156. ALDIZKARIA - 2013ko abuztuaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZUELO

Udal Plan Orokorra. Behin betiko onespena

Azueloko Udal Plan Orokorra behin betiko onetsi zen Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako kontseilariak maiatzaren 26an eman 89/2009 Foru Aginduaren bidez.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan xedatuarekin bat, plan horretako hirigintzako araudia argitaratzen da.

Azuelon, 2013ko ekainaren 7an.–Alkatea, Roberto Crespo Morentin.

HIRIGINTZAKO ARAUDI OROKORRA

I. KAPITULUA

Xedapen orokorrak

1. artikulua. Xedea eta helburua.

Hirigintzako Udal Plan honek Azueloko udal mugape osoko hirigintzako araudia ezartzen du.

Lurraldearen egitura orokorraren oinarrizko elementuak definitzen ditu, lurzorua mugatzen eta sailkatzen, berari erabilera xehakatuak esleitzen eta lurzoru mota eta kategoria bakoitzari dagozkion araubide juridikoak ezartzen; orobat, udalerriko ekipamendutarako espazioen eta sistema orokorren sarea egituratzen du, interesa duten naturguneak gordetzen eta udalerriaren etorkizuneko hirigintzako garapena programatzen. Gainera, mugatzen ditu hirigintzako jabetzaren ahalmenak, lurzoruaren jabetzaren araubidearen ondoriozkoak. Hori guztia, bate ukatu gabe goragoko legezko nahiz erregelamenduzko arauetan xedatua.

2. artikulua. Betearazpena eta indarraldia.

Hirigintzako Udal Plan honek indarra hartuko du bere behin betiko onespena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen delarik eta indarraldi mugagabea izanen du, harik eta berau aldatzen duen hirigintzako bertze dokumentu bat, maila arauemaile berdinekoa edo handiagokoa, onesten den arte.

Hura indarrean dagoen bitartean, bertan xedatzen denaren arabera erabiliko dira udal mugapeko lurzorua eta eraikuntzak.

3. artikulua. Araudien ondorioak.

1. Udal Plan Orokorraren dokumentua publikoa, betearazlea eta nahitaezkoa da.

2. Publikoa izateak erran nahi du herritar orok eskubidea duela planeamenduaren dokumentua osoki aztertzeko eta haren edozein edukiren gainean argibideak eskatzeko. Udalak betebehar hauek ditu: onetsitako araudia argitaratzea, jendearen eskura izatea Planaren ale oso bat eta finka edo unitate bakoitzari aplikatzen zaion hirigintzako araubidearen gaineko txosten idatzia luzatzea.

3. Betearazlea izateak dakar Udal Planean aurreikusitako obren onura publikoaren deklarazioa eta horietarako beharrezkoak diren lurrak okupatu beharra, baita aurreikusitako proiektu eta obrei ekiteko ahalmena eta Udalaren ahalmena ere indarra duen legerian aipatzen diren eginkizunei dagokienez, planeamenduaren determinazioak betetzeko beharrezkoa den guztietan.

4. Nahitaezkoa izateak dakar planeamendu, kudeaketa eta diziplina arloko determinazio guztiak zehatz-mehatz betetzeko betebehar juridikoa, Administrazioari nahiz partikularrei eska dakiekeena.

4.artikulua. Agiriaren interpretazioa.

1. Hirigintzako araudi orokorrak nahiz partikularrak eta hura osatzen duten antolamendu planoek, Planeko gainerako dokumentuen gainetik agintzen dute.

2. Azueloko Udalari dagokio dokumentuaren interpretazioa, hirigintza arloan dituen eskumenak erabiliz, deusetan ukatu gabe Nafarroako Gobernuari eskumen partekatu gisa dagozkionak, hirigintza arloan aplikatu behar den legeriaren ondorioz.

3. Dokumentazio grafikoko eta/edo idatziko determinazioak elkarrekin bat ez heldu ez badira, kontraesana ebatziko da hobetsiz interpretaziorik zabalena, lagapen edo kargei dagokienez, eta interpretaziorik murritzena, berriz, aprobetxamenduei, garaierei eta bolumen aplikagarriari dagokienez, non ez duten kontrakoa gomendatzen planeamendu honetatik ondorioztatzen diren interes publikoko edo hirigintza antolamenduko arrazoiek, betiere administrazio jardulearen irizpidearen arabera.

Bertzelako determinazioen arteko kontraesanak administrazioak ebatzi ahal izanen ditu hainbat irizpide erabiliz, hala nola balio estetikoa, apaindura edo higiene baldintzak, azpiegituren, eraikuntzen eta zerbitzuen hobekuntza eta antzekoak; betiere, indarra duen hirigintzako araudiak babesten duen interes sozialari kalterik egin gabe.

5. artikulua. Aldaketa eta berrikuspena.

1. Udal Plan hau aldatzen edo berrikusten ahalko da Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legean eta haren erregelamenduetan xedatuarekin bat.

2. Berrikusi edo aldatu beharko da beharrezkoa den momentuan, maila handiagoko arauak aplikatu behar direlakoz edo bertako determinazioren bat kanbiatzea komeni delakoz.

3. Aitzineko puntuetan kontuan hartutako kasuak ukatu gabe ere, bidezko izanen da Udal Plana berrikustea udal lurraldearen egitura orokor eta organikoari eragiten dioten irizpide berriak erabili behar diren guztietan, edo funtsezko aldaketak egin nahi direlarik haren elementu edo egiturazko determinazioetan. Ulertuko da horixe gertatzen dela, kasu hauetariko edozeinetan:

a) Plan honetan aurreikusi ez bezalako lurralde eredua hautatzen delarik.

b) Gerora etortzen direlarik inguruabar exogenoak, izaera demografiko edo ekonomikokoak, Planean aurreikusitako antolamenduari funtsean eragiten diotenak.

c) Agortzekoa delarik Planean aurreikusitako kokatze ahalmena.

d) Udal Planean egindako aldaketa puntualen baturak edo metatzeak hautatutako lurralde eredua edo haren egiturazko elementuren bat urardotzeko puntuan jartzen duelarik.

4. Determinazio orokorrei eragiten ez badiete, aldaketa ezarriko zaie alderdi puntualei dagozkien bertzelakotzeei.

5. Lau urtetik behin kontrolatuko da indarra duen planeamendua une bakoitzari egokitzen zaion; horretarako, hirigintzari buruzko txostena eginen da, Udal Plana berrikusi edo aldatu behar ote den aztertzeko.

6. artikulua. Lurzoruaren jabeen eskubideak eta betebeharrak.

1. Lurzoruaren titularrek eskubidea dute haren gainean garatzeko jabetze pribatua izan dezakeen hirigintzako aprobetxamendua, Udal Plan honek onartzen duena.

2. Hirigintzako betebehar eta kargek jabetza eskubidearen edukia definitzen dute; horiek betetzen badira, hirigintzako aprobetxamendua modu legezkoan bilakatuko da ondare. Hona hemen zein diren betebehar eta karga horiek:

A.–Honako hauen erreserba eta, hala behar badu, lagapena:

a) Kasuan kasuko exekuzio unitateari zerbitzu eginen dioten bideak, parkeak, lorategi publikoak eta ekipamendu publikoak egiteko lurzorua.

b) Udalari dagokion aprobetxamendua non dagoen, lur horiexek, jabetze pribatua izan dezakeena baino gehiago izateagatik.

B.–Urbanizazioaren kostuak bere gain hartzea Udalaren irizpidearekin bat, zehatz-mehatz, nahitaez eta doan laga behar diren berdeguneei eta exekuzio unitatearen barne urbanizazioari dagokionez, honako hauek barne direla:

1.–Bide sarea.

2.–Ur horniduraren sarea.

3.–Ur beltzen eta euri uren saneamendu sarea.

4.–Argindarraren sarea.

5.–Herriko argien sarea.

6.–Ureztatzeko sarea.

7.–Gasaren sarea.

8.–Telefono eta aurreikusitako bertzelako zerbitzuen sarea.

C.–Ondare arkitektonikoaren eta inguruko urbanizazioaren kontserbazioa, ordenantza guztiak eta Alkatetzak ematen dituen bandoak betez.

7. artikulua. Hirigintzako aprobetxamendua.

Jarduketa asistematiko bakoitzean eraikitzen ahal diren metro karratuek osaturik dago. Banaz bertzeko aprobetxamendua ateratzen da metro karratu eraikigarriak zati exekuzio unitatearen azalera eginez, indarra duen legeriak adierazten dituen azalerak kenduta.

Planaren aurreikusitakoaren barnean erabilerek duten homogeneotasuna dela-eta, erabaki da metro karratu eraiki bakoitzak aprobetxamendu unitate bat balio duela zehazki zertarako erabiltzen den kontuan hartu gabe, homogeneizazio koefizienterik ezarri gabe erabilera eraikien artean. Orobat, baztertu da lurzoru pribatu eraiki gabea aprobetxamendutako kontatzeko aukera.

1. Partikularrak hirigintzako zenbat aprobetxamenduz jabetzen ahalko diren, hori ezarriko du berdinbanaketarako tresna behin betiko onesten duen momentuan edo lizentzia ematean indarra duen legeriak. Oraingo datetan, exekuzio unitate bakoitzari esleitutako aprobetxamenduaren %90 da; gainerako %10 Udalaren eskutan utziko da, orube eraikigarri, urbanizatu eta kargarik gabean.

2. Halako jarduketa batzuetan Udalak lurzoru moduan gauzatu nahi ez badu , edo ahal ez badu, dagokion aprobetxamendua, partikularrek hura zertuko dute ordezko konpentsazio ekonomikoaren bidez; hura partikularrak jabetzen ahal ez diren aprobetxamenduaren hirigintzako balioa izanen da eta Udalak ezarriko du berdinbanaketarako tresna onestean edo obra lizentzia ematean; obrak hasi baino lehen ordaindu beharko da.

3. Hirigintzako aprobetxamendua kalkulatzeko era:

–Garajetako, trastelekutako edo etxebizitzei zerbitzu egiteko instalaziotako erabiltzen diren soto edo erdisotoen azalera eraikiaren %1 kontatuko da; negozioren baterako baldin badira, berriz, beren azaleraren %100.

–Erabilera pribaturako gorapearen, terraza estalien eta hiru alde itxirik dituzten balkoien azalera %100 kontatuko da.

–Bi edo hiru aldetatik baranda duten balkoien azalera eraikiaren %50 kontatuko da.

–Etxebizitzatik estalki lauetara joatea badago, estalki horietan oinez ibiltzeko moduko azaleraren %10 kontatuko da.

–Estalkipeetan 1,50 metrotik goitiko altuera librea duen azalera zenbatuko da, baldin eta etxebizitzaren zatia bada eta ez bakarrik trasteleku bat, hartan sartzeko aukera bakarra ezkutatzen diren eskailera batzuk direlarik.

–Solairuartean kontatuko dira; haien gutieneko garaiera librea 2,40 m izanen da.

–Unitate bati eskatzen ahal zaizkion aparkatzeko plazak kontatzeko, ez dira kontatuko garajetako azalerak.

II. KAPITULUA

Lurzoruaren hirigintza araubidea

8. artikulua. Lurzoruaren sailkapena.

Azueloko udal mugapea sailkatzen da hiri lurzoruan eta lurzoru urbanizaezinean, “Lurzoruaren sailkapena” izeneko planoetan adierazten den bezala.

Hirigintzako Udal Plan honetan, lurzoruaren hirigintzako araubidea ondotik aipatzen diren alderdi guztien edo horietariko batzuen bidez zehazten da:

a) Kudeaketari dagokionez:

–Lurzoruak behar diren klase eta motetan sailkatuz.

–Hiri lurzorua exekuzio unitateetan banatuta.

b) Udal mugapearen antolamenduari dagokionez:

–Lurzoruaren kalifikazioa erabilera kategoria desberdinetan ezarriz.

–Antolamenduaren alderdiak zehaztuz, hala nola:

  • Lurzoruaren okupazioa, dentsitateak, eraikigarritasunak.
  • Gehieneko eta gutieneko garaierak.
  • Eremu publiko eta pribatuen mugak.
  • Kanpo eta/edo barne lerrokadurak ezartzea.
  • Finkatzen diren erabilera eta eraikinak, proposatzen direnak eta antolamenduz kanpo utziko direnak.
  • Eraikuntzaren tipologiak.
  • Babes bereziko elementu, zona edo eremuak.
  • Espazio publikoetarako bertzelako zehaztapenak, ingurumenarekin ikusteko dutenak.

c) Antolamenduaren funtzionamenduari dagokionez.

–Sistema orokorrak ezarriz.

–Antolamendurako beharrezko azpiegiturak zehaztuz, gutienez ere urari, argindarrari, saneamenduari eta herriko argiei eta ibilgailuendako sarbideei dagokienez.

9. artikulua. Hiri lurzorua eta kategoriak.

1. Hiri lurzoruaren kontzeptua eta esparrua:

Hiri lurzorua osatzen dute hiriaren hazkuntzak historikoki okupatzen dituen eremuek; ibilgailuendako sarbidea, uraren hornidura eta hustuketa eta argindarraren hornidura dauzkate, eta planeamenduak horrela sailkatzen ditu. Orobat, hiri lurzorutzat hartzen dira Hirigintzako Udal Plan honek haien urbanizazioa aurreikusten duenean; hura egin ondotik aitzineko atalak aipatzen dituen zerbitzu guztiak izanen ditu, LAHFLa garatzeko Erregelamenduaren 2. artikuluak nahi dituen baldintza beretan.

2. Hiri lurzoruan bi kategoria bereizten dira:

–Lurrak hiri lurzoru finkatutzat jotzen dira ibilgailuendako sarbidea, uraren hornidura eta hustuketa y argindarraren hornidura dauzkatenean edo beren azaleraren bi herenean, gutienez, eraikinek finkaturiko eremuetan sarturik daudenean, lurzorua sailkatzeko planoek kategoria horretakoak balira bezala mugatzen baditu.

–Hiri lurzoru finkatu gabetzat jotzen dira berrantolamendua behar duten eremuak, indarra duen legeriak nahi dituen hirigintzako zerbitzua guztiak ez dituztenak, honela gelditzen badira xeheki mugaturik lurzorua sailkatzeko planoetan.

10. artikulua. Jarduketak hiri lurzoru finkatuan.

Planeamendu honekin bateragarriak izateagatik finkatzen diren eraikuntzen araubidea kontserbazioarena izanen da, titularrek gelditzen den orubean oin berriko eraikuntza egiteko eraisten ez dituzten artean. Une horretan hirigintzako araubidea, garaierari, bolumen eraikigarriari, lerrokadurei eta gainerako determinazioei dagokienez, Plan honek aurreikusia izanen da, orokorrean, hiri lurzoru osorako, eta partikularki, unitate edo zona bakoitzerako.

Hiri lurzoru finkatuetan ekintza hauek egiten ahalko dira:

–Eraikuntzen berritze partziala edo osoa.

