2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZARRAKAZTELU
Karga-tasak eta tasak
Zarrakazteluko Udalak, 2012ko abenduaren 20an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2013rako tasak, prezio publikoak eta zerga-tasak.
-Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: 0,265.
-Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: 0,448.
-Ibilgailuen gaineko zerga: legeak ezartzen dituen tarifak.
-Eraikuntzen gaineko zerga:
- %3,25, proiektua duten lizentzia eskaerak.
- %4,80, proiekturik gabeko lizentzia eskaerak.
-Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: %37.
-Lurren balio igoeraren gaineko zerga: 13,48.
-Ordenantzak:
1.-Kirol instalazioen erabilera:
- Igerilekuak:
- Helduen abonamenduak: 56 euro.
- Abonamenduak, 12 urtetik beheitikoendako: 29 euro.
- Abonamenduak, 12tik 16 urte bitartekoendako: 40 euro.
- Abonamenduak, 65 urtetik goitiko eta erretiratuendako: 29 euro.
- Hamabostaldiko abonamenduak: 22 euro.
- Sarrerak, helduendako: 5 euro.
- Sarrerak, txikiendako: 3 euro.
- Sarrerak, erretiratuendako: 3 euro.
-Familia larriak, pentsiodunak eta minusbaliatuak: %20 merkeago.
-Denboraldiko abonamendu bat baino gehiago eskuratzen dituzten familia-unitateetan, lehenbizikoa ezarritako prezioan izanen da; bigarrena %10 merkeagoa izanen da; hirugarrena, %20 merkeagoa, eta laugarrena %30, eta horrela gainerakoak. Familia-unitatean, eskuratu -eta merkatu- beharreko lehen abonamenduak helduenak izanen dira; familia-unitatearen abonamendu guztiak aldi berean eskuratu beharko dira gero merkatzeak aplikatu ahal izateko.
Familia ugariek hautara izanen dute bi aukeren artean komenigarriena zaiena.
- Kiroldegia:
- Helduen futbitoa: 18,40 euro/ordua.
- 11tik 16 urte bitartekoen futbitoa: 6,60 euro/ordua.
- Txikien futbitoa: 6,60 euro/ordua.
- Badmintona: 1,45 euro 16 urtetik goiti baditu -0,78 euro, eskola adinean badago.
- Eskubaloia eta saskibaloia, txikien entrenamenduak: 3,85 euro/ordua.
- Eskubaloia eta saskibaloia, helduen entrenamenduak: 18,40 euro/ordua.
- Eskubaloia eta saskibaloia, 11tik 16 urte bitartekoen entrenamenduak: 6,60 euro/ordua.
-Herriko kirol talde federatuak salbuetsirik egonen dira udal instalazio guztietako tasak ordaintzetik, lehiaketetan parte hartzen badute.
2.-Erabilera publikoko lurretan zangak irekitzea edo zoladuran nahiz espaloian edozein mugimendu egitea:
- Zangak irekitzea: merkatuko balioaren prezioa, une bakoitzean.
3.-Zoruko, hegalkineko eta zorupeko aprobetxamendu bereziak:
- Zoruko aprobetxamendua:
- Merkatu txikiak, metro lineala: 1,60 euro.
- Azoka txikiak: 2,75 euro.
- Ostatu-ibilgailuak: 12,25 euro.
- Salmentako ibilgailuak: 12,25 euro.
- Zorupeko aprobetxamendua:
- Paraturiko biltontzi bakoitzeko: 320 euro.
- Gasa banatzeko sare nagusien instalazio eta aprobetxamenduengatik izanen den gutxieneko kuota, metro lineal bakoitza eta urtean: 6,35 euro.
- Karrikak okupatzea, obra hondakin eta bertzelakoekin, obrak egiteko:
- Lehenbiziko hilabetea, 0,32 euro/m².
- Lehenbiziko hilabetetik goiti, 0,43 euro/m².
- Karrika moztea:
- 6,38 euro/eguna.
4.-Zinema.
- Helduak:
- Sarrera: 4 euro.
- 10 sarrerako abonamendua: 35 euro.
- Haurrak:
- Sarrera: 3,5 euro.
- 10 sarrerako abonamendua: 30 euro.
5.-Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala:
- Ziurtagiriak luzatzea: euro 1.
- Ziurtagiri historikoak luzatzea: 2 euro.
- Fotokopia konpultsatua: 1,50 euro.
- Konpultsa: euro 1.
- Artxiboko kontsulta: gehienez ere 15 egunean.
- Jarduera sailkaturako lizentziak:
1. Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 4D eranskinean deskribaturiko jarduera sailkatuen proiektuen gaineko adostasun txostena edo errekerimendua: Namainsak erabakitzen duena.
2. Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 4D eranskinean deskribatzen diren proiektuen jarduera sailkatuak irekitzeko lizentzia emateko adostasun txostena edo errekerimendua: Namainsak erabakitzen duena.
3. Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 4 A, 4B eta 4C eranskinetan deskribatzen diren proiektuen jarduera sailkatuak irekitzeko lizentzia emateko adostasun txostena edo errekerimendua: Namainsak erabakitzen duena.
4. Udalak eskatzen dituen kontsulta edo salaketen gaineko txostena: Namainsak erabakitzen duena.
5. Teknikariaren ikustaldia, behar den txostena prestatzeko: Namainsak erabakitzen duena.
6. Txostenak, jarduera kaltegaberako lizentzia lortzeko 4/2005 Foru Legean agertzen den prozeduraren arlokoak: Namainsak erabakitzen duena.
7. Txostenak, jarduera kaltegaberako lizentzia lortzeko 4/2005 Foru Legean agertzen den prozeduraren arlokoak: Namainsak erabakitzen duena.
8. Teknikariaren ikustaldia, jarduera kaltegabearen txostena prestatzeko: Namainsak erabakitzen duena.
9. Espedienteen tramitazioak egunkarietan eta aldizkarietan argitaratzea: argitalpen horren kostua.
2.-Erabaki honek 2013ko urtarrilaren 1etik aitzina izanen du indarra.
3.-Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitaratzea, bidezko ondorioak izan ditzan. Aditzera ematen da haren aurka ondoko errekurtso hauetakoren bat aurkezten ahal dela:
-Berraztertzeko errekurtsoa, Zarrakazteluko Udalaren Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Zarrakaztelun, 2012ko abenduaren 20an.-Alkatea, Constantino Alfaro Cortes.
Iragarkiaren kodea: L1217837