16. ALDIZKARIA - 2013ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

2013. urterako aldaketa Lagunak Udal Zerbitzuaren ordenantza fiskaletan eta prezio publikoetan. Behin betiko onespena

Barañaingo Udalak, 2012ko urriaren 26an egin osoko bilkuran, erabaki zuen aldaketa hasiera batean onestea "Lagunak Udal Zerbitzuaren instalazioak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskalean", "Lagunak Udal Zerbitzuak antolatzen dituen ikastaro edo jardueretako sarrera, inskripzio edo matrikulen prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskalean", "Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean" eta "Lagunak udal zerbitzuko patinodromoa erabiltzeko prezio publikoa arautzen duen ordenantza fiskalean".

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluko aginduei jarraikiz, erabaki hori 2012ko 217. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 6an, baita Barañaingo Udalaren iragarki oholean paratu ere, eta espedientea 30 egunean egon da jendaurrean.

Jendaurrean egoteko arestian aipatu aldia iraganik inork inolako alegaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu gabe, eta aipatu Foru Legearen 325.1.c) artikuluaren bukaerako aginduen ondorioz, aipatu ordenantzetako aldaketak behin betiko onetsitzat jotzen dira, eta haien testu osoa argitaratuko da, behar diren ondorioak izan ditzan, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 326. artikuluari jarraikiz.

Argitara ematen da aipatu agindua betez, eta ohartarazten da ezen honako ordenantza honen aurka -xedapen administratibo bat baita- ez dela administrazio bidean errekurtsorik paratzen ahal (Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107.3 artikuluari jarraikiz); hortaz, behin betiko onespen honen aurka ondoko bideren bat erabiltzen ahalko da:

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1.b) artikuluari jarraikiz, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hilabeteko epean.

Barañainen, 2012ko abenduaren 19an.-Alkate udalburua, José Antonio Mendive Rodríguez.

I. ERANSKINA

ORDENANTZA FISKALA, LAGUNAK UDAL ZERBITZUAREN INSTALAZIOAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babespean ezarri da ordenantza hau.

Kontzeptua

2. artikulua. Arau honetan ezartzen diren prezio publikoak galdatuko dira Lagunak udal zerbitzuaren instalazioak nahiz kirol eta kultur jardueren erabilera baimenduak ekartzen dituen zerbitzuak egiteagatik. Erabiltzeko ordutegia izanen da indarra duena, organo eskudunak onetsirik.

Aurreikusi gabeko erabilerak salbuespenez baimentzen ahalko dira, baldin eta egin beharreko jarduera interesekotzat jotzen bada eta zuzendaritza batzordeak betiere onesten badu.

Ordaindu beharra

3. artikulua. Udal zerbitzuak zer pertsona edo entitateri baimentzen dien bere instalazio eta zerbitzuen erabilera, horiexek dute ordaindu behar.

Halako pertsona edo entitate batzuei ez zaie prezio publikorik galdatuko, beren ezaugarri edo helburuak direla-eta zuzendaritza batzordeak hala erabakitzen badu.

Halaber, ez da prezio publikorik eskatuko Barañaingo Udalak sustatzen edo antolatzen dituen jardueretan, ezta bertze batzuetan, Udala haiekin lankidetzan aritzen bada interesgarritzat jotzen dituelakoz.

Kudeaketa eta diru-bilketa arauak

4. artikulua. Instalazioetara sarbidea ematen duen sarrera edo baimena eskuratzen denean sortzen da ordaindu beharra.

5. artikulua. Egun bateko balioa duten txartel edo sarrerak instalazioetan sartzeko unean luzatuko dira. Diru hori biltzeko arau berezia izanen da Lagunak udal zerbitzuko atezaintzan ordaintzea prezio hori. Han luzatuko dira txartelak, ordainketaren frogagiriak izanen direnak.

6. artikulua. Instalazioak abonatu gisa erabili nahi dituztenek, abonu hori denbora mugarik gabekoa ala udaldikoa izan, Lagunak zerbitzuak finkatzen dituen modu eta baldintzetan eskuratuko dute.