–Eraikuntzen aldatzea, handitzea eta/edo zaharberritzea.

–Erabilera aldaketa.

Hirigintzako aprobetxamendua: hiri lurzoru finkatuan dokumentuaren hasierako onespen datarako eraikiak ziren aprobetxamenduak mantendu dira eta dagokion araudian zehazten diren handitze txikiak baimenduko dira. Xehetasun azterlanaren bidez Udalak baimen dezake lurzatian dagoen baino azalera eraikia handiagoa duen etxebizitza, agerian gelditzen baldin bada aukera bakarra dela etxebizitza duin bat kabitzeko, une bakoitzean bizigarritasunari buruz indarra duten baldintzak beterik.

11. artikulua. Jarduketak hiri lurzoru finkatu gabean.

1. Udal Plan honetan hiri lurzoru finkatu gabe guztien multzoak sektore bakarra osatzen du 35/2002 Foru Legearen araberako lagapen publiko nahaitaezkoak betetzeaz den bezainbatean. Horiek nola betetzen diren justifikatu behar da Planaren Justifikazio Memoriaren 5.2.A.2 atalean.

2. Udal Plan honetan, hiri lurzoru finkatu gabeak lurzorua sailkatzeko planoetan mugaturik gelditzen dira, “Kudeaketa” planoan mugaturiko exekuzio unitateetan (E.U.) banatuak; bakoitzak bere hirigintzako fitxa du. Hartan definitzen dira aprobetxamenduak, lagapenak eta hirigintzako gainerako beharkizunak.

3. Diseinua, lerrokadurak, garaierak, lagapenak, urbanizatu beharreko eremua eta erabilera nagusiak, eta berariaz ezartzen dira exekuzio unitate bakoitzeko Hirigintzako Araudi Partikularrean eta planoetan definituriko araudi grafikoan.

4. Exekuzio unitateetan, posible bada, jabe bakarraren lurzatiak izateagatik edo jabe guztiak ados egoteagatik, urbanizatze ekintzak modu zuzenean egiten ahalko dira.

5. Aprobetxamendua egiteko bi jabetza edo gehiago baldin badaude, aitzinetik kargak eta onurak banatzeko tramitazioa eginen da, araudi partikularrean aurreikusitako kudeaketa sistemaren bidez.

Hiri lurzoru finkatu gabeko exekuzio unitateei buruzko datuen laburpenaren laukia:

E.U.

AZALERA

m²a

U.ºA.

m²e/m²a

ERAIKIGARRIA

m²-ko azalera eraikia

ETXEBIZITZAK
(Kalkulatua)

LAGAPENA KARRIKAK

m²a

LAGAPENA EKIPAM.

UE-2

959

0,6

575

2

0

48

UE-3

1.454

0,6

872

3

50

260

UE-6

432

0,6

259

1

118

22

UE-7

807

0,6

484

2

103

40

UE-8

870

0,6

522

2

270

44

UE-9

520

0,6

312

2

36

26

UE-10

1.626

0,6

976

4

445

81

UE-15

465

0,6

279

1

90

23

EU GUZTIRA

7.133

0,6

4.280

17

1.112

544

Hiri lurzoru finkatu gabean banaz bertzeko aprobetxamendua 0,60 Au/m²a da, honen pareko: 0,60 m² eraikigarri lurzoruko m²-tik. Exekuzio unitate bakoitzeko erabilera eraikigarrien homogeneotasuna dela-eta, ez da homogeneizazio koefizienterik ezartzen erabileren artean; aldiz, edozein erabileratako 1 m² eraikia = 1 AU; ez du irabazizko aprobetxamendurik xurgatzen lurzoru pribatu eraiki gabeak.

Planaren memorian justifikatzen da behar bezainbat betetzen direla lagapenei, aparkalekuei eta gainerako alderdiei dagozkienak; horrek dakar beharrezkoa ez izatea Plan Partzialik edo unitate bakoitzaren hirigintzako fitxan aipatzen ez den planeamendurako bertzelako figurarik tramitatzea.

Bermatzen da aparkatzeko 17 plaza baino gehiago sortuko direla espazio publikoan, Planaren 8. planoan behar bezala seinalaturik marraztu bezala.

12. artikulua. Lurzoru urbanizagarria.

Lurzoru urbanizagarria dira eraikitzeko diren lurrak, Foru Legeak hiri lurzoruak izateko eskatzen dituen hirigintzako oinarrizko zerbitzuak bere mugan izanik edo ez, urbanizazio proiektu bat behar dutenak, behin hura betearazita, zerbitzu horiek orube zolan eskura izateko.

Hirigintzako Udal Plan honek hiri lurzoru sektorizatuko sektore bat ezartzen du, Planak berak zuzenean antolatua, garatzeko Plan Partzialik behar ez duena, H.U.P. berak bere determinazio guztiak definitzen baititu planoen eta kasuan kasuko hirigintza fitxen artean, 35/2002 Foru Legearen eskakizunak betetzeko behar bezainbateko zenbateko eta ezaugarrietan, Plan honen justifikazio memoriaren 5.2.A.3 atalean zenbakatzen den bezala.

Banaketa eremu bakarra mugatu da, sektore guztia harrapatzen duena; haren eredu-aprobetxamendua da 0,60 Au/m²a, honen pareko: 0,60 m²e/m²a.

Bere kudeaketarako, lurzoru urbanizagarria exekuzio unitateetan (E.U.) banatzen da; haiek birzatiketa eta urbanizazio proiektuak behar dituzte; haien hirigintzako ezaugarriak dagozkien fitxetan zehazten dira.

Lurzoru urbanizagarriko exekuzio unitateen laburpen laukia:

E.U.

AZALERA

m²a

U.ºA.

m²e/m²a

ERAIKIGARRIA

m²-ko azalera eraikia

ETXEBIZITZAK
(kalkulatua)

LAGAPENA KARRIKAK

m²a

LAGAPENA EKIPAM.

m²a

UE-1

3.528

0,6

2.117

10

1.062

UE-4

3.830

0,6

2.298

8

1.280

UE-5

2.380

0,6

1.428

5

336

UE-11

1.060

0,6

636

3

290

UE-12

4.648

0,6

2.789

8

1.160

1.792

UE-13

2.172

0,6

1.303

5

536

UE-14

1.810

0,6

1.086

4

662

EU GUZTIRA

19.428

0,6

11.657

43

5.326

1.792

Exekuzio unitate bakoitzeko erabilera eraikigarrien homogeneotasuna dela-eta, ez da homogeneizazio koefizienterik ezartzen erabileren artean; aldiz, edozein erabileratako 1 m² eraikia = 1 AU; ez du irabazizko aprobetxamendurik xurgatzen lurzoru pribatu eraiki gabeak.

Planaren memorian justifikatzen da behar bezainbat betetzen direla lagapenei, aparkalekuei eta gainerako alderdiei dagozkienak; horrek dakar beharrezkoa ez izatea Plan Partzialik edo unitate bakoitzaren hirigintzako fitxan aipatzen ez den planeamendurako bertzelako figurarik tramitatzea.

Bermatzen da aparkatzeko 43 plaza baino gehiago sortuko direla espazio publikoan, Planaren 8. planoan behar bezala seinalaturik marraztu bezala.

13. artikulua. Lurzoruaren sailkapena. Erabilera orokorrak.

Udal mugapeko alderdi desberdinetako erabilera nagusi edo orokorrak “Lurzoruaren sailkapena. Erabilerak” izeneko planoetan adierazten dira. Erabilera nagusiak zonaren definitzaileak dira eta haien gainean aplikatzen da erabileren bateragarritasunaren araubidea, hurrengo artikuluan adierazten dena.

Udal Plan hau aplikatzeari dagokionez, erabilera mota hauek ezarri dira:

Antolamenduaren xedeekin duten egokitasunaren aldetik begiratuta:

–Erabilera nagusia: arau hauetan zona horretarako ezarritako erabilera da.

–Erabilera bateragarria: erabilera nagusiak bezainbat egokitasuna du ezarria izateko.

–Erabilera debekatua: ez da onartzen, erabilera nagusiarekin bateraezina delakoz.

Funtzioaren arabera:

–Bizitegitarako erabilera: jendea ostatatzeko balio du, bai etxebizitzetan bai bizitegi kolektiboetan.

–Industriarako erabilera: produktuak elaboratu, eraldatu, konpondu, biltegian jaso eta banatzeko helburua duena.

–Lantegitarako erabilera: tamaina tikiko produktuak kopuru tikietan konpontzeko xedea duena.

–Biltegitarako erabilera: produktu desberdinak biltegiratzeko xedea duena.

–Ekipamendutarako erabilera: herritarrei hezkuntza, kultur aberastasuna, osasuna, aisialdia, kirola eta, azken batean, ongizatea eskaintzeko balio duen hornidurari eta zerbitzu administratiboak, eta abar ematen dituena.

–Hirugarren sektorea: jendeari zerbitzu egiteko erabilerak dira, aitzineko artikuluan definitu diren erabileretan ez daudenak, hala nola: merkataritza, ostalaritza, ostatu-jatetxea, artisautza eta lantegi tiki kaltegabeak, biltokiak etab.

–Abeltzaintzarako erabilera: abeltzaintzarako erabilerak xedea du azienda mota desberdinen hazkuntza, gizakiak haien produktuak eta azpiproduktuak eskuratzeko. Egin daiteke, aziendak landare baliabideak zuzenean aprobetxaturik (abeltzaintza estentsiboa), edo bertzenaz, aziendaren aldetik landare baliabideen zuzeneko aprobetxamendu urria duen elikaduraren bitartez (abeltzaintza intentsiboa).

–Nekazaritzako erabilera: halakotzat hartzen dira zoruko landare baliabideen zuzeneko ustiapenarekin ikusteko duten jarduera guztiak, landare espezieen laborantzara zuzenean bideratuak.

–Erabilera berdea: espazio libre eta berdeen erabilera, bizigunea egituratzen dutenak, bere erabilera desberdinak orekatuz. Honako hauek bereizten dira:

a) Parke eta eremu libreak: erabilera publikoko espazioak, herritarren atsedenerako, edo paisaiaren aldetik dituzten balioen kontserbaziorako direnak.

b) Oinezkoendako bide sistema: oinezkoendako eta motorrik gabeko ibilgailuendako komunikazio bideak, udalerriko alde desberdinak lotzen dituztenak.

–Oihanerako erabilera: xedea duena zuhaitz edo zuhaixka espezieen garapena eta/edo aprobetxamendua, gizakiaren aldetik; horrek harrapatzen ditu bai zuhaitz eremuak bai eratzen ari diren eremuak (sastraka, basobera etab.), 13/1990 Foru Legearen edukia beterik.

14. artikulua. Erabileren bateragarritasuna.

Bateragarritasuneko taula hau izaera orokorrekoa da, beraz, egokitzapenak egin daitezke eremu homogeneoko araudi xehakatu bakoitzean.

ERABILERA NAGUSIA

ERABILERA BATERAGARRIA

ERABILERA DEBEKATUA

Bizitegia

Merkataritza; biltegia

Ustiategiak-abeltzaintzako instalazioak, oro har

Lantegiak eta industriak, 300 m²-ko azalera edo/eta 10 Kw-ko potentzia baino gutiago dutenak

300 m²e baino gehiagoko azalera duen industria

Ekipamendua

Zerbitzu publikoak

Industria kutsatzailea

Ekipamendua

Etxezainaren etxebizitza

Gainerakoak

Zerbitzu publikoak

Nekazaritza

Laborantzetarako instalazioak

Gainerakoak

Berotegiak

Nekazaritzako biltegiak

Zerbitzu publikoak

Abeltzaintza estentsiboa

Oihana

Zerbitzu publikoak

Gainerakoak

Intereseko ibilbideak

Zerbitzu publikoak

Gainerakoak

15. artikulua. Kudeaketa. Jarduketa sistemak.

Bizigune guztiak (dagoena eta plangintzan agertzen dena) antolamendurako sektore bakarra osatzen du, 35/2002 Foru Legearen 49.2.b eta 50. artikuluak betetzeaz den bezainbatean; bizitegitarako gainerako lurzoruak hirigintzako azterketako bigarren sektore bat osatzen du.

Udal Plan honetan aplikatzen diren jarduketa sistemak LHUFLaren 156. artikuluan eta ondokoetan ezarritakoak dira.

Hirigintzako fitxa bakoitzean ezartzen da unitaterako jarduketa sistema zehatza. Oro har, konpentsazio sistema proposatzen da unitate gehienentzat; lankidetzarena, berriz, interes orokor garbia dutenentzat bakarrik, horrela Udalak zuzenean esku hartzen ahal baitu onura soziala lortzeko; eta desjabetzekoa, sistema orokorretarako lurrak eskuratzeko bakarrik, bertzelako sistemen bidez eskuratzen zailak direnean.

16. artikulua. Exekuzio unitateak.

Kudeaketari dagokionez, hiri lurzoru finkatu gabea eta lurzoru urbanizagarria exekuzio unitateetan banatzen dira. Horietako bakoitzean, jarduketa sistema zehazten da dagokion hirigintzako fitxan.

Unitate bakoitzak egin behar dituen lagapenak dagozkien kudeaketa planoetan marrazten eta zedarritzen dira.

17. artikulua. Orube eraikigarria.

Hiri lurzorua, planeamenduak ezarritako muga berariazkoez landa, ez da eraikitzen ahalko harik eta lurzatiek, LAHFLaren 93. artikuluan eskatzen diren zerbitzuen ondorioz, orube kalifikazioa merezi arte.

Lurrak orube izateko baldintzarik ez badu, aukera izanen da behar diren urbanizazio lanak eraikuntzaren aldi berean egiten direla segurtatzeko, 85/1995 Foru Dekretuaren 7. artikuluan galdatzen diren bermeak emanda.

18. artikulua. Antolamenduz kanpoko eraikin eta/edo erabilerak.

1. Kontsideratzen da egoera hauetan dauden eraikin, eraikuntza eta instalazioak ez direla antolamenduarekin bat heldu:

a) Lerrokadura berrien ondorioz bide sistemarako, berdeguneetarako eta beren mantentzearekin eta oraingo nahiz etorkizuneko erabilerekin bateraezinak diren bertze erabileretarako lurzorua okupatzen dutenak.

b) Planak aurreikusten dituen ekipamendu orokor eta tokiko mailetako erabilerekin bateraezinak diren erabileretarako direnak.

2. Antolamenduz kanpoko eraikin edo instalazioen kontserbazioari edo finkatzeari dagokionez: hobetzeko eta txukuntzeko obra partzialak egiten ahalko dira haietan, baina eraisten badira, Udal Plan honek zehazten dituen lerrokadura eta garaietara egokitu beharko dira.

3. Kontsideratzen da erabilera hauek ez direla planeamendu honekin bat heldu:

–Harrobiak edo/eta eraikuntzarako edo industriarako materialen erauzketa.

–Tiro ariketak edo/eta leherkariak aire zabalean erabiltzea.

–Publizitatea hesi bakartuetan.

