16. ALDIZKARIA - 2013ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAS

2013ko ekitaldiko tasak eta karga-tasak

Arasko Udalak, 2012ko urriaren 16an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, bertzeak bertze:

"Jaun alkateak parte hartzaileei oroitarazi die tasak, prezio publikoak eta zerga-tasak onetsi beharra, 2013ko ekitaldi ekonomikoan egin dadin haren ordainarazpena, aplikatzen ahal diren arauekin bat.

Gaiaz eztabaidatuta eta bertan zirenak aho batez etorrita,

ERABAKI DA:

Lehenbizikoa.-2013ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izanen duten karga-tasak eta tasak onestea.

-Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,40.

-Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,80.

-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %5.

-Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: udal indizea: 2,2. %15eko karga-tasa.

-Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: udal indizea: 1,4.

-Tasak:

  • Uraren kontagailuaren tasa: Ur horniduraren zerbitzua eta hura emateko tasa arautzen dituen ordenantza fiskalak onetsitako tarifak (2006ko otsailaren 24ko bilkuran behin betiko onetsia, eta 2006ko 55. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, maiatzaren 8an).
  • Ur horniduraren tasa: Ur horniduraren zerbitzua eta hura emateko tasa arautzen dituen ordenantza fiskalak onetsitako tarifak (2006ko otsailaren 24ko bilkuran behin betikoz onetsia, eta 2006ko 55. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, maiatzaren 8an).
  • Hornidura edo saneamenduko hargunea baimentzen duen tasa: Ur horniduraren zerbitzua eta hura emateko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalak onetsitako tarifak (behin betikoz onetsirik 2006ko otsailaren 24ko bilkuran, eta argitaratua 2006ko 55. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 8an).
  • Etxeetan eta industrian erabiltzeko saneamenduagatik, Ur horniduraren zerbitzua eta hura emateko tasa arautzen dituen ordenantza fiskalak onetsitako tarifak (2006ko otsailaren 24ko bilkuran behin betikoz onetsirik, eta 2006ko 55. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, maiatzaren 8an).
  • Saneamenduaren kanona: NILSAk 2013ko ekitaldirako onetsi dituen tarifak.
  • Hilerrian zerbitzu egitea: Arasko udal hilerriaren erabilera arautzen duen ordenantzan ezarritako tasak.
  • Errodatze tasa: 2012an bezala (Zirkulazioaren gaineko zergatik aparteko ibilgailuen ibiltze eta herrestatze tasa arautzen duen ordenantza fiskalaren arabera, 2001eko martxoaren 2ko bilkuran behin betikoz onetsi baitzen, eta 2001eko 54. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, maiatzaren 2an).
  • Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak: 2012an bezala (Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasa arautzen duen ordenantza fiskalaren arabera, 2001eko martxoaren 2ko bilkuran behin betikoz onetsi baitzen, eta 2001eko 54. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, maiatzaren 2an).
  • Agiriak eta hirigintzako txostenak emateko tasa: Hirigintzako tramitazioen tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren arabera, 2012ko apirilaren 3ko bilkuran behin betiko onetsi baitzen, eta 2012ko 149. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, uztailaren 30ean).
  • Jarduera sailkatuen espedienteen tramitazioari buruzko txostenak egiteko tasa: enpresa txosten egileak aurkezten duen fakturaren arabera.

Bigarrena.-Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Herriko Etxeko iragarki oholean paratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Erabaki honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita. Aitzinetik, eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke, hala ere, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bertzenaz,

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita.

Arasen, 2012ko urriaren 16an.-Alkatea, Francisco Javier Murguiondo Marquínez.

Iragarkiaren kodea: L1217825