonen da lurzatian bertan edo gertuko beste batean, ez badago eraikinetik 50 metro baino distantzia handiagora.

c) Ostalaritza establezimenduak:

-Nafarroako Foru Komunitateko ostalaritza establezimenduen antolamenduari buruzko erregelamendua onesten duen abenduaren 26ko 146/2005 Foru Dekretuan ezarritakoa beteko dute.

-Beheko solairuan nahiz goikoetan ezartzen ahalko dira.

-Erabilera honi lotutako azalera eraikiak lurzatiaren gehieneko eraikigarritasun osoa hartzen ahalko du, baina ez du inoiz igaroko eraikitako 400 m²-ko azalera hostalen eta pentsioen kasuan (146/2005 Foru Dekretuaren 9.d eta e artikulua) eta ez da mugarik egonen hotelen kasuan (146/2005 Foru Dekretuaren 9.a, b eta c artikulua). Egungo eraikinetan, azalerak kopuru hori gainditzen badu, azalera handitzen ahalko da eraikita dagoen azalera osoa hartu arte.

-Bermatuko da lurzatiaren barruan gutxienez ere aparkatzeko plaza bat egonen dela okupazioko 4 ohetik; plaza hori egonen da lurzatian bertan edo gertuko beste batean, ez badago eraikinetik 50 metro baino distantzia handiagora.

d) Ekipamendu publikoa:

-Ez da mugarik jartzen, eta erabilera ezartzen ahalko da etxebizitzetarako erabilera nagusiaren ezaugarriekin berekin, lurzatiaren azalera osoan.

-Bermatuko da lurzatiaren barruan gutxienez ere aparkatzeko plaza bat egonen dela, lurzatian bertan edo gertuko beste batean, ez badago eraikinetik 50 metro baino distantzia handiagora; bestela, bermatuko da erabilera xehakatu bakoitzerako exijitutako plaza kopururik altuena.

e) Merkataritza, ekipamendu pribatua, biltegiak eta eskulanetako lantegiak:

-Bakarrik beheko solairuan jarriko da.

-Erabilera honi lotutako azalera eraikiak lurzatiaren gehieneko eraikigarritasunaren %50 hartuko du gehienez ere, baina ez du igaroko eraikitako 250 m²-ko azalera. Egungo eraikinetan, beheko solairuak azalera hori gainditzen badu, azalera handitzen ahalko da eraikita dagoen azalera osoa hartu arte.

-Bermatuko da lurzatiaren barruan gutxienez ere aparkatzeko plaza bat egonen dela, lurzatian bertan edo gertuko beste batean, ez badago eraikinetik 50 metro baino distantzia handiagora; bestela, bermatuko da erabilera xehakatu bakoitzerako exijitutako plaza kopururik altuena. Azalera handiagoko eraikinak daudenean, eraikitako 150m²-ko azalera zati bakoitzeko plaza bateko muga ezartzen da. Betebehar honetan salbuespen dira etxebizitza kolektiboko egungo eraikinen beheko solairuetan dauden lokalak, ezin dutelako hori bete.

f) Ofizina eta bulego profesionalak:

-Beheko solairuan nahiz goikoetan ezartzen ahalko dira.

-Erabilera honi lotutako azalera eraikiak lurzatiaren gehieneko eraikigarritasunaren %50 hartuko du gehienez ere, baina ez du igaroko eraikitako 250 m²-ko azalera.

-Bermatuko da lurzatiaren barruan gutxienez ere aparkatzeko plaza bat egonen dela, lurzatian bertan edo gertuko beste batean, ez badago eraikinetik 50 metro baino distantzia handiagora; bestela, bermatuko da erabilera xehakatu bakoitzerako exijitutako plaza kopururik altuena. Azalera handiagoko eraikinak daudenean, eraikitako 150m²-ko azalera zati bakoitzeko plaza bateko muga ezartzen da. Betebehar honetan salbuespen dira etxebizitza kolektiboko egungo eraikinen beheko solairuetan dauden lokalak, ezin dutelako hori bete.

g) Etxeko abeltzaintza:

-Nafarroako Foru Komunitatean abeltegiek ingurumen aldetik bete beharreko baldintza teknikoak ezartzen dituen ekainaren 23ko 148/2003 Foru Dekretuan ezarritakoa aplikatuko da, azaroaren 6ko 76/2006 Foru Dekretuak sartutako aldaketekin.

h) Ostalaritza: tabernak, jatetxeak, kafetegiak, ...

-Bakarrik beheko solairuan jarriko da.

-Erabilera honi lotutako azalera eraikiak lurzatiaren gehieneko eraikigarritasunaren %50 hartuko du gehienez ere, baina ez du igaroko eraikitako 250 m²-ko azalera. Egungo eraikinetan, beheko solairuak azalera hori gainditzen badu, azalera handitzen ahalko da eraikita dagoen azalera osoa hartu arte.

-Bermatuko da lurzatiaren barruan gutxienez ere aparkatzeko plaza bat egonen dela eraikitako 50 m²-ko azalera zati bakoitzeko; plaza hori egonen da lurzatian bertan edo gertuko beste batean, ez badago eraikinetik 50 metro baino distantzia handiagora. Betebehar honetan salbuespen dira etxebizitza kolektiboko egungo eraikinen beheko solairuetan dauden lokalak, ezin dutelako hori bete.

Gazolatzen, 2012ko abenduaren 28an.-Alkate udalburua, José Joaquín San Martín Murillo.

Iragarkiaren kodea: L1300075