19. artikulua. Sistema orokorrak.

1. Lurraldearen egitura organiko eta funtzionalaren funtsezko elementuak dira, herritarren zerbitzukoak, betiere haien erabilera eta lurren titulartasuna publikoak badira. 35/1985 Foru Dekretuaren 10. artikuluan eta hurrengoetan zerrendatzen eta zehazten dira.

Azueloko udal mugapeko sistema orokorrak dagozkien planoan marrazturik daude. Bide sistema orokorra NA-7200 eta NA-7201 errepideek eta oinezkoendako ibilbideen bi sareek: Uharken Ibilbidea eta Iturrien Ibilbidea. Espazio libreen sistema orokorra osatzen dute monasterioaren etaHerriko Etxearen inguruko espazio publikoek, osotara, 2.200 m² inguru egiten baitute batera; gutieneko 5 m² baino gehiago egiten du Azueloko biztanle bakoitzeko eta betetzen ditu 85/1995 Foru Dekretuaren 13.2 artikuluko baldintzak.

Sistema orokor guztiak proposamenaren 5. planoan grafiatzen dira.

2. Lorpena: Sistema Orokorrak zehaztuko dira indarra duten legezko xedapenetan aurreikusitako edozein mekanismoren bidez. Udalak, sistema orokor moduan aurreikusitako jarduketak gauzatu ahal izateko, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 8. atalaren IV. kapituluan arautzen dena eginen du, Kontribuzio berezien gainean indarra duen udal ordenantzekin bat. H.U.P.ek planteatzen du ekipamenduetarako lur guztiak lortzea mugaturiko exekuzio unitateen doako lagapenaren bidez. Plan hau garatzeko behar-beharrezkoa ez denez sistema orokorretarako lurrak lortzea, horiek eskuratzeko epeak egokituko zaizkio haien lagapena egin behar duten exekuzio unitateak kudeatzeko epeei; desajebtze bidez eskuratzen ahal direnetarako gehienez ere 4 urteko epea ezarri hartarako (35/2002 Foru Legearen 105. artikulua).

20. artikulua. Tokiko sistemak.

1. Sistema orokorrek osatzen duten egituraren osagarriak dira; exekuzio unitateen zerbitzuko bide sistemak, espazio libre eta ekipamenduetarakoak dira, ez herritar guztien zerbitzukoak. Ukitutako jabeen lagapen doako eta nahitaezkoaren bidez eskuratuko dira.

2. Exekuzio unitate bakoitzean toki sistemei atxikitako zoruen zehaztapena egin da LAHFLan ezarritako estandar edo gutieneko eskakizunei jarraikiz. Eraikuntza antolatu beharko da sistema hauek sortzeko behar diren lurrak libre uzteko maneran.

21. artikulua. Egiturazko determinazioak.

35/2002 Foru Legeari dagokionez bere 57.4 artikuluan aipatzen den erregelamenduzko garapena gabe, hauek jotzen dira Azueloko Hirigintzako Udal Planeko egiturazko determinaziotzat:

–Udal mugapen osoaren sailkapena hiri lurzoruan, lurzoru urbanizagarrian eta lurzoru urbanizaezinean, 2. planoan grafiatzen den gisara.

–Lurzoru urbanizaezinen kategorizazioa, 2. planoan mugatua.

–Lurzoru urbanizaezinen azpikategoriak, 3. planoan grafiatuak.

–Bide sistema orokorra, udalerria zeharkatzen duten bi errepidek osatua; espazio libre publikoen sistema orokorra, Udaletxe plazak eta monasterioaren ondoko parkleak osatua; ekipamendu publikoen sistema orokorra, herriko etxe zaharrak eta berriak osatua. Guztiak Plan honen 4. planoan grafiatuak;

–Hiri lurzoru finkatu gabeko banaz bertzeko aprobetxamendua, honela ezarri da: 0,60 Au/m²a.

–Lurzoru urbanizagarri sektorizatuko ereduko aprobetxamendua, honela ezarri da: 0,60 Au/m²a;

–Banaketa eremu bakarreko esparrua, bat egiten duena lurzoru urbanizagarri sektorizatuko esparruarekin;

–Erabilerak homogeneizatzeko koefizienteak, haien gainean Plan honek ezarri baitu metro karratu eraiki 1 (m²e) edozein erabileratan, balio duela aprobetxamendu unitate 1 (Au). Lurzoru pribatu eraiki gabeak ez du aprobetxamendurik xurgatzen.

–Etxebizitza babestuen ehunekoa; haien gainean Planak ezarri du ez dagoela erreserba egiteko beharkizunik;

–Erabilera orokorra: bizitegitarako, baita exekuzio unitate bakoitzaren gehieneko aprobetxamendua hiri lurzoru finkatu gabean eta lurzoru urbanizagarrian, azken hori definiturik exekuzio unitate bakoitzaren hirigintza fitxan.

–Lurzoru urbanizaezineko kategoria eta azpikategoria bakoitzaren babespen araubidea, Hirigintzako Araudi Orokor honi dagozkion artikuluetan definituak.

–Gune eraikigarri guztia sektore baten gisa eta udalerriaren gainerakoa bertze sektore baten gisa ezartzea, espazioaren araberako unitateak mugatu beharrez, hirigintzako azterketa eta antolamenduari dagokionez.

Plan honetako gainerako determinazio grafiko edo idatziak determinazio xehakatutzat hartzen dira, 35/2002 Foru Legearen 49. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan agindutakoaz den bezainbatean.

22. artikulua. Eraikuntza eta/edo urbanizazio pribatuen kontserbazioa.

1. Eraikinen jabeek horien segurtasunerako, osasungarritasunerako eta apaindura publikorako baldintzak bete beharko dituzte.

2. Udalak edo kasuan kasuko erakunde eskudunak, bai ofizioz bai edozein interesdunen eskariz, aurreko paragrafoan aipatu baldintza horiek mantentzeko behar diren obrak egiteko agindua emanen du.

3. Horretarako, obra horiek egiteko agindua ematen duen erakundeak epe bat emanen die jabeei edo haien administratzaileei, obren tamainaren araberakoa, erabakitakoa bete dezaten; epe hori iraganik obrak egin ez badituzte, zehapen espedientea irekiko da eta isuna ezarriko. Haren ebazpenean, gainera, errekerimendu eginen zaie jabeei edo haien administratzaileei, emandako agindua bete dezaten, eta betetzen ez badute, dagokion erakundeak gauzatuko du, egin behar zuenari ordainaraziz, Administrazio Prozedurari buruzko Legean aurreikusitako ordezko betearazpenaren prozeduraren bidez.

Planoetan modu espresuan intereseko eraikintzat jotzen diren eraikinak ez dira eraisten ahalko; haietan zaharberritze teknikak erabiliz baizik ez da esku-hartzen ahalko, betiere atxikirik haien balio arkitektoniko, historiko, artistiko edo kulturalak, bakoitzaren fitxa partikularretan ezarritako irzpideei jarraikiz.

III. KAPITULUA

Etxebizitzetarako lurzoruari buruzko araudia

23. artikulua. Bizitegitarako erabilera.

Bizitegitarako da azaleraren %70 baino gehiago jendea bizitzeko duen eraikina.

24. artikulua. Lerrokadura ofizialak: publikoa eta pribatua.

Lerrokadura ofizialek publikoaren eta pribatuaren arteko muga markatzen dute. “Antolamendu orokorra” izeneko planoetan zehazten dira, eta “Kudeaketa” izenekoetan.

25. artikulua. Ezaugarri orokorrak.

Karrikak, plazak, parkeak, pasealekuak etab, xehakatzen dira antolamendu orokorreko planoetan; lotesleak dira, bai trazadurari dagozkion alderdietan bai eraikuntza, irizpide estetiko eta abarren arlokoetan. Kasu bakoitzean hautara izanen da zehaztea, xehetasun azterlan eta urbanizatzeko obren proiektuen bidez, arau hauetan definitu gabe geldi daitezkeen alderdiak, proposatutako diseinuaren oinarrizko ideiak galdu gabe.

Urbanizatzeko obren proiektuetan oso kontuan hartuko da derrigorrezkoa dela oztopo arkitektonikorik ez sortzea eta egungoak kentzea, arlo horretan aldi bakoitzean indarra duen araudiari jarraikiz. Orobat, berdeguneak ureztatzeko hartuko da modu automatizatuan egiteko udal teknikarien iritziz dagoen sistemarik egokiena.

Udalak, urbanizatzeko obren proiektua onesteaz gain, hori bidezko bada, obran garapena kontrolatuko du aldiro, eta ongi eta arauen arabera gauzatuak direnean baizik ez du haien harrera eginen.

Udalerriak bere zerbitzuko euskarriak, seinaleak edo bertze edozein elementu paratzen, kentzen edo aldatzen ahalko ditu finka edo eraikin pribatuetan. Jabeak beharturik daude horri men egitera. Udalak kostuak ordainduko ditu eta ukituei gaztigatuko die, kasu bakoitzean ahal den bezain agudo.

26. artikulua. Lurzatiaren baldintzak.

Gutieneko lurzatia: etxebizitza berrirako gutieneko lurzati eraikigarritzat jotzen da Plana behin betiko onetsi baino lehen erregistratuak zen lurzatia, edo birzatiketaren ondorio izanik araudi honetan ezarritako gutienekoak betetzen dituena.

Banantzeak eta eransketak: etxebizitza berriak eraikitzeko, hiri lurzoru antolatuan egiten diren lurzatiketa, birzatiketa eta eransketen ondoriozko lurzatiak, orokorrean, baldintza hauek bete beharko dituzte:

–Gutxieneko lurzatia:

  • 200 m², etxebizitza bikietarako.
  • 300 m², etxebizitza bakartuerako.

–Karrikara edo eremu publikora jotzen duen gutieneko aitzinaldea: 10 m.

Ez da etxebizitza berririk erakitzea baimenduko aipatu gutxieneko ezaugarriak betetzen ez dituzten lurzatietan.

Hiri lurzoru finkatuan ez da definitzen lurzatiaren gutieneko azalera; onartzen da egungo lurzatiaren gaineko eraikuntza, betiere karrika publikora jotzen duen aitzinaldea 6 m baino gehiagokoa bada.

Lurzatien batze edo bereizketak baimenduko dira, gutxieneko azalerara iritsi ez arren, baina bertan ezin izanen da eraikin berririk egin.

27. artikulua. Eraikinaren lerrokadurak.

Gehieneko eremu eraikigarria antolamendu orokorreko planoetan grafiatzen da.

Hiri lurzoru finkatuan eraikinak lerrokadura ofizialei lotuko zaizkie.

Hiri lurzoru finkatu gabean eta lurzoru urbanizagarrian , eraikinen lerrokadurek ez dituzte lerrokadura ofizialak gainditu, baina ez da nahitaezkoa haietara lotzea.

28. artikulua. Garaiera.

Etxebizitzatako erakin guztiak mota hauetakoak izan daitezke:

(I) Beheko solairua, erlaitzerainoko garaiera 4 m baino gutiago duena.

(II) Beheko solairua gehi bat, erlaitzerainoko garaiera 7 m baino gutiago duena.

(III) Beheko solairua gehi bi, erlaitzerainoko garaiera 9 m baino gutiago duena.

Etxebizitzen eranskinak beheko solairukoak (I) izanen dira soilik.

Lehen bi kasuetan atiko bat eraikitzeko baimena emanen da, erlaitza 1,50 m gehiago goitituz, baina haren baoek itxiratu beharko dute Azueloko atiko tradizionalaren irudia, karrikara jotzen duten baoen proportzio eta tamainetan oinarriturik. Atikoa azpiko etxebizitzari loturik egon behar da; ezin da etxebizitza independentea izan.

Eraikin baten kanpoko garaiera neurtzeko modua Eraikuntzaren gaineko ordenantza orokorrean ezartzen da.

Estalkia maldaduna bada, teilatupea bizitegitako aprobetxatzea onartzen da, bertze artikuluetan ezartzen diren mugekin. Aprobetxamendurako kontatuko dira garaiera librea 1,50 m-tik goiti dituzten espazio guztiak, etxebizitzari zuzenki loturik badaude.

Hiri lurzoru finkatuan, baimena emanen da bizitegitako eraikinak beren egungo garaieraren gainetik goititzeko, eraisten eta berriz ere eraikitzen badira, edo osorik zaharberritzen badira; onartuko da haren garaiera izan dadila bi aldamenekoen banaz bertzekoa; horretarako, xehetasun azterlan bat tramitatu beharko da, garaierak eta fatxaden konposizioa definitzeko.

29. artikulua. Garajeko plaza pribatuak.

Nahitaezkoa izanen da 2 garaje plaza justifikatzea lurzati pribatuaren barreneko familia bakarreko etxebizitza isolatu bakoitzeko. Horietariko bat, gutienez, eraikinaren barnean izanen da.

Ostalaritzako establezimendu bat baldin bada, aparkatzeko plaza bat galdatuko da lurzatiaren barnean, alokatzen den 0,7 gelatik.

30. artikulua. Eraikinetako estalkiak.

Bizitegitarako eraikin guztietako estalki nagusia maldaduna izanen, %30etik %40ra bitarteko maldak izanen baititu. Teilatu-hegala izanen du, fatxadaren proiekzioa gainditzen duena.

Terraza lauak baimentzen dira beheko solairuko eranskinetarako, betiere horiek etxebizitzari lotuak badira eta posible bada terrazetara haren lehen solairutik sartzea.

31. artikulua. Lurzatiko itxiturak.

Hiri lurzoru finkatuan eraikinaren fatxada lerrokadura ofizialera ailegatzen ez delarik, lurzatiko itxitura opakua zutitu beharko da, 2 m garai, atzeraemandako eraikineko fatxadak dituen material berekin.

Hiri lurzoru finkatu gabean eta lurzoru urbanizagarrian espazio publikora jotzen duten lurzati guztien itxiturek irizpide estetiko berdintsuei segituko diete espazio publiko bateratuaren unitate bakoitzean: karrika, plaza etab. Exekuzio unitate bakoitzeko urbanizatzeko obren proiektuan haren nahitaezko ezaugarriak definituko dira unitate horretako lurzati guztietarako. NA-7201 errepidera jotzen duten itxiturak 5 m baino gehiagotara ezarriko dira, zelaitzearen kanpo ertzetik neurtuta.

32. artikulua. Sotoak eta erdisotoak.

Onartzen da sotoak eta erdisotoak egitea, betiere bizitokirako ez badira eta baldintza hauek betetzen badira:

1. Gutieneko barne garaiera librea: 2,40 metro.

2. Aireztapen sistema zuzena edo kanpoaldera behartua izan beharko dute. Aireztapenari buruzko xehetasun azterlana proiektuan sartu beharko da, Udalak onets dezan.

3. Sotoa lerrokadura ofizialetatik atera gabe egin beharko da; ezin izanen du eremu publikotik argirik bildu karrikaren zoladuran obrak eginez.

33. artikulua. Etxebizitza babestuak.

