16. ALDIZKARIA - 2013ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGUILAR KODES

2013ko ekitaldiko tasak eta karga-tasak

Aguilar Kodesko Udalak, 2012ko abenduaren 17an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, bertzeak bertze:

Andre alkateak parte hartzaileei oroitarazi die tasak, prezio publikoak eta zerga-tasak onetsi beharra, 2013ko ekitaldi ekonomikoan egin dadin haien ordainarazpena, aplikatzen ahal diren arauekin bat.

Gaiaz eztabaidatuta eta bertan zirenak aho batez etorrita,

ERABAKI DA:

Lehenbizikoa.-2013ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izanen duten karga-tasak eta tasak onestea.

-Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,35.

-Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,60.

-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %2,5.

-Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: udal indizea: 2,2. Karga-tasa: %8.

-Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: udal indizea: 1,4.

-Uraren hornidura eta saneamendu zerbitzua: Aguilar Kodesko Udalaren ur banaketa eta saneamendua emateko eta zerbitzu egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

-Hileta zerbitzuak egiteko tasa: Aguilar Kodesko udal hilerriaren erabilera eta hura erabiltzeko eta hartan zerbitzu egiteko eskubide eta tasak arautzen dituen ordenantza.

-Agiriak eta hirigintzako txostenak emateko tasa: Lizarrako EEZBaren fakturaren arabera.

-Jarduera sailkatuen espedienteen tramitazioari buruzko txostenak egiteko tasa: enpresa txosten egileak aurkezten duen fakturaren arabera.

Bigarrena.-Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta Herriko Etxeko iragarki oholean paratzea.

Erabaki honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita. Aitzinetik, eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke, hala ere, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bertzenaz,

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita.

Aguilar Kodesen, 2012ko abenduaren 20an.-Alkatea, Amparo Labeaga Díaz de Cerio.

Iragarkiaren kodea: L1217828