7. artikulua. Orokorrean, Oro har, Lagunak Udal Zerbitzuaren estatutuek zehazten dituztenak baizik ez dira izaten ahalko denbora mugarik gabeko abonatu.

Izena emateko eskaera egiten den unean ordainduko da hasierako sarreraren %50a, eta gainerako %50a hilabetero hainbanatuko da, bortz urtean. Haurrek hamar urte betez geroztik ordainduko dute dagokien sarrera, 120 hilekotan ordaindu ere. Gainerako abonatuek hiruhilekoetan ordaindu dituzten hilabeteei dagozkien kuotak ere izena emateko unean ordainduko dira orobat.

Abonatuen kuotak ez dira murrizten ahal, eta hiruhileko natural bakoitzaren lehen egunean sorraraziko dira edo, bertzenaz, instalazioetan alta egiten den hiruhileko egunean. Orobat, bajek, noiz egiten diren, ondoko hiruhilekoan izanen dute indarra, eta idatziz eskatu beharko dira.

Adin tarte bakoitzeko tarifetan agertzen diren kuotak dagokion adina betetzen den hilabete beretik hasiko dira osorik ordaintzen.

Betiere nahitaezko betebeharra izanen da banku batean helbideratzea behar diren kuotak kobratzeko.

Abonatu kirolariek Zuzendaritza Batzordearen baimena beharko dute eta horrek balioko die kirol lizentzia duten bitartean. Ordainketa urtekoa da, eta kirol denboraldi bakoitzean egitekoa.

8. artikulua. Denbora mugarik gabeko abonatuak nahiz denboraldiko abonatuak izan nahi duten adingabeek adinez nagusi den tutore edo arduradun bat izan beharko dute, eta beren hasierako sarrera ordaindu beharko dute 18 urtez goitiko abonatuek bezala.

9. artikulua. Kuota murriztuak izateko baldintzak:

Familia larriendako %10eko murrizketa gauzatuko da baldin eta eskatzen bada eta Lagunak udal zerbitzuak baimentzen badu. Familia larritzat hartuko da familia gune abonatuak gutienez ere guraso/tutore bat eta 18 urtez beheitiko hiru seme-alaba baditu abonaturik.

10. artikulua. 65 urtetik goitikoendako kuotaz baliatu ahal izateko, frogatu behar da 65 urte beteak direla.

11. artikulua. Desgaitasuna dutenendako kuotaz baliatu ahal izateko, frogatu behar da desgaitasuna %50etik goitikoa dela, eta horretarako erabiliko da minusbalio graduaren kalifikazioa jasotzen duen agiri ofiziala edo ezintasun iraunkorragatik edo baliaezintasunagatik Administrazio Publikoen aldetik prestazio ekonomikoak jasotzen dituela frogatzen duen agiria.

Denbora mugarik gabeko abonatuetan 18 urtetik beheitikoak kuotatik salbuetsirik geldituko dira %50etik goitiko desgaitasuna badute, baina ez sarrerako diru kopurua ordaintzetik; hori denbora mugarik gabeko gainerako abonatuendako ezarritako denbora eta modu beretan pagatu beharko dute. 18 urte betetzean, desgaitasuna dutenendako ezarritako kuota aplikatuko zaie.

12. artikulua. Izena emanik edo hiruhileko ordainagiria luzaturik familiaren inguruabarrak aldatzen badira, ez dira hurrengo hiruhilekoa arte kontuan hartuko.

13. artikulua. Denbora mugarik gabeko abonatuen hiruhilekoko kuotak ez ordaintzeak instalazioak erabili ezina ekarriko du, zorra kitatu arte. Ordaintzen ez den ordainagiri bakoitzak %10eko errekargua ekarriko du.

14. artikulua. Instalazioen erabiltzaileek men egin beharko diete beti esparru bakoitzean ikusgai jartzen diren portaera eta erabilera arauei.

15. artikulua. Gimnasioko abonamendurako kuotak urte osokoak dira (urtarrila-abendua) eta zati ezinak; hortaz, ezin da hainbanaketarik ezarri. Bakar-bakarrik, eta salbuespenez, uztailaren 1etik aitzina izena ematen dutenek, urteko kuotaren %50 ordaindu beharko dute.