Azuelon ez da nahitaezkoa etxebizitza babestuak eraikitzea, agerian baitago bizilagunek ez dutela etxebizitza mota honen eskaerarik egiten, eta herria urrun baitago etxebizitza mota honen “eskatzailerik” ekar lezaketen bertze herri batzuetatik.

34. artikulua. Egungo etxebizitzak handitzea eta berritzea.

Exekuzio unitate berariazko batean sartu gabe dauden bizitegietarako lurzatiak finkatutzat hartzen dira Plana hasiera batean onetsitako egunean zuten azalerarekin.

Egun den eraikin bat zaharberrituz gero, egungo forjatuen %40 baino gutiago eraisten bada mantentzen ahalko da teilatu-hegalaren egungo garaiera, Planak eraikin horretarako finkatzen duen garaiera handiagoa izangatik ere.

Eraitsiz gero, eraikita zegoen azaleran eraikitzen ahal da berriz. Eraitsi aitzin, lurzatiaren xehetasun azterlana tramitatu beharko da, eta bertan zehaztu eraikin berrien ezaugarriak eta lehengo azalera eraikia mantenduko dela frogatu. Eraikin berriek eta lurzatiaren itxiturek planoetan adierazitako zehaztapen partikularrak bete beharko dituzte: lerrokadurak, garaierak etab.

Etxebizitza berria egiteko egungo azalera handitu behar bada, xehetasun azterlan bat tramitatuko da behar hori justifikatzeko; Udalak baimentzen ahalko du betiere gainerako arau eta ordenantzak betetzen baditu.

Eraikin osagarriak (garajeak, biltegiak, ataripeak eta abar) egiten ahal dira lurzatiko eraikin nagusiaren (etxebizitza) osagarri, baina, gehienez ere, 0,69 m² eraikiko-ko aprobetxamendua dutela katastroko lurzatiko m² bakoitzeko lehenagotik dagoen eraikinak okupatzen ez duen tokian. Dagokion proiektuan ingurunearen gaineko azterlana sartuko da (eraikin nagusia eta aldamenekoak); gutienez, justifikazioko txostenak eta behar adina argazkik osatuko dute.

IV. KAPITULUA

Lurzoru urbanizaezineko araudia

35. artikulua. Kontzeptua, mugapena eta lurralde eremua.

Azueloko lurzoru urbanizaezina osatzen duten eremuetan Udal Plan honek debekatzen du hiri garapenaren prozesua, eta horretarako honako hauek ezartzen ditu:

Naturaren eta erabileraren aldetik egun dauden baldintzen jarraipena segurtatzeko neurriak, eremu bakoitzean jadanik dauden balioak gorde beharrez, ekoizpen (nekazaritza, abeltzaintza etab.), natura, paisaia edo josteta arlokoak.

Lurraldeko eremu bakoitzean jadanik galduak edo galbidean dauden ingurumeneko balioak lehengoratzea indartzen duten neurriak, degradazioa saihesteko eta eremu bakoitza bokaziozko erabileretara egokitzeko.

Lurzoru urbanizaezin gisa sailkaturiko lurraldearen mugapena Udal Plan honen antolamendu planoetan zehaztua dago. Nolanahi ere, haren barnean sartzen da bizitegitarako lurzoru gisa sailkaturiko eremuen multzoa.

36. artikulua. Kategorizazioa: eremua eta xedeak.

Lurzoru urbanizaezinaren kategoriak: Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearekin bat, Azuelon lurzoru urbanizaezinaren kategoria hauek onartu dira:

a) Babesteko: udalez gaindiko araudien ondorioz lehenagotik babes mailaren bat dutenak. Azueloko udalerriaren barnean, kategoria horretakoa da Kodes mendia, Batasunaren Intereseko Leku (BIL) deklaratua baitago 2000ko maiatzaren 15etik, ES 2200029 izenarekin; lehentasunezko intereseko natur habitatak; aztarnategi arkeologikoak; lurzoru urbanizaezinean dauden bi eraikin baliodunen inguruneak, eta erreka eta ugaldeen ibilguak.

b) Gordetzeko: Hirigintza Plan honek beren bereizgarriak eta balioak zaintzeko proposatzen dituenak. Azuelon, gainerako lurzoru urbanizaezinak sartzen dira horien barnean.

Lurzoru urbanizaezin hauek azpikategoria hauetan sailkatzen dira:

–Ingurumenaren eta paisaiaren aldetik balioa duen lurzorua: egun dauden oihanek eta sastrakadi apalen eta larreen eremuek osatua, haiendako proposatzen den etorkizuna baldin bada noizbait oihan eremu bilakatzea, egungoen osagarri. Beraz, haren barrenean sartzen diren lurralde eremuak arbola, zuhaixka edo belar multzo naturalak dira, edo aspaldi nahiz berrikitan egindako ezarpen artifizialeko arbola multzoak, edo etorkizunean halako bilakatzeko asmoa dagoenez, iraupena bermatu beharrez gorde behar direnak, baita haiei loturiko egungo nahiz etorkizuneko funtzioak bultzatu beharrez ere, hala nola, bertzeak bertze, natur balioak eta aniztasun ekologikoak, jostetarako duten ahalmena, paisaiaren hobekuntza, kontrol hidrologikoa, higaduraren zuzenketa etab., 13/1990 Foru Legea beterik.

–Natura aldetik ustiatzeko balioa duen lehorreko lurzorua: nekazaritzako ekoizpenari loturiko lurrak dira, udal mugapearen erdialdea okupatzen dutenak, lehorreko lur gisa lantzen diren nekazaritzako lurrak, batez ere laborearen laborantzari emanak, eta gutiago mahastiari, olibondoari, zainzuriari eta almendrondoari; azpikategoria honen xedea da lur hauek nekazaritzarako eta abeltzaintzarako duten ahalmenei kontzea, eta udalerria hornitzea landa inguruneari loturiko nekazaritzako jarduerak bereganatzeko zoruaz.

–Natura aldetik ustiatzeko balioa duen ureztalurreko lurzorua: nekazaritzan erabiltzen diren lurrak dira, agronomiaren eta paisaiaren aldetik tasun handikoak eta erabilera tradizionala ur kontsumo handikoa eta nekazaritzako balio handikoa dutenak, eta horregatik guztiagatik iraunaraztea merezi dute; xedea da zoru hauen kalitatea eta ekoizteko ahalmena atxikitzea da, eta orobat atxikitzea lurraldea modu tradizional honetan erabiltzeko paisaia-balioak ere, eraikuntzako jardueretatik eta/edo aipatu balio horiei kalte egiten dieten bertze jardueretatik gorderik.

–Kultur balioa duten lurzoruak, atzemandako aztarnategi arkeologikoen inguruneak, bi eraikin baliodunenak (San Jorge monasterio eta ermita), eta oinezkoendako intereseko bi ibilbideak: Uharkena eta Iturriena.

–Garapen eredua zaintzeko balio duten lurzoruak: Azueloko hirigunearen hego-mendebaldean dagoen baratze eremuak osatuak; lurra lantzeko modu baten kultur herentzia dira, eta etorkizunean izan liteke hirigintza aldetik garapena gauzatzeko alderdia.

–Natura aldetik urak babesteko balio duen lurzorua: udal mugapea drainatzen duten ur-ibilgu iraunkor nahiz aldi baterakoan barna doa; iraunarazi beharra dago, lurraldeak ongi funtziona dezan.

–Azpiegituretarako lurzorua: lurraldean dauden nahiz aurreikusiak diren azpiegiturek okupatzen nahiz okupatzen ahal dituzten espazioak, hauek baitira: errepideak, zehatz-mehatz, NA-7200 eta NA-7201; landa bideen sarea, landa aldea egituratzen dutenak; argindarrez hornitzeko sarea; edateko urez hornitzeko sarea, ur biltegiak barne; saneamenduaren eta hobi septikoaren sarea, telefono sarea.

37. artikulua. Babes araubidea. Irizpide orokorra.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 109. artikuluari eta ondokoei jarraikiz, lege horrek lurzoru urbanizaezina babesteko araubide desberdinetan ezarritako mugak gutienekoak eta oinarrizkoak dira; babes baldintza handiagoak ezar daitezke, zer lurralderi dagozkion, harexen baldintza eta ezaugarri berariazkoei begiraturik.

Plan honek kategoria batzuetan mugak ezartzen ditu Foru Legean zehaztu baino handiagoak, beharrezkotzat jotzen baitira babesari dagokionez aitzineko artikuluan deskribatu diren xedeak lortzeko. Orokorrean, hauek debeku dira lurzoru urbanizaezin guztian, eta haren xedeekin bateraezinak deklaratzen dira:

a) Hesietan publizitate estatikoa paratzea.

b) Harrobiak eta eraikuntzarako materialen aire zabaleko erauzketak.

Nekazaritza eta abeltzaintzako jarduera berriak lur gaineko nahiz lur azpiko urak kutsatzen ahal diren alderdietatik kanpo paratu beharko dira.

Lurzatien berrantolamendueetan errespetatu beharko dira egungo arboladi eta sastrakadiak.

Landa lurzoruan egiten den edozein jarduketatan, ahaleginak eginen dira pasabide ekologikoak atxikitzeko eta hobetzeko, bai ur-ibilguetan bai mendietako gailurretan.

38. artikulua. Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko Firu Legearen meneko jarduerak.

Udal Plan honetan ezarritako jarduera baimengarrien artean eta Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen arabera, hauek ingurumeneko baimena beharko dute:

–Aerosorgailu eolikoak.

–Nekazaritzako lurrak ureztalur bilakatzea.

–Lurzatien berrantolamendua.

–Bide eta bidexka iraunkor berriak irekitzea eta aldatzea.

–Abeltzaintza intentsiboko instalazioak.

–Ur-ibilgu jarraitu edo etenen zuzenketa edo/eta drainatzea.

–Matarrasa.

39. artikulua. Ingurumenaren eta paisaiaren aldetik balioa duen lurzoruaren babes araubidea.

Arbolek jadanik okupaturiko mendi aldeak hartzen ditu, eta espresuki, BILaren barnean dauden zoruak azpikategoria honen barnean daude. Kodes mendia, Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuak mugaturiko habitatak eta erabilgarritasun publikoko 245, 246 eta 247. mendiak. Orobat sartzen dira honen barnean, sastraka handi, ertain nahiz tikietako mendiak, azalera higatua, larreak eta luberriak, bai laborearen lehorreko laborantza estentsiboari emanak bai larre utziak (azken kasu horretan nekazaritzako produktibitate guti edo oso gutiko lurrak izan dira, gehienetan, ekoizpen ahalmena hobetzen zaila dutenak; mendi aldeen ondoan eta haietatik hurbil egoten dira).

Azpikategoria hori babesteko xedea da egungo azalerei kontzea, lurzoruaren babespenaren, paisaiaren eta jostetaren aldetik dituzten eginkizunak atxikiz eta landaredia eta oihan habitatak biziberritzea helburu duten neurri eta jarduketak bulkatuz, Nafarroako baso ondarea babestu eta garatzeari buruzko 13/1990 Foru Legearen edukia bete beharrez. Basoberritzeak alderdi bakoitzak berezko duen landaredi serieetako espezieekin egin beharko dira.

Kategoria honen barnean sarturiko nekazaritzako lurrei dagokienez, baimenduko da nekazaritzako erabilera tradizionala betiere eranilerak areagotzeko aldaketarik ekartzen ez badu; beraz, bazterturik geldituko dira erabilera batzuk, hala nola ureztalur bilakatzea, edozein bide erabilita ere, baita lurrak drainatzea eta saneatzea ere.

Laborantzako lur hauetan haize emanen zaie nekazaritzako eta ingurumeneko neurriak hartzeko xedea duten jarduketei, baita laborantza estentsibo ekologikoen garapenari, larre estentsiboen sorrerari eta bertako arboladiak eta natur habitatak lehengoratzeari.

Babes araubideak muga partikular hauek ezartzen ditu:

a) Eraikuntzaz kanpoko jarduerak.

–Debekatuak:

  • Matarrasa.
  • Landaretza erretzea.
  • Artzaintza, aprobetxamendu planoetan adierazitako tokietan izan ezik.
  • Luberritzea.
  • Zapaldak eta terrazak egitea.
  • Ibilgailu motordunak pistetatik kanpo ibiltzea.

–Baimengarriak:

  • Kanpatzea.
  • Interes orokorreko pista eta bideak irekitzea; landarediari kalte gutien egiten ahal zaion aldeetatik egin beharko da, lur erauzketa handirik gabe eta paisaian ahalik eta eraginik tikiena eginez.

–Onartuak:

  • Gainerako jarduerak, kontra egiten ez badiete kategoria honetan babesari dagokionez dauden xedeei.

b) Eraikuntzako jarduerak.

–Baimengarriak:

  • Oihangintzako eraikuntza eta instalazioak.
  • Herri lanak gauzatzeko, haiek mantentzeko edo haien zerbitzurako behar diren eraikuntza eta instalazioak.
  • Interes orokorreko ekipamendu, zuzkidura eta azpiegituretarako eraikuntza eta instalazioak.
  • Aerosorgailu berriak, ingurumen eraginaren azterlana eta akustikari buruzko azterlena izan beharko dituzte (BILean ez da aerosorgailurik baimentzen).

–Debekatuak:

  • Gainerako jarduerak.

40. artikulua. Natur ustiapenerako balioa duen lehorreko lurzoruaren babes araubidea.

Kategoria honen xedea da nekazaritzako lurrek nekazaritzarako eta abeltzaintzarako duten ahalmenak gordetzea, eta udalerria hornitzea landa ingurunearekin loturik dauden edo ikusteko duten jarduerak paratzeko moduko zoruaz. Egungo baldintzetan mantenduko dira oihan eremuak, arboladiak izan ala ez, zalantzarik gabeko balioa badute paisaiaren eta ekologiaren aldetik. Babes araubideak muga partikular hauek ezartzen ditu:

a) Eraikuntzaz kanpoko jarduerak.

–Baimengarriak:

  • Landaretza erretzea.
  • Pista eta bideak irekitzea.
  • Matarrasa.
  • Lurzati berrantolamendua.
  • Nekazaritzako lurrak ureztalur bilakatzea.

–Onartuak:

  • Gainerako jarduerak, kontra egiten ez badiete kategoria honetan babesari dagokionez dauden xedeei.

b) Eraikuntzako jarduerak.

–Baimengarriak:

  • Mintegiak, berotegiak eta itxiturak, dagokien araudi partikularrean ezartzen diren baldintzetan.
  • Nekazaritzako biltegiak.
  • Abeltzaintzako ustiategiak eta eraikuntzak.
  • Kategoriak berezko diruen nekazaritzako eta abeltzaintzako jarduerari loturiko eraikuntza instalazio eta ekipamenduak.
  • Aisialdiko baratzezaintzari loturiko eraikuntza instalazio eta ekipamenduak.
  • Herri lanak gauzatzeko, haiek mantentzeko edo haien zerbitzurako behar diren eraikuntza eta instalazioak.
  • Interes orokorreko ekipamendu, zuzkidura eta azpiegituretarako eraikuntza eta instalazioak.
  • Industria jarduera atipikoak, haien kaltegabetasuna behar bvezala justifikaturik.

