16. ALDIZKARIA - 2013ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

Aldaketa aurrekontuan. Hasierako onespena

Udalak 2012ko abenduaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zen halako aldaketa bat aurrekontuan, 36.314,76 eurokoa, kreditu transferentzia bidezkoa.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214 artikuluari eta bat heldu diren gainerako xedapenei jarraituz, espediente hori Udal Idazkaritzan dago ikusgai, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, herritarrek edo interesdunek aztertu eta, nahi badute, erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatu aurrekontuko aldaketa behin betikoz onetsitzat joko da, arestian aipatu jendaurreko epea bukatutakoan.

Arguedasen, 2013ko urtarrilaren 15ean.-Alkate udalburua, Fernando Mendoza Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L1300533