16. artikulua. Abonatuek agiri ofizialen bidez frogatzen badute Nafarroako Foru Komunitatetik kanpora joan behar dutela ikastera, lan egitera edo antzeko zereginetara, eszedentzia eskatzen ahalko dute abonatuaren kuota ez ordaintzeko eta abonatu izaten jarraituko dute, baina instalazioak erabiltzeko eskubidea galduko dute eszedentziak iraun bitartean. Ez da urtebete baino gutiago izanen, ezta bortz urte baino gehiago ere.

17. artikulua. Kirol instalazioak gizarte edo kultur helburu baterako erabili ahal izateko, eskabidea egin beharko da, gutienez ere 20 egun lehenago, Barañaingo Herriko Etxean. Eskumena duen udal organoak instalazioa uztea onartuta, Lagunak udal zerbitzuan ordainduko da, hala behar baldin bada, udal zerbitzu horren prezio publikoetan finkatzen den zenbatekoa.

LAGUNAK-EKO INSTALAZIOAK ERABILTZEKO 2013KO PREZIO PUBLIKOEN ERANSKINA

-Pilotalekuko sarrerak neguan.

  • Abonatu gabeko erroldatuak: 6,00 euro.
  • Abonatu gabeko erroldatu gabeak: 12,00 euro.
  • Pilotalekuko argia, ordua (abonatu gabeek soilik): 6,50 euro.

-Tenis pistetako sarrerak neguan.

  • Abonatu gabeko erroldatuak: 6,00 euro.
  • Abonatu gabeko erroldatu gabeak: 12,00 euro.
  • Teniseko argia, ordua (abonatu gabeek soilik): 6,50 euro.

-Padel pistako sarrerak neguan.

  • Abonatu gabeko erroldatuak: 6,00 euro.
  • Abonatu gabeko erroldatu gabeak: 12,00 euro.
  • Padeleko argia, ordua (abonatu gabeek soilik): 6,50 euro.

-Igerileku estaliko sarrerak neguan.

  • Abonatu gabeko erroldatuak: 6,00 euro.
  • Abonatu gabeko erroldatu gabeak: 12,00 euro.

-Bertze instalazioetako sarrerak neguan.

  • Abonatu gabeko erroldatuak: 6,00 euro.
  • Abonatu gabeko erroldatu gabeak: 12,00 euro.

-Erroldatuen udako sarrerak.

  • 65 urtetik goiti: 6,00 euro.
  • 18tik 64 urte arte: 11,00 euro.
  • 10etik 17 urte arte: 6,50 euro.
  • 2tik 9 urte arte: 4,20 euro.

-Erroldatu gabeen udako sarrerak.

  • 65 urtetik goiti: 10,00 euro.
  • 18tik 64 urte arte: 20,00 euro.
  • 10etik 17 urte arte: 15,00 euro.
  • 2tik 9 urte arte: 9,00 euro.

-10 Sarrerako bonua erroldatu gabeendako: 130,00 euro.

-20 Sarrerako bonua erroldatu gabeendako: 250,00 euro.

-Zaintzaileen abonuak.

  • Hilabetekoa: 75,00 euro.
  • Hilabete erdikoa: 40,00 euro.

-Gizarte ongizateko udako abonamenduak.

  • 65 urtetik goiti: 30,60 euro.
  • 18tik 64 urte arte: 61,10 euro.
  • 10etik 17 urte arte: 40,75 euro.
  • 2tik 9 urte arte: 10,20 euro.

-Gizarte ongizateko urteko abonamenduak.

  • 65 urtetik goiti: 50,00 euro.
  • 18tik 64 urte arte: 100,00 euro.
  • 10etik 17 urte arte: 60,00 euro.
  • 2tik 9 urte arte: 20,00 euro.

-Abonatu kirolariak urtean.

  • 18 urtetik goiti: 166,00 euro.
  • 14tik 17 urte arte: 100,00 euro.
  • 14 urtetik beheiti: 79,50 euro.