–Debekatuak:

  • Gainerako jarduerak.

41. artikulua. Natur ustiapenerako balioa duen ureztalurreko lurzoruaren babes araubidea.

Xedea da zoru hauen kalitatea eta ekoizpenerako ahalmena atxikitzea, baita paisaiaren aldetik dituzten balioak, eraikuntza jardueretatik eta/edo aipatu balioei kalte egiten dieten bertze jarduera batzuetatik begiraturik. Egungo baldintzetan mantenduko dira oihan eremuak, arboladiak izan ala ez, zalantzarik gabeko balioa badute paisaiaren eta ekologiaren aldetik. Babes araubideak muga partikular hauek ezartzen ditu:

a) Eraikuntzaz kanpoko jarduerak.

–Debekatuak:

  • Landaretza erretzea.

–Baimengarriak:

  • Zapaldak egitea.
  • Pista eta bideak irekitzea.
  • Matarrasa.

–Onartuak:

  • Gainerako jarduerak, kontra egiten ez badiete kategoria honetan babesari dagokionez dauden xedeei.

b) Eraikuntzako jarduerak.

–Baimengarriak:

  • Ondotik ematen diren eraikin eta instalazioak, kategoriak berezko duen nekazaritza jarduerari lotuak: lanabesetarako etxolak, mintegiak, berotegiak eta lurzatien itxiturak, kasuan kasuko araudi partikularrean ezartzen diren baldintzetan.
  • Interes orokorreko azpiegiturak.

–Debekatuak:

  • Gainerako jarduerak.

Ureztalur eremu berrietan errespetatu beharko da ekoizpenerako ez den egungo landaredia (zuhaitzak nahiz zuhaizkak), bai lerro lerrokoak bai orban gisa haien lurzatien artean dagoena; hura desagertzea ezinbertzekoetan baizik ez da justifikatuko.

Erakunde eskudunak ureztatzeetan erabiltzen den ura kontrolatzeko sistema sortuko du.

42. artikulua. Natura aldetik urak babesteko balio duen lurzoruaren babes araubidea.

Erreka-zulo guztiak, barnean direla haien ur-ibilguak, ibaiertzak eta haiei loturiko landaredia, kasuan kasuko kartografian grafiatuak, naturaren, ekologiaren, paisaiaren eta/edo jostetaren aldetik duten interesaren kariaz. Babesteko xedea da espazio hauek ahalik eta gehien mantentzea eta hobetzea, ekologiaren, paisaiaren eta/ jostetaren aldetik duten balioagatik, uren joan-etorri egokirako, haien natur baldintzak mendratzen ahal dituen edozein erabilera edo jardueratatik begiraturik.

Erreka eta erreka-zulo hauetarako ezartzen diren babes-zerrendak 5 m-koak dira, egungo ertzaren bi aldeetara, Linares errekan izan ezik, 20 m-ko bi zerrenda izanen baititu, errekaren ardatz teorikotik neurturik bakoitza. Babes araubideak muga partikular hauek ezartzen ditu:

a) Eraikuntzaz kanpoko jarduerak.

–Debekatuak:

  • Babes eremu guztian luberritzea.
  • Espezie aloktonoak sartzea.
  • Ur-ibilgu jarraitu nahiz etenak funtsez aldatzea.
  • Kirol antolatuak.

–Baimengarriak:

  • Ur-ibilguak zuzentzea, betiere hura egin beharra arrazoitzen bada ingurumen ukipenen azterlan baten bidez, eta ekartzen ez badu habitatak azaleratzea ezta uren joan-etorrien sistema naturala bertzelakotzea.
  • Ur-ibilguen drainatzea, arrazoitzen bada azpiegituren, eraikuntzen edo landalurren gaineko eragina zuzentzeko bideragarritasun teknikoa.
  • Ur-ibilguen eta ertzen garbiketa, uren joan-etorriendako oztopoak kentzea badakar, landareak garbitzea eta hautatu ondoan botatzea, betiere hori egiteak habitatak bertzelakotzea ekartzen ez badu.
  • Ibaiertzeko arboladiak hobetzea, aniztasun biologikoa mantentzearekin eta sustatzearekin bateragarriak badira.
  • Gainerako jarduerak, babes araubidearekin bateragarriak badira.

b) Eraikuntzako jarduerak: ez da bakarrik ere onartuko.

43. artikulua. Kultur aldetik balio duen lurzoruaren babes araubidea: kultur intereseko ibilbideak.

Horren barnean dira kultur intereseko bi ibilbideak: Iturrien Ibilbidea eta Uharken Ibilbidea; haien barnean sartzen dira bide-bideak baita haiei loturiko eraikuntzak ere, kultur zentzua ematen baitiete dagokien kartografian grafiaturiko ibilbide hauei, kultura, ekologia, paisaia eta jostetaren aldetik duten interesagatik. Babesaren aldetik, xedea da ibilbide hauek mantentzea eta ahalik eta gehien hobetzea, eta horretarako begiratu beharko dira erabilera eta gozamen publikoko baldintzei kalte egien ahal dien edozein erabilera edo jardueratatik.

Babes-zerrenda batzuk ezarri dira, 10 m-koak, bide-bidearen bi aldeetan. Babes araubideak muga partikular hauek ezartzen ditu:

a) Eraikuntzaz kanpoko jarduerak.

–Debekatuak:

  • Jendetza handiko kirol antolatuak.

–Baimengarriak:

  • Bideak zuzentzea.
  • Erretenen eta ur-ertzen garbiketa, uren joan-etorriendako oztopoak kentzeko, landareak garbitzea eta hautatu ondoan botatzea, betiere hori egiteak loturiko habitatak bertzelakotzea ekartzen ez badu.
  • Gainerako jarduerak, babes araubidearekin bateragarriak badira.

b) Eraikuntzako jarduerak:

–Bide, erreten eta abarretan ez da bakarrik ere onartzen.

–Onartzen da eraikin eta instalazioak zaharberritzea, jatorrizko izaera berreskuraturik, deus faltsutu edo handitu gabe.

44. artikulua. Kultur aldetik balio duen lurzoruaren babes araubidea: San Jorge monasterioaren eta San Simeon ermitaren ingurunea.

Bi alderdi desberdin dira, lur hauek bereganatzen dituztenak:

A.–San Jorge monasterio zaharraren ingurunea, planoetan marrazturiko eremuan, haren irudia babesturik Azuelora ailegatzeko errepidetik.

B.–San Simeon ermitaren ingurunea, 100 m-ko arradioan, nonbait hor.

Kategoria honen xedea da historia eta kultura aldetik balio handi samarra duten eraikin horien ingurunea osatzen duten lurrak gordetzea, beren berezko balioak ez kolokatzeko, indusi gabe ere aztarnategi interesgarriak izan litzakeen ingurune bat gordetzea eta haien irudia eta ikuspegiak bulkatzea. Babes araubideak muga partikular hauek ezartzen ditu:

a) Eraikuntzaz kanpoko jarduerak.

–Debekatuak:

  • Matarrasa.

–Baimengarriak:

  • Luberritzea, landaredia erretzea, zur aprobetxamendua.

–Onartuak:

  • Gainerako jarduerak, kontra egiten ez badiete kategoria honetan babesari dagokionez dauden xedeei.

b) Eraikuntzako jarduerak.

–Baimengarriak:

  • Ondotik ematen diren eraikin eta instalazioak, kategoriak berezko duen nekazaritza jarduerari lotuak: mintegiak, berotegiak eta lurzatien itxiturak, kasuan kasuko araudi partikularrean ezartzen diren baldintzetan.
  • Interes orokorreko azpiegiturak.

–Debekatuak:

  • Gainerako jarduerak.

45. artikulua. Balio kulturala duen lurzoruaren babes araubidea: aztarnategi arkeologikoak.

Nafarroako Gobernuko Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atalak atzemandako zortzi aztarnategi arkelogikoak sartzen dira.

A.–San Martingo nekropolisa, 1. graduan katalogatua.

B.–Valdelobos, Valarnoso, Los Solanos I, Los Solanos II, Valdeperedo I, Valdeperedo II eta Valdenuevasko aztarnategiak, 2. graduan katalogatuak

Azpikategoria honen babesteko xedea da aztarnategi arkeologiko hauen hondakinak bertzelakotu gabe mantentzea, haren ikerketa arkeologikoa egiteko baliabideak noiz izanen. 50 m-ko zabalera duen zirkulua harrapatzen du, aztarnategi bakoitzaren kanpo perimetroaren inguruan (100 m, 1. graduaren kasuan). Kontua da lur hauek begiratzea bertan dauden aztarnak desegiten ahal dituen edozein eraikuntza jardueratatik, lur erauzketetatik edo gisakotik.

Babes araubideak muga partikular hauek ezartzen ditu:

a) Eraikuntzaz kanpoko jarduerak.

–Debekatuak:

  • Gisa honetako lur erauzketak: mailakatzeak, terrazak egitea etab.
  • Oihanberritzeak.
  • Luberritze sakona.
  • Ibilgailu motordunak ibiltzea.
  • Pista edo bide berriak irekitzea.
  • Harrobiak.
  • Hondakindegiak eta obretako zabortegiak.
  • Lurpeko azpiegiturak edo airekoen zimenduak.

–Baimengarriak:

  • Ondare honen eta haren natur ingurunearen ikerketari, iraunarazteari edo haren gaineko hezkuntzari loturik daudenak. Eta soil-soilik Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritza Nagusiak baimen berariazkoa ematen badu (218/1986 Foru Dekretuaren eta 14/2005 Foru Legearen arabera).

b) Eraikuntzako jarduerak.

–Baimengarriak:

  • Bat ere ez.

Plan honen garapenak katalogatu gabeko ondare arkeologikoaren gainean izan dezakeen eraginei dagokienez, lur erauzketen faseetan baldintza hauek bete beharko dira:

–Azalean identifikatu ez diren egitura edo aztarna arkeologikoak agerian geldituz gero, mugatu eta balizatu eginen dira, kontrolik gabeko kalterik jasan ez dezaten.

–Berehala jakinarazi beharko zaio Ondare Arkeologikoaren Bulegoari, horrek neurri zuzentzaile eta babesteko neurri egokiak har ditzan.

–Aurkikuntzak ukituriko obra sektorea geldiaraziko da, baita eragina izan lezaketen eremuak ere; jarraitzen ahalko dira Kultur Zuzendaritzari bidezkoa iruditzen zaiolarik.

46. artikulua. Azpiegituretarako lurzoruaren babes araubidea.

Interes publikoko azpiegitura eta instalazioek okupatzen dutenak dira, gehi haien eraginpeko eremuak, dagokien planoan mugatuak, zehatz-mehatz: komunikazio orokorrak (NA-7200 eta NA-7201 errepideak), landa aldea egituratzen duten landa bideen sarea, argindarrez hornitzeko sarea, edateko urez hornitzeko sarea, ur biltegiak barne, saneamenduaren eta hobi septikoaren sarea, telefono sarea eta parke eolikoak.

Azpiegitura bakoitzarekin bateragarriak diren jarduerak eta erabilerak baimentzen ahalko dira, izan horiek eraikuntzakoak edo eraikuntzaz kanpokoak; bateragarritasunari buruzko iritzia hura mantentzeaz arduratzen den erakunde publikoak eman beharko du.

Zerbitzua iraunarazteko eta mantentzeko jarduerak baimentzen ahalko dira.

47. artikulua. Garapen eredua zaintzeko lurzorua babesteko araubidea.

Baratze pribatuetako lurzorua da, bizitegitarako lurzoruaren mugan dagoena. Ez da interesgarria lur hauek eraikigarri gisa sailkatzea, lur eraikigarri aski dagoelakoz eta baratze gisa balioa dutelakoz; haien balioa, beraz, ekoizpenekoa baino areago, kulturala da, bizimodu berriekin desagertzeko joera baitu.

Bizigunetik hurbil baitaude, lur hauek eraikigarri izateko isuria dute; hori gertatuko da mukurutzen delarik Udal Plan honetan definitzen den eraikigarritasuna. Sailkapena aldatzeko Udalaren Plan Orokor honi berrikuspen orokorra egin beharko zaio. Bizkitartean, familia-baratze tikien erabilera mantenduko dute.

Babes araubideak muga partikular hauek ezartzen ditu:

a) Eraikuntzaz kanpoko jarduerak.

–Onartuak:

  • Familia baratzeak.

–Baimengarriak:

  • Familia baratzearen erabilerari zuzenean loturik daudenak.

–Debekatuak:

  • Gainerakoak, bateragarriak ez badira.

b) Eraikuntzako jarduerak.

–Baimengarriak:

  • Bat ere ez.

48. artikulua. Ingurumena zaintzeko plana.

Kontuan harturik proposatutako xede eta parametroak betetzean eta lortzean eragiten ahal duten faktoreen aniztasuna, beharrezkoa gertatzen da Udal Plana berrikusteko, kontrolatzeko eta jarraitzeko bitarteko eraginkorra ezartzea.

Horrekin, Udal Planaren garapenaz den bezainbatean kontrolerako erabili behar diren kautelak eta irizpideak adierazi nahi dira, ukipena ahalik tikienak izan daitezen.

Dokumentu honek eta ingurumen ondorioen azterlan honek neurri zuzentzaileen gainean dakarren proposamenak orientabide izan beharko dute udalerriak ingurumenaren aldetik dituen balioen gainean ukipen gutiagoko jarduketa lortzeko.

Planean ezarritako xedeak denboraren buruan lortuko diren emaitzekin alderatzen direnean Plana kontrolatu ahal izanen da, desbideratzeak atzeman ahal izanen dira eta ezarritako helburuak lortzea ahalbidetuko duten zuzenketa neurriak planteatzen ahalko dira.

Beharrezkoa da Planaren ebaluazioa egitea bere indarraldia bukatzean, modu exhaustiboan jakin ahal izateko zer neurritan konplitzen ari den eta zer eragin izaten ari den haren garapena udal mugapean.

49. artikulua. Jarraipenaren adierazleak.

–Atmosfera:

  • Etxeen zer ehunekok duen eguzki bidezko berokuntza, berokuntza tradizionala duten etxeen aldean.
  • Kale-argien zer ehuneko diren eraginkorrak, eraginkorrak ez direnen aldean.

–Hondakinen sorrera:

  • Erreketara edo ur-ibilguetara egiten diren isurketen kontrola, aldizkako ikuskapenen bidez.
  • Kontrolik gabeko isurketen kopurua udal mugapearen barnean.
  • Obra-hondakindegi kontrolatuen kopurua.

–Baliabideen kontsumoa:

  • Etxebizitza eta eraikuntzen zer ehunekok dituzten eguzki plakak, etxebizitza eraikien kopuru osoaren aldean.
  • Energia kontsumo osoa, eta biztanle bakoitzeko.
  • Ur horniduraren kontsumoa, hirikoa nahiz ureztalurretakoa.

