16. ALDIZKARIA - 2013ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Akats zuzenketa, Barañaingo Udalaren 2011ko plantilla organikoko aldaketaren behin betiko onespenaren iragarkian

2012ko 249. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 24an argitaratu zen Barañaingo Udalaren 2011ko plantilla organikoko aldaketaren behin betiko onespenaren iragarkia.

Iragarki horren eranskinean akatsa atzeman da, ez baita agertzen plantillan 11.30 lanpostuari ere eragiten dion aldaketa; beraz, haren zuzenketa egiten da, horretarako sarturik lanpostu horren egitura, azkenik onetsi dena.

Argitara ematen da, eta ohartarazten da ezen plantilla organikoan behin betiko onetsitako aldaketa honen aurka -xedapen administratiboa baita- ez dela administrazio bidean errekurtsorik paratzen ahal (Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107.3 artikuluari jarraikiz); hortaz, behin betiko onespen honen aurka ondoko bideren bat erabiltzen ahalko da:

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1.b) artikuluari jarraikiz, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hilabeteko epean.

Barañainen, 2013ko urtarrilaren 11n.-Alkate udalburua, José Antonio Mendive Rodríguez.

ERANSKINA

ALDAKETA BARAÑAINGO UDALAREN 2011KO PLANTILLA ORGANIKOAN

Zenb.

Lanpostua

Araub. jur.

Maila-katg.

Sarbidea

Egoera

Hizkuntza

A

B

C

D

E

F

G

EUSKARA ALORRA

11.30

Mandataria (*)

F

C

Birkokapena

Jardunean

24,51

12

6

Erabilitako ikurrak: F = Funtzionarioa.

Osagarriak: Esklusibitatekoa (A), Lanpostukoa (B), Mailakoa (C), Lanaldiaren luzapenekoa (D), Bateraezintasunekoa (E), Arriskukoa (F), Txandakakoa (G).

(*) Minusbaliatuendako lanpostua.

L1300456

Iragarkiaren kodea: L1300456