-Kirol kuota urtean: 60,00 euro.

-Abonatuen kuotak hilabetean.

  • 18tik 64 urte arte: 13,80 euro.
  • 14tik 17 urte arte: 8,40 euro.
  • 10etik 13 urte arte: 5,70 euro.
  • 2tik 9 urte arte: 1,37 euro.
  • 65 urtetik goiti: 7,50 euro.
  • Desgaitasuna dutenak >%50: 6,50 euro.

-Sarrerako kuota.

  • Arrunta: 270,00 euro.
  • 65 urtetik goitiko abonatu berriak: 135,00 euro.
  • Desgaitasuna dutenak >%50: 135,00 euro.

-Takillak urtean: 40,00 euro.

  • Takillako giltzaren kopia: 9,00 euro.

-Erroldatuen udako abonamenduak hilabetean.

  • 18tik 64 urte arte: 125,00 euro.
  • 10etik 17 urte arte: 71,00 euro.
  • 2tik 9 urte arte: 47,00 euro.
  • 65 urtetik goiti: 75,00 euro.

-Erroldatu gabeen udako abonamenduak hilabetean.

  • 18tik 64 urte arte: 260,00 euro.
  • 10etik 17 urte arte: 130,00 euro.
  • 2tik 9 urte arte: 90,00 euro.
  • 65 urtetik goiti: 130,00 euro.

-Erroldatuen udako abonamenduak hilabete erdian.

  • 18tik 64 urte arte: 70,00 euro.
  • 10etik 17 urte arte: 45,00 euro.
  • 2tik 9 urte arte: 30,00 euro.
  • 65 urtetik goiti: 40,00 euro.

-Erroldatuen udako abonamenduak hilabete erdian.

  • 18tik 64 urte arte: 130,00 euro.
  • 10etik 17 urte arte: 65,00 euro.
  • 2tik 9 urte arte: 45,00 euro.
  • 65 urtetik goiti: 65,00 euro.

-Gimnasioa, urteko abonamendua (urtarrilaren 1etik abenduaren 31 arte).

  • 16tik 64 urte arte. Ordutegi osoa: 120,00 euro.
  • 16tik 64 urte arte. Goizeko ordutegia: 86,00 euro.
  • 16-17 urte. Ordutegi osoa.
  • 16-17 urte. Goizeko ordutegia.
  • 65 urtetik goiti: ordutegi osoa: 65,00 euro.
  • 65 urtetik goiti: goizeko ordutegia: 45,00 euro.
  • >%50ko desgaitasuna dutenak: ordutegi osoa: 60,00 euro.
  • >%50ko desgaitasuna dutenak: goizeko ordutegia: 39,50 euro.
  • 16tik 64 urte arte: 10 saioko bonua: 61,00 euro.
  • 16-17 urte: 10 saioko bonua.
  • 65 urtetik goiti: 10 saioko bonua: 31,50 euro.
  • >%50ko desgaitasuna dutenak: 10 saioko bonua: 31,50 euro.

-Publizitate estatikoa (3x1 metro).

  • Denboraldi baterako kontratua: 660,00 euro.
  • Hiru denboraldirako kontratua: 510,00 euro.
  • Bortz denboraldirako kontratua: 330,00 euro.

-Kirol espazioen alokairua.

  • Futbol 11ko zelaia, saio/partida: 75,00 euro.
  • Futbol 7ko zelaia, saio/partida: 65,00 euro.
  • Pilotalekua, egun osoa, erabilera berezietarako: 635,00 euro.
  • Pilotalekua, egun erdia, erabilera berezietarako: 320,00 euro.
  • Hockey/eskubaloi pista, saio/partida: 65,00 euro.
  • Gehigarria argiagatik futbol/hockey/eskubaloia: 21,00 euro.
  • Igerileku estaliaren alokairua kale/ordu bat: 65,00 euro.
  • Kiroldegiaren alokairua, kirola egiteko: 35,00 euro.
  • Kiroldegia, egun osoa, aparteko erabileretarako: 635,00 euro.
  • Kiroldegia, egun erdia, aparteko erabileretarako: 320,00 euro.
  • Irristaketa pistaren alokairua, egun osoa, aparteko erabileretarako: 618,00 euro.
  • Irristaketa pistaren alokairua, egun erdia, aparteko erabileretarako: 309,00 euro.