–Hidrologia eta hidrogeomorfologia:

  • Substratu iragazkorraren azalera hiri hazkundeek iragazgaiztua.
  • Nekazaritzako ureztalurren azalera.
  • Ur-ibilguetatik kutsadura iturri izan daitezkeenetara dagoen tartea.
  • Kutsagarriak izan daitezkeen instalazioen kopurua, lurpeko urak kutsatzeko urragarritasun handiko alderdietan.
  • Linares ugaldeko uren azterketetatik lortutako kalitate parametroak.

–Lurra:

  • Nekazaritzako lurzoruak okupaturiko azalera, hiri lurzoruaren aldean.

–Geologia/Geomorfologia:

  • Interesguneak, babestu beharreko lurzoruetan sartuak.

–Landaredia:

  • Landarediak okupaturiko alderdien azalera (artea, ibarbasoa, pagoa etab.).

–Habitatak eta bioaniztasuna:

  • Oihan naturaletako azalera.
  • Espazio eta elementu babestuetako azalera.

–Historia eta kultur ondarea:

  • Atzeman diren aztarnategi arkeologiko berrien kopurua.

HIRIGINTZAKO ARAUDI PARTIKULARRA

1. artikulua. Determinazio orokorrak.

1. Baldintza partikularrek, bertze titulu batzuetan ezartzen diren baldintza orokorrekin batera, eraikinek beren kokalekuaren arabera bete behar dituzten baldintzak arautzen dituzte.

2. Erabilera bateraezinek ezartzen dituzten baldintza partikularrak ez dira diren erabileretan aplikatzekoak, nahiz eta haien jarduera ezin izanen duten ordezkatu, erabilera bereizgarrietako bertze bat ez bada.

2. artikulua. Baldintza partikularrak aldatzea.

Edozein arrazoi dela-eta, komenigarria baldin bada ezarritako lerrokadurak eta sestrak aldatzea, horretarako xehetasun azterlanak egiten ahalko dira, araudi honetan hirigintzaren aldetik ezarritako xedeak begiratuko dituztenak.

3. artikulua. Exekuzio unitateak.

1. Hirigintzaren kudeaketaz den bezainbatean, exekuzio unitateak ezarri dira hiri lurzoru antolatuan, kudeaketa planoetan mugaturik.

2. Exekuzio unitateren batean sarturiko lurzorua, Planeko araudiaren determinazio orokorrak konplitzeaz gain, ez da eraikitzen ahalko harik eta dagozkion lagapenak formalizatzen diren arte eta behar den urbanizazioa gauzatua dagoen arte, salbu eta baimentzen delarik urbanizazioa eta eraikuntza aldi berean egitea, eta hura jabetzak segurtatzen duenean Udalak bidezkotzat jotzen dituen baldintza eta bermeen bidez, 35/2002 Foru Legeari jarraikiz.

3. Hiri lurzoruko lurzatiek, exekuzio unitateetan sarturik ez badaude baina lurren lagapen nahitaezko eta doakoek nolabait eragiten badiete (lerrokadurak, lurzatiaren beraren gaineko alakak, konparaziorako), eraikuntzaren aitzineko atalean sarturiko baldintzak bete beharko dituzte.

4. artikulua. Hirigintzako fitxen interpretazioa.

1. Eremu eta exekuzio unitate bakoitzari aplikatzen ahal zaizkion arauak ondotik erantsirik ematen diren fitxen bidez garatuko dira.

Fitxa horiek dira exekuzio unitate bakoitzaren araudi partikularra; haietan jasotzen dira unitate bakoitza osatzen duten lurzatiak, lagapenak, betebeharrak, kudeaketa sistema, eraikuntzaren baldintzak, tipologia, aprobetxamenduak etab.

2. Eraikin finkatuak eta inolako exekuzio unitatetan sartu gabe lurzatiak Planaren araudi orokorraren eta ordenantzen bidez gobernatuko dira.

Hirigintzako fitxa hauek nola interpretatu

Udala: Azuelo.

Identifikazioa: Exekuzio unitatearen izena.

–Ukitutako lurzatiak: Unitateak osorik nahiz partez ukituriko lurzatien katastroko zenbakia (*).

–Hirigintzako helburuak: Unitatea izateko arrazoia. Hirigintzako irizpide hauek osatzen ahal dira, baina ez ordeztu.

Xede hauen funtsezko aldaketak Hirigintzako Udal Planean unitate horri dagokionez aldaketa puntuala egin beharra ekarriko du berekin.

–Sailkapena: 35/2002 Foru Legearen 90. artikuluaren eta ondokoen arabera.

–Erabilerak: Erabilera xehakatua.

–Unitatearen azalera: Guti goiti-beheitikoa, udal katastroko planoetatik aterea.

–Lagatzeko azalera: laga beharreko gutienekoa.

–Gehieneko aprobetxamendua: azalera erakigarriko metro karratuetan neurtzen da (m²e), unitatearen barnean.

–Etxebizitzen kopurua: orientagarria da.

–Jarduketa sistema: 35/2002 Foru Legearen 159. artikuluaren eta ondokoen arabera.

–Hirigintzako prozedura: Gutieneko tramitazioak eraikitzeko eskubidea eskuratzeko.

–Oharrak: Unitatearen bertzelako alderdi osagarriak eta partikularrak. Arau izaera dute orobat.

Hirigintzako fitxak

Udala: Azuelo.

Identifikazioa: Hirigune zaharra.

–Ukitutako lurzatiak: planoetan zehaztu dira inongo exekuzio unitate partikularretan ez dauden horiek.

–Hirigintzako helburuak: bizitegitarako hirigune zaharraren berezko ezaugarriak zaintzea.

–Sailkapena: hiri lurzoru finkatua.

–Erabilerak: Bizitegiak eta erabilera bateragarriak (Oharrak izeneko atalean bilduriko berezitasunak kenduta).

–Jarduketa sistema: Zuzenekoa, lurzati bakoitzean margoturiko lagapen urbanizatu guztiei buruzko eskriturak egin beharra dago.

–Hirigintzako prozedura: Eraikuntza proiektua, kasuan kasuko lagapenak urbanizatzeko lanak barne daudela.

–Oharrak: Eraikuntza eta urbanizazio jarduketek hirigune finkatuaren barnean Hirigintzako Araudi Orokorrari eta Azueloko ordenantzei jarraituko diete.

Antolamendu eta kudeaketa planoetan Planean definitzen diren lerrokadura berriekin bat heldu ez diren lerrokadurak dituzten eraikinak zein diren adierazi beharko da, eta orobat adierazi lurzati horietan egin beharko diren lur publikoen lagapenak eraikinik eraitsi eta berriz eraikiz gero.

Jarduketa asistematikoak kudeaketa planoetan adierazitako lurzatiek osaturik daude; lur horiek desjabetuz edo Udalarenn bertze lur batzuekin trukatuz eskuratuko dira. Udalak erabakiko du noiz abiarazi haietan definituriko lur publikoak eskuratzeko kudeaketak. Ondokoak izanen dira interes orokorreko jarduketa asistematikoak:

AA-1: 73/2 lurzatiari eragiten dio, ibilgailuak mendebaldeko ertzeko karrikara sartzea zailtzen baitu. Eraits eta berriz ere eraikiz gero, xehetasun azterlan bat tramitatuko da eragin negatibo hori gutitzeko.

AA-2: 67/2 eta 68/2 lurzatiei eragiten die; horiek lurzati bakarra osatzen dute, ekipamendutarako eraikina zutitzeko aukera eman dezan, 68/2 lurzatiak ez baitu tamaina aski bere kasa eraikitzeko.

Udala: Azuelo.

Identifikazioa: U.E.-1.

–Ukitutako lurzatiak: 823/2 (zati bat), 135/2, 136/2, 137/2, 824/2, 127/2, 100/2 eta bide publikoak.

–Hirigintzako helburuak: Azueloko hazkundea antolatzea, iparraldera.

–Sailkapena: lurzoru urbanizagarri sektorizatua.

–Erabilerak: bizitegietarako eta erabilera bateragarriak.

–Unitatearen azalera: 3.528 m²a.

–Lagatzeko azalera: 1.062 m².

–Gehieneko aprobetxamendua: 2.117 m²e.

–Etxebizitzen kopurua: 9 etxebizitza.

–Jarduketa sistema: konpentsazioa.

–Hirigintzako prozedura:

  • Unitatearen xehetasun azterlana.
  • Birzatiketa proiektua.
  • Unitatea urbanizatzeko proiektua.
  • Eraikuntza proiektua(k).

–Oharrak: Gutxieneko lurzati eraikigarria: 300 m²a.

Udala: Azuelo.

Identifikazioa: U.E.-2.

–Ukitutako lurzatiak: 801/2.

–Hirigintzako helburuak: Azueloko hazkundea antolatzea, iparraldera.

–Sailkapena: hiri lurzoru finkatu gabea.

–Erabilerak: bizitegietarako eta erabilera bateragarriak.

–Unitatearen azalera: 959 m²a.

–Lagatzeko azalera: 48 m²a.

–Gehieneko aprobetxamendua: 575 m²e.

–Etxebizitzen kopurua: 2 etxebizitza eraikin batean.

–Jarduketa sistema: Zuzenekoa.

–Hirigintzako prozedura:

  • Xehetasun azterlana.
  • Eraikuntza proiektua.

–Oharrak: Erabilera anitzeko ekipamendurako lagapena Udalak xehetasun azterlanaren onespenean eta/edo lurzati honetan eraikitzeko lizentzia ematean zehazten duen tokian eginen da.

Udala: Azuelo.

Identifikazioa: U.E.-3.

–Ukitutako lurzatiak: 130/2 eta bide publikoak.

–Hirigintzako helburuak: Azueloko hazkundea antolatzea, iparraldera.

–Sailkapena: hiri lurzoru finkatu gabea.

–Erabilerak: bizitegietarako eta erabilera bateragarriak.

–Unitatearen azalera: 1.454 m²a.

–Lagatzeko azalera: 260 m² eta 131/2 lurzatiko eraikinerako sarbidea.

–Gehieneko aprobetxamendua: 872 m²e.

–Etxebizitzen kopurua: 2 etxebizitza eraikin batean.

–Jarduketa sistema: konpentsazioa.

–Hirigintzako prozedura:

  • Xehetasun azterlana.
  • Borondatezko birzatiketa.
  • Eraikuntza proiektua.

Oharrak:

Udala: Azuelo.

Identifikazioa: U.E.-4.

–Ukitutako lurzatiak: 118/2 (zati bat), 119/2, 120/2, 121/2, 122/2, 123/2, 124/2, 126/2 eta bide publikoak.

–Hirigintzako helburuak: Azueloko hazkundea antolatzea, iparraldera.

–Sailkapena: lurzoru urbanizagarri sektorizatua.

–Erabilerak: bizitegietarako eta erabilera bateragarriak.

–Unitatearen azalera: 3.830 m²a.

–Lagatzeko azalera: 1.280 m².

–Gehieneko aprobetxamendua: 2.298 m²e.

–Etxebizitzen kopurua: 8 etxebizitza.

–Jarduketa sistema: konpentsazioa.

–Hirigintzako prozedura:

  • Unitatearen xehetasun azterlana.
  • Birzatiketa proiektua (*).
  • Unitatea urbanizatzeko proiektua.
  • Eraikuntza proiektua(k).

–Oharrak: Gutxieneko lurzati eraikigarria: 300 m²a.

(*) Lagatzen den karrika zolatzeko kostua eta bertan argiak paratzea unitate honetako lurzatien artean banatuko da, lurzati hauek gehituta: 103/2, 104/2, 106/2, 107/2, 109/2, 113/2, 114/2, 115/2, 117/2, 143/2 y 144/2, betiere proportzioz karrika nagusiarekin muga egiten duen lurzati bakoitzeko fatxadaren aitzinaldearen arabera (ez dira kontatzen alboetako fatxaden aitzinaldeak).

Udala: Azuelo.

Identifikazioa: U.E.-5.

–Ukitutako lurzatiak: 101/2 (zati bat) eta bide publikoak.

–Hirigintzako helburuak: Azueloko hazkundea antolatzea, iparraldera.

–Sailkapena: lurzoru urbanizagarri sektorizatua.

–Erabilerak: bizitegietarako eta erabilera bateragarriak.

–Unitatearen azalera: 2.380 m²a.

–Lagatzeko azalera: 336 m².

–Gehieneko aprobetxamendua: 1.428 m²e.

–Etxebizitzen kopurua: 5 etxebizitza.

–Jarduketa sistema: konpentsazioa.

–Hirigintzako prozedura:

  • Unitatearen xehetasun azterlana.
  • Borondatezko birzatiketa.
  • Unitatea urbanizatzeko proiektua.
  • Eraikuntza proiektua(k).

–Oharrak: Gutxieneko lurzati eraikigarria: 300 m²a.

Udala: Azuelo.

Identifikazioa: U.E.-6.

–Ukitutako lurzatiak: 99/2 eta bide publikoak.

–Hirigintzako helburuak: Azueloko hazkundea antolatzea, iparraldera.

–Sailkapena: hiri lurzoru finkatu gabea.

–Erabilerak: bizitegietarako eta erabilera bateragarriak.

–Unitatearen azalera: 432 m²a.

–Lagatzeko azalera: 118 m² karrikarako gehi 22 m² ekipamendurako.

–Gehieneko aprobetxamendua: 259 m²e.

–Etxebizitzen kopurua: etxebizitza 1.

–Jarduketa sistema: konpentsazioa.

–Hirigintzako prozedura:

  • Borondatezko birzatiketa.
  • Eraikuntzako proiektua, barrenean izanik lagapenen zoladura.

–Oharrak: Erabilera anitzeko ekipamendurako lagapena Udalak xlurzati honetan eraikitzeko lizentzia ematean zehazten duen tokian eginen da.

Udala: Azuelo.

Identifikazioa: U.E.-7.

–Ukitutako lurzatiak: 98/2 eta bide publikoak.

–Hirigintzako helburuak: Azueloko hazkundea antolatzea, iparraldera.

–Sailkapena: hiri lurzoru finkatu gabea.

–Erabilerak: bizitegietarako eta erabilera bateragarriak.

–Unitatearen azalera: 807 m²a.

–Lagatzeko azalera: 103 m² karrikarako gehi 40 m² ekipamendurako.

–Gehieneko aprobetxamendua: 484 m²e.

–Etxebizitzen kopurua: 2 etxebizitza.

–Jarduketa sistema: konpentsazioa.

–Hirigintzako prozedura:

  • Xehetasun azterlana.
  • Borondatezko birzatiketa.
  • Eraikuntzako proiektua(k), barrenean izanik lagapenen urbanizazioa.

–Oharrak: Gutxieneko lurzati eraikigarria: 300 m²a.

