16. ALDIZKARIA - 2013ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

2013ko egutegia udal bulegoetan

Alkatetzaren abenduaren 28ko 332/2012 Ebazpenaren bidez, ezarri da Andosillako udal bulegoak itxita egongo direla ondotik zehazten diren egunetan:

-Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak emandako 453/2012 Ebazpenaren bidez (113. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 2012ko ekainaren 14koa) Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren jaiegun onetsiak.

-Urtarrilaren 21a, San Sebastian ondoko astelehena, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiaren 724/2012 Ebazpenean (249. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 2012ko abenduaren 24koa) adierazitako herriko jaieguna.

-Uztailaren 26a, Santiago egunaren zubia.

-Abuztuaren 16a, Mariaren Jasokundearen zubia.

-Irailaren 9tik 13ra, biak barne, herriko jaiak.

-Abenduak 2a, San Frantzisko Xabierkoaren zubia, Nafarroaren Eguna.

Adierazitako egunak baliogabetzat joko dira, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean adierazitako epeak zenbatzean.

Era berean, jakinarazten da jendea hartzeko udal bulegoetako ordutegia honako hau dela: astelehenetik ostiralera, 11etatik 14etara.

Andosillan, 2013ko urtarrilaren 3an.-Alkate udalburua, José Manuel Terés Azcona.

Iragarkiaren kodea: L1300090