-Egur/ikatz fardela: 5,00 euro.

II. ERANSKINA

ORDENANTZA FISKALA, LAGUNAK UDAL ZERBITZUAK ANTOLATZEN DITUEN IKASTARO ETA JARDUERETAKO SARRERA, INSKRIPZIO ETA MATRIKULEN PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

2013KO PREZIO PUBLIKO ETA TASEN ERANSKINA

-Tenis ikastaroak (8 ordu).

  • Abonatuak: 42,95 euro.
  • Abonatu gabeko erroldatuak: 56,65 euro.

-Padel ikastaroak (8 ordu).

  • Abonatuak: 60,00 euro.
  • Abonatu gabeko erroldatuak: 75,00 euro.

-Gainerako ikastaroak (32 ordu/lauhilekoa).

  • Abonatuak: 140,60 euro.
  • Abonatu gabeko erroldatuak: 175,10 euro.

-Gainerako ikastaroak (16 ordu/lauhilekoa).

  • Abonatuak: 96,31 euro.
  • Abonatu gabeko erroldatuak: 140,60 euro.

-Futbol partidetako sarrerak.

  • Hirugarren maila: 10,00 euro.
  • Gazteen Ohorezko maila: 5,00 euro.
  • Emakumeen superliga: 6,00 euro.

-Abonatuen mendirako autobusa.

  • 18 urtetik goiti-goizeko irteera: 7,00 euro.
  • 15etik 17 urte arte-goizeko irteera: 5,00 euro.
  • 14 urte arte-goizeko irteera: 2,00 euro.
  • 18 urtetik goiti-egun pasa: 9,00 euro.
  • 15etik 17 urte arte-egun pasa: 6,00 euro.
  • 14 urte arte-egun pasa: 4,00 euro.

-Abonatu gabeen mendirako autobusa.

  • 18 urtetik goiti-goizeko irteera: 11,00 euro.
  • 15etik 17 urte arte-goizeko irteera: 7,00 euro.
  • 14 urte arte-goizeko irteera: 4,00 euro.
  • 18 urtetik goiti-egun pasa: 13,00 euro.
  • 15etik 17 urte arte-egun pasa: 10,00 euro.
  • 14 urte arte-egun pasa: 6,00 euro.

ORDENANTZA FISKALA, AGIRIAK LUZATU ETA TRAMITATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

2013KO TARIFEN ERANSKINA

-Partikularrendako agirien fotokopiak.

  • Din A-4 tamainako kopia: 0,22 euro.
  • Din A-3 tamainako kopia: 0,53 euro.

-Langileak hartzeko deialdien tramitazioa.

  • Erdi edo goi mailako titulazioa eskatzen duten lanpostuetarako: 20,00 euro.
  • Gainerako lanpostuetarako: 10,00 euro.

-Karnetak egitea.

  • Abonatu berriak: 3,50 euro.
  • Berritzea: 7,00 euro.

-Abonatu gabeen lizentzien tramitazioa.

  • Erroldatua: 10,00 euro.
  • Erroldatu gabea: 15,00 euro.

ORDENANTZA FISKALA, LAGUNAK UDAL ZERBITZUKO PATINODROMOA ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOA ARAUTZEN DUENA

2013KO PREZIO PUBLIKO ETA TASEN ERANSKINA

-Nafarroako klubetako kirolari federatuek patinodromoa erabiltzea, eguna/pertsona: 1,50 euro.

-Nafarroatik kanpoko klubetako kirolari federatuek patinodromoa erabiltzea, eguna/pertsona: 3,09 euro.

-Pista egun osorako alokatzea: 618,00 euro.

-Pista egun erdirako alokatzea: 309,00 euro.

Iragarkiaren kodea: L1217618