Erabilera anitzeko ekipamendurako lagapena Udalak xehetasun azterlanaren onespenean eta/edo lurzati honetan eraikitzeko lizentzia ematean zehazten duen tokian eginen da.

Udala: Azuelo.

Identifikazioa: U.E.-8.

–Ukitutako lurzatiak: 27/2, 28/2, 57/2 eta bide publikoak.

–Hirigintzako helburuak: Herriko plaza nagusiko sarbideak hobetzea.

–Sailkapena: hiri lurzoru finkatu gabea.

–Erabilerak: bizitegietarako eta erabilera bateragarriak.

–Unitatearen azalera: 870 m²a.

–Lagatzeko azalera: 270 m² karrikarako gehi 44 m² ekipamendurako.

–Gehieneko aprobetxamendua: 522 m²e.

–Etxebizitzen kopurua: 2 etxebizitza.

–Jarduketa sistema: konpentsazioa.

–Hirigintzako prozedura:

  • Xehetasun azterlana.
  • Birzatiketa proiektua.
  • Unitatea urbanizatzeko proiektua.
  • Eraikuntza proiektua(k).

–Oharrak: Gutxieneko lurzati eraikigarria: 250 m²a.

Etxebizitzek beren fatxada nagusia plazarantz lerrokatuko dute. Erabilera anitzeko ekipamendurako lagapena Udalak xehetasun azterlanaren onespenean eta/edo lurzati honetan eraikitzeko lizentzia ematean zehazten duen tokian eginen da.

Udala: Azuelo.

Identifikazioa: U.E.-9.

–Ukitutako lurzatiak: 56/2.

–Hirigintzako helburuak: Azueloko hiriguneko erdigunea antolatzea.

–Sailkapena: hiri lurzoru finkatu gabea.

–Erabilerak: bizitegietarako eta erabilera bateragarriak.

–Unitatearen azalera: 520 m²a.

–Lagatzeko azalera: 36 m² karrikarako gehi 26 m² ekipamendurako.

–Gehieneko aprobetxamendua: 270 m²e, gehi egungo eraikinean dagoena.

–Etxebizitzen kopurua: 2 etxebizitza biltegian, gehi bertze 1 lurzatiaren gainerakoan.

–Jarduketa sistema: konpentsazioa.

–Hirigintzako prozedura:

  • Xehetasun azterlana.
  • Borondatezko birzatiketa.
  • Eraikuntzako proiektua(k), barrenean izanik lagapenen zoladura.

–Oharrak: Egungo eraikina etxebizitzatako zaharberritzeak berekin dakar fitxa honetako hirigintzako betebeharrak betetzea.

Erabilera anitzeko ekipamendurako lagapena Udalak xehetasun azterlanaren onespenean eta/edo lurzati honetan eraikitzeko lizentzia ematean zehazten duen tokian eginen da.

Udala: Azuelo.

Identifikazioa: U.E.-10.

–Ukitutako lurzatiak: 52/2 (etxebizitza nagusia kenduta).

–Hirigintzako helburuak: Azueloko erdigunea antolatzea.

–Sailkapena: hiri lurzoru finkatu gabea.

–Erabilerak: bizitegietarako eta erabilera bateragarriak.

–Unitatearen azalera: 1.626 m²a.

–Lagatzeko azalera: 445 m² karrikarako gehi 81m² ekipamendurako.

–Gehieneko aprobetxamendua: 900 m²e gehi dagoen etxebizitza nagusia.

–Etxebizitzen kopurua: 4 etxebizitza (egungoa barne).

–Jarduketa sistema: konpentsazioa.

–Hirigintzako prozedura:

  • Unitatearen xehetasun azterlana.
  • Borondatezko birzatiketa.
  • Unitatea urbanizatzeko proiektua.
  • Eraikuntza proiektua(k).

–Oharrak: Gutxieneko lurzati eraikigarria: 250 m²a.

Erabilera anitzeko ekipamendurako lagapena Udalak xehetasun azterlanaren onespenean eta/edo lurzati honetan eraikitzeko lizentzia ematean zehazten duen tokian eginen da.

Udala: Azuelo.

Identifikazioa: U.E.-11.

–Ukitutako lurzatiak: 43/2 (zati bat).

–Hirigintzako helburuak: Azueloko hazkundea antolatzea, hegoaldera.

–Sailkapena: lurzoru urbanizagarri sektorizatua.

–Erabilerak: bizitegietarako eta erabilera bateragarriak.

–Unitatearen azalera: 1.060 m²a.

–Lagatzeko azalera: 290 m².

–Gehieneko aprobetxamendua: 636 m²e.

–Etxebizitzen kopurua: 3 etxebizitza.

–Jarduketa sistema: Konpentsazioa.

–Hirigintzako prozedura:

  • Unitatearen xehetasun azterlana.
  • Borondatezko birzatiketa.
  • Unitatea urbanizatzeko proiektua.
  • Eraikuntza proiektua(k).

–Oharrak: Gutxieneko lurzati eraikigarria: 250 m²a.

Udala: Azuelo.

Identifikazioa: U.E.-12.

–Ukitutako lurzatiak: 65/2, 66/2, 468/2, 469/2, 470/2, 471/2, 472/2, 473/2, 474/2 eta bide publikoak.

–Hirigintzako helburuak: Azueloko hazkundea antolatzea, hegoaldera, eta balio anitzetako ekipamendurako espazioa eskuratzea.

–Sailkapena: lurzoru urbanizagarri sektorizatua.

–Erabilerak: bizitegietarako eta erabilera bateragarriak.

–Unitatearen azalera: 4.648 m²a.

–Lagatzeko azalera: 2.952 m².

–Gehieneko aprobetxamendua: 2.789 m²e.

–Etxebizitzen kopurua: 8 etxebizitza.

–Jarduketa sistema: Konpentsazioa.

–Hirigintzako prozedura:

  • Unitatearen xehetasun azterlana.
  • Birzatiketa proiektua.
  • Unitatea urbanizatzeko proiektua.
  • Eraikuntza proiektua(k).

–Oharrak: Ekipamendurako lagapenaren kostu handiaren ondorioz, Udalak ekipamendurako espazioaren inguruko urbanizazioaren kostua bere gain hartuko du, hegoaldeko karrikaren ardatzeraino.

Udala: Azuelo.

Identifikazioa: U.E.-13.

–Ukitutako lurzatiak: 45/2 (zati bat).

–Hirigintzako helburuak: Azueloko hazkundea antolatzea, hegoaldera.

–Sailkapena: lurzoru urbanizagarri sektorizatua.

–Erabilerak: bizitegietarako eta erabilera bateragarriak.

–Unitatearen azalera: 2.172 m²a.

–Lagatzeko azalera: 536 m².

–Gehieneko aprobetxamendua: 1.303 m²e.

–Etxebizitzen kopurua: 5 etxebizitza.

–Jarduketa sistema: Konpentsazioa.

–Hirigintzako prozedura:

  • Unitatearen xehetasun azterlana.
  • Birzatiketa proiektua.
  • Unitatea urbanizatzeko proiektua.
  • Eraikuntza proiektua(k).

–Oharrak: Gutieneko lurzatia: 300 m²a.

Udala: Azuelo.

Identifikazioa: U.E.-14.

–Ukitutako lurzatiak: 44/2 (zati bat).

–Hirigintzako helburuak: Azueloko hazkundea antolatzea, hegoaldera, hiriguneko zati honetako bide loturak erraztuz.

–Sailkapena: lurzoru urbanizagarri sektorizatua.

–Erabilerak: bizitegietarako eta erabilera bateragarriak.

–Unitatearen azalera: 1.810 m²a.

–Lagatzeko azalera: 662 m².

–Gehieneko aprobetxamendua: 1.086 m²e.

–Etxebizitzen kopurua: 4 etxebizitza.

–Jarduketa sistema: Konpentsazioa.

–Hirigintzako prozedura:

  • Unitatearen xehetasun azterlana.
  • Birzatiketa proiektua.
  • Unitatea urbanizatzeko proiektua.
  • Eraikuntza proiektua(k).

–Oharrak: Gutieneko lurzatia: 300 m²a.

Udala: Azuelo.

Identifikazioa: U.E.-15.

–Ukitutako lurzatiak: 118/2 (zati bat).

–Hirigintzako helburuak: Azueloko hazkundea antolatzea, iparraldera.

–Sailkapena: hiri lurzoru finkatu gabea.

–Erabilerak: bizitegietarako eta erabilera bateragarriak.

–Unitatearen azalera: 465 m²a.

–Lagatzeko azalera: 90 m² karrikarako gehi 23 m² ekipamendurako.

–Gehieneko aprobetxamendua: 279 m²e.

–Etxebizitzen kopurua: etxebizitza 1.

–Jarduketa sistema: konpentsazioa.

–Hirigintzako prozedura:

  • Borondatezko birzatiketa.
  • Eraikuntzako proiektua(k), barrenean izanik lagapenak urbanizatzeko obrak.

–Oharrak: Erabilera anitzeko ekipamendurako lagapena Udalak xlurzati honetan eraikitzeko lizentzia ematean zehazten duen tokian eginen da.

ERAIKUNTZAREN GAINEKO ORDENANTZA OROKORRA

I. KAPITULUA

Atarikoa eta definizioak

1. ATALA

Atarikoak

1. artikulua. Xedea.

Eraikuntzaren gaineko ordenantza honetako xedapenen helburua eraikinek bete beharreko baldintza orokorrak eta obrak egiteko prozedura arautzea da.

2. artikulua. Aplikazio eremua.

Eraikuntzaren gaineko ordenantza honetako xedapenak nahitaez aplikatu behar diren eremua Azueloko udal mugape osoa da.

3. artikulua. Indarraldia.

Ordenantza hauek Azueloko Udal Planak indarra hartzen duen egun berean hartuko dute indarra.

4. artikulua. Interpretazioa.

Hemen dauden xedapenak gutxieneko arautzat joko dira, interpretazioari eta aplikazioari dagokienez. Gairen bat xedapen batek baino gehiagok arautzen badute, beti aplikatuko da xedapen zorrotzena.

5. artikulua. Definizioak.

–Lerrokadura ofiziala: erabilera eta jabari publikoen eta pribatuen arteko muga ezartzen du.

–Fatxadaren lerrokadura: eraikinaren fatxadak hartara egokitu behar du. Hiri lurzoru finkatuaren eremuan lerrokadura ofizialarekin bat egiten du, dokumentazio grafikoan dagokion atzeraemanguneak ezarri ezik. Exekuzio unitate berrietan libre da, lurzati pribatuaren barnean.

–Eraikuntzaren atzeraemangunea: lerrokadura ofizialaren eta fatxadakoaren arteko eremua da.

–Gorputz irtena: eraikinaren zati hau fatxadaren lerrokaduratik at ateratzen da, eraikinaren bolumetriaren osagai, itxitura material arinez egiten bada ere; bizitzeko erabiltzen ahal da.

–Begiratokia: gorputz irten honetan itxitura arotzeriako elementuekin egina da %80 baino gehiago; beirazko azalera guztiaren bi herena da. Begiratokia fatxadari gainjartzen zaio, ez du ordezkatzen.

–Elementu irtena: eraikinaren zati hau lerrokadureratik at ateratzen da, ez du bizitzeko erabilerarik eta haren helburua eraikuntzakoa, egiturazkoa edo apaindurazkoa da.

–Sestra: bide, plaza edo karriken garaiera kota.

–Eraikuntzaren garaiera: espaloiaren edo, bertzenaz, eraikuntza ukitzen duen lurraren sestratik teilatu-hegalaren azpialderaino dagoen distantzia bertikala da, fatxadaren erdiko puntuan neurtuta. Etxesail eraikigarri bakoitzean definitzen da zer karrikatatik neurtu behar diren eraikinaren garaierak.

Karrika aldapatsuetan, eraikinaren garaiera neurtu beharko da fatxadako erdiko puntutik, fatxada gehienez ere 12 metro luze bada. Fatxada luzeagoa bada neurtzeko abiapuntua izanen da puntu baxuena hartuta, handik goiti 6 metrora, eta zilegi izanen da neurketa mailakatua egitea, hori beharrezkoa bada. %6ko malda edo handiagoa duten karriketan eraikinen garaiera mailakatu egin beharko da 12 metrotik behin, gehienez.

Izkinadun orubeen kasuan, kotarik txikiena duen kaletik neurtuko da garaiera. Eraikuntza mailakatzen ahal izanen da, aurreko ataletan adierazitako irizpidearekin.

–Beheko solairua: gutienez ere eraikinaren lehen hormartea okupaturik, zoladura karrikaren sestraren mailan du eraikinean sartzeko baoan.

–Sotoa: aitzineko atalean definituriko beheko solairuko kotaren azpian dagoen solairua da; haren kanpo garaiera (fatxada) ez da metro bat baino gehiago izaten ahal, desnibel handiagoak sortzen baditu goiko solairutzat hartzen baita.

–Mehelinak: eraikinak bertze eraikinen edo oruberen batekin dituen tarteko hormak dira.

–Zerbitzu publikoko osagaiak: udalerriaren edo bertze erakunde publiko baten zerbitzuko euskarri, seinale, errotulu eta bertze elementu guztiak.

II. KAPITULUA

Eraikuntzaren baldintza orokorrak

1. ATALA

Lurzatiaren baldintzak

Lurzati batek eraikigarria izan ahal izateko bete behar dituen baldintzak dira. Eraikin guztiak lurzati eraikigarri bati lotuak daude.

6. artikulua. Lurzatiak.

Hiri lurzoru finkatuan eta orokorrean, eraikuntza jarduketak egungo lurzatien arabera eginen dira eta lurzatiak elkartzeko historikoki erabili diren irizpideen arabera; gomendagarria da familia bakarreko etxebizitzaren tipologia mantentzea, betiere betetzen badira eskatzen diren bizigarritasun baldintzak.

Ez da lurzatiak banantzeko baimenik emanen, ondoriozko lurzatien fatxadaren aitzinaldeak 6 metro baino gutiago baditu.

Hiri lurzoru antolatuan eta ezarritako exekuzio unitate bakoitzaren barnean, eraikin bat baino gehiago sartzen bada xehetasun azterlan bat tramitatu beharko da eta hartan lurzati berriak ere jasoko dira. Lurzati bakar batek ere ez du izanen 250 m² zoru baino gutiago ezta karrikara jotzen duen aitzinaldea 10 metro baino gutiagokoa.

7. artikulua. Lurzatian eraikitzeko baldintzak.

Lurzati bat eraikigarria izateko, ondotik ematen diren baldintza guztiak bete beharko ditu, baita aplikatzen ahal zaizkionak ere ematen zaion erabileraren ondorioz:

1. Planeamenduari buruzko baldintzak: Behin betiko onetsirik izan beharko du Udal Planak edo, zer eremutan sarturik dagoen, huraxe garatzeko geroko tresnek aipatzen duten planeamendua; gainera, erabilera eraikigarria izan beharko du.

2. Urbanizatzeko baldintzak: Lurzatiaren aitzinaldeak jotzen duen hiri bideak zolaturik izan beharko ditu bai galtzada bai espaloiak, edateko uraren hornidura izan beharko du, uren hustuketa estolderiaren sare orokorrera, eta argindarrararen hornidura.

Aitzineko baldintzetariko bat falta badu, bermatu beharko da aldi berean eginen direla eraikuntza eta urbanizazioa, Udalak onetsitako urbanizazio proiektu bati jarraikiz. Eraikuntza eta urbanizazioa aldi berean egiten direla bermatzeko, Udalak fidantza eskatzen ahalko du urbanizazio obra geldiarazteko bezainbatekoa.

Lizentzia eskatzeko idazkian, interesdunak konpromisoa hartu beharko du eraikuntza ez erabiltzeko urbanizazioa bururatua izan arte, baita kudeaketa planoetan “lagatzeko” mugatzen den hasierako lurra urbanizatzeko eta eskritura bidez lagatzeko.

Urbanizatzeko konpromisoa fatxadaren edo fatxaden aitzinaldea ukitzen duten obrei ez ezik, 2. atalaren hasierako zerrendan aipatu diren zerbitzu publiko beharrezkoak eman ahal izateko beharrezkoak diren azpiegitura guztiei ere dagokie.

Aldi berean eraikitzeko eta urbanizatzeko betebeharra ez betetzeak lizentziaren iraungipena ekarriko du, kalte-ordainerako eskubiderik gabe, eta galaraziko da eraikia erabiltzea; aparte geldituko da hirugarren eksuratzaileen eskubidea, kalteen ordaina jasotzeko, halakorik izan bada. Gainera, fidantza galtzea ekarriko du.

3. Kudeaketa baldintzak: Udal Planak edo hura garatzen duen planeamendu tresnak kudeaketarako ezartzen dituzten determinazio guztiak betetzea. Horrez gain, lurzatia kargak eta onurak banatzeko jarduketa unitateren batean badago, horri dagozkion determinazioak bete behar dira.

4. Luze-zabalei dagozkien baldintzak: haren azalera izan beharko da planeamenduak gutienekotzat finkatzen duena baino handiagoa.

8. artikulua. Orubea.

Hiri lurzoruan orube izanen dira aitzineko artikuluko zerrendako baldintzak betetzen dituzten lurzati eraikigarriak. Lurzatiak eraikitzen ahalko dira Udalak behar den obra lizentzia eman ondoan.

2. ATALA

Bolumenari eta eraikuntzari dagozkion baldintza orokorrak

9. artikulua. Eraikinaren lerrokadurak.

Hiri lurzoru finkatuan, orokorrean, eraikinaren lerrokadurak gaur egungoak dira; horiek bat egin beharko dute eraikinarenekin, solairu guztietan. Karrikara jotzen duten fatxadetariko bat atzeraeman behar izanez gero, lerrokadura ofizialean bi metroko murrua eraikiko da, lurzatia hetsiko duena, eraikinaren fatxadaren material berekin egina.

Hiri lurzoru antolatuan, eraikinaren lerrokadurak libreak dira lurzati bakoitzean.

Sotoan lerrokadura ofiziala gehienekotzat hartzen da.

10. artikulua. Solairu kopurua eta eraikinaren garaiera.

Eraikin berrietan, solairu kopurua ez da inoiz izanen planoetan etxesail bakoitzean marraztu dena baino handiagoa.

Beheko solairuen garaiera 3,50 metro izanen da gehienez.

Goiko solairuen garaiera etxebizitzen bizigarritasun baldintzen edo erabilera bakoitzaren baldintzen araberakoa izanen da; eraikin berrietan garaiera 3 metro izanen da, gehienez ere, forjatuen artean.

Eraikinaren garaiera ezin da inola ere 8,40 m-tik goitikoa izan.

11. artikulua. Garaieratik goitiko eraikuntzak.

Eraikuntzaren garaieratik goiti ez da deus eraikitzea baimenduko, estalkiko isurkiei ez badagokie edo eraikuntza nagusiko instalazio edo zerbitzuei ez badagokie, hala nola: eskaileretako argiak, aireztapen eta aireberritze hodiak, tximiniak etab.

Eraikinaren kanpoko itxiturak nolakoak izan, haien kalitate bereko materialak erabiliko dira eraikuntzaren garaieratik goiti egiten diren eraikuntzetan. Horrez gain, halako konposizio multzo bateratua osatu beharko dute eraikinarekin.

12. artikulua. Lerrokaduratik ateratzen diren gorputzak eta elementuak.

Eremu publikoaren gainean gorputz irtenak, begiratokiak eta balkoiak onartzen dira, baldintza hauek betetzen badituzte:

–Fatxadaren gainean haien hegalkina karrikaren zabaleraren 1/10 izanen da gehienez eta inoiz ez 80 cm baino gehiago; mehelinetatik 60 zentimetro baino gehiago bereizi beharko dira.

–Haien forma erregularra izanen da, fatxadaren konposizio orokorrarekin bat.

13. artikulua. Patioak.

Haien luze-zabal eta azalera gutienekoak lizentzia eskatzean bizigarritasunari buruz indarra duen araudiari jarraikiko zaizkio.

Eraikin mugakideetan patio mankomunatuak egiten ahalko dira; horiek Jabetza Erregistroan inskribatuko dira.

14. artikulua. Beheko solairuak barneko patioetan.

Gehieneko sakonera eraikigarriaren barnean sarturiko lurzatiko barne patioak osoki okupatzen ahalko dira beheko solairuan, estalki laua paratuz.

15. artikulua. Irisgarritasunaren baldintza orokorrak.

Oztopo fisiko eta zentzumenezkoei buruzko foru legeriak biltzen dituen baldintzak beteko dira beti.

16. artikulua. Irizpide estetiko orokorrak.

Eraikuntzaren konposizioaren trataera bateratua izanen da karrikaren topo egiten duenetik estalkiraino, kontuan harturik egiturazko elementuak (murruak eta pilareak) eta eraikuntzaren espazio komunak (atariak etab.). Beheko solairuen konposizioak bat egin beharko du eraikuntzaren gainerako atalen konposizioarekin.

Fatxadaren gainerakoan erabili materialak baliatuko dira eraikinaren beheko solairuen itxituretarako. Beheko solairuari zokalo edo oinarri itxura eman nahi bazaio, bertzelako konponbide bereziak onartuko dira, betiere Udalak onesten baditu.

Beheko solairuetako lokalen dekorazioak ez du eraikinaren baoen konposizio orokorra desitxuratuko, eta eraikinaren osotasunarekin bat etorri behar du.

17. artikulua. Babesteko eta apaintzeko irizpideak.

1. Markesinak:

Hiri lurzoru finkatuan ez da fatxadetan markesinarik onartuko.

2. Inpostak eta erlaitzak:

Inpostak eta erlaitzak ez dira inola ere izanen 0,20 metrotik goitikoak. Balkoi eta teilatu-hegaletako moldurak oro hegalkin toleratuaren barnean daudela ulertuko da.

3. Portale eta erakusleihoak.

Portale eta erakusleihoek fatxadako murruen gainaldeak gehienez ere 10 zentimetro gainditzen ahalko dituzte eraikinaren beheko solairuan; ez dute ezkutatu behar fatxadaren konposizio orokorraren atal den materialik.

4. Errotuluak:

errotuluak beheko solairuan paratuko dira, lokalen dekorazioarekin bat eginik.

5. Fatxadekiko perpendikularrak diren farol eta errotuluak:

Elementuen irtengunerik handiena 60 zentimetrokoa izanen da eta espaloien sestretatik 3 metroko garaieran beharko du egon.

6. Eguzki-oihalak:

Behereneko aldean, zintzilikariak barne direla, olanak 2,50 m-ko garaiera izanen du gutienez. Espazio publikoetara jotzen duten fatxadetan ez da babes elementurik paratzen ahalko, material zurrunez eginak badaude, haien egitura desmuntagarria bada ere.

7. Instalazioak:

Arau orokor gisa, debeku da eraikinaren instalazioak fatxadetan jartzea, euri uren zorrotenak izan ezik. Salbuespenez, Udalak gas naturalaren hartuneak paratzea baimendu ahal izanen du, betiere aitzinetik enpresa hornitzaileak Alde Zaharrean gasa ezartzeko aurkeztuko duen proiektu teknikoa onesten bada. Gasa ezartzeko proiektu teknikoa Estellerriko EZABUaren aldez aurreko orientazioa izan beharko du.

18. artikulua. Estalkiak.

1. Eraikinaren estalki nagusiak maldadunak izanen dira eta ez da estalki laurik onartzen. Lurzatiaren barnerateko terraza moduko moldeak onartuko dira, betiere bizitegitako erabiltzen den solairu bateko forjatuaren jarraipen gisa badira, eta hura teilatupea ez bada.

2. Estalkiek %35etik 40ra bitarteko malda izanen dute horizontalaren aldera; forma sotilduak izanen dituzte, eraikina estaltzeko modu errazenaren arabera, isurkietan eta teilatu-hegaletan zatitzea edo beharrik gabeko pinoiak agertzea saihestuz. Gailurreko gehieneko garaiera 3,00 m izanen da azken forjatu horizontalaren gainetik.

3. Estaltzeko materiala: teila zeramiko arabiar edo mistoa, kolore okre zahartuetan, integrazioa bilaturik egungo estalkien koloreekin; ez da onartzen teila beltzik.

5. Teilatu-hegalak: nahitaezkoa da teilatu-hegalak ondoko irizpideen arabera egitea:

–Haien zuzentzailea plano horizontal eta jarraituan paratuko da.

–Haien hegalkina 40 zentimetro izanen da gehienez; bistako zeramikakoak izanen dira, ahal dela.

6. Bada baimena estalkietan leihoak irekitzeko, faldoiaren planoari jarraikiz; fatxadaren konposizioarekin bat etorriko dira.

7. Erretenak eta zorrotenak material hauetakoak izanen dira: kobrea, zinkezko xafla, altzairu galbanizatua kolore ilunetan pintatu edo lakatua.

19. artikulua. Fatxadako materialak.

Jarraitutasuna, soiltasuna eta batasuna dira fatxadak goitik behera osatzeko irizpide nagusiak. Fatxaden batasun hori beheko oinean ere zainduko da. Baimendutako materialak elkarrekin konbinatzen ahalko dira, betiere eraikuntzarako eta konposiziorako irizpide argiei jarraikiz. Honako hemen material baimenduak:

–Harri-hormazko jasodura edo eskualdeko harri landua.

–Masan koloretauriko morteroarekin zarpeatua, akabera jarraitu eta lisoa duena, imitazio faltsurik gabe, kolore okreetan; ez da zuririk onartzen.

–Kasu bakanetan, bistako adreiluzko tratamendua baimenduko da, ingurune historikoan erreferentzia egokiak diren tokietan, betiere eraikuntzan eta kolorean erabiltzen badira orain direnetan bezala; halakoetan, adreilu teilaztatua erabiliko da, ahal dela, eta junturak karezko morteroz eta errekako hareaz berdinduko dira sestra berean. Espresuki debeku da adreilu esmaltatu edo beiraztatu distiratsua. Eraikin berrietan ez da bistako adreilurik baimentzen.

–Hirigune tradizionalean ez da onartzen pintura plastikorik erabiltzerik, tiroldar motako soluziorik eta tradizionala ez den edozein plakadura mota.

20. artikulua. Fatxaden baoak.

1. Behe solairuan: Beheko solairuko baoen konposizioa multzoan eginen da, fatxadaren gainerakoarekin antolaturik. Aintzat hartuko da sarbide nagusiaren garrantzia tradizionala, eraikinaren konposizioaren ardatz batean.

Baoko gehieneko luzera beheko solairuan fatxadaren luzera 2/3 izanen da. Solairu horretako fatxadako elementu trinkoak 50 zentimetro zabal baino gehiago izanen dira.

2. Goiko solairuetan, baoak ardatz jarraitu bertikal eta horizontalen arabera antolatuko dira fatxada osoan, beheko solairua barne; baoak proportzio bertikalekoak izanen dira: garaiagoak zabalak baino, azken solairuan izan ezik, han karratuak eta are etzanak izaten ahalko baitira.

21. artikulua. Kanpoaldeko zur-lanak.

Edozein material homologatu onartzen da, betiere kolore ilunetan; debeku dira aluminio anodizatua bere kolorean, brontzean edo urrekara, eta kolore argiak (zuria etab.).

Kanpo babes hauek gomendatzen dira:

a) Kanpoko pertsiana esekiak.

b) Xaflazko edo taulazko kontraleihoak, kanpoko arotz-lanen material eta trataera bera dutenak.

Pertsiana bilgarriak onartzen ahal dira, barmeko sareta-kaxa dutenak, zurez edo aluminioz eginik, arotz-lanetan erabiltzen diren kolore ilun beretan.

22. artikulua. Sarrailak.

Balkoietako barandak eta burdin-hesiak altzairu esmaltatuko barrote bertikalen bidez eginen dira, tradizionalen antzeko moldeetan.

23. artikulua. Interes orokorreko instalazioak.

Udalak badu ahalmena herritar guztien zerbitzurako diren euskarriak, seinaleak edo bertze edozein elementu jarri, kendu edo aldatzeko. Instalazioa Udalaren kontura izanen da, ukituriko jabeei aldez aurretik eta ahal bezain goiz jakinaraziko zaie, eta onartu bertze aukerarik ez dute izanen.

24. artikulua. Mehelinen eta albo-murruen bitarteko trataera.

Lurzatiko multzo eraiki bakoitzak (halakotzat harturik eraikin nagusia edo etxebizitza, bere eranskin guztiekin: garajeak, biltegiak, gorapeak etab.) trataera bera izan beharko du bere fatxada guztietan eta solairu eraiki guztietan. Saihestuko da “mehelin estaligabearen” irudia.

Foru Berriaren 403-406 Legeak aplikatuko dira, baita Kode Zibila ere, mehelinen zortasunari dagokionez (II. kapitulua, laugarren atala, 571.etik 577.era bitarteko artikuluak).

Espazio publikotik ikusgai gelditzen diren albo-murruak fatxadakoen gisako materialez dekoratu beharko dira. Dekorazio horren diseinua eraikuntza berriaren proiektu orokorrean sartu behar da, hartarako eskatzen baita lizentzia, Udalak erabaki dezan onesten duen ala ez. Eraikitzen den higiezinaren jabeen kontura izanen da espazio publikotik ikusten diren albo-murru horiek apaintzea eta kontserbatzea.

Udalak errekerimendu egiten ahalko die apaindu gabeko mehelinak agerian dituzten eraikinen jabeei, ematen zaien epean moldatzeko. Errana egiten ez badute, Udalak ahalmena izanen du obra partikularren bizkar egiteko, dagozkien zehapenak aparte utzirik.

25. artikulua. Lurzatietako itxiturak.

Lurzatietako itxiturak lerrokadura ofizialaren gainean eginen dira. Ez dira 2 metro garai baino gehiago izanen eta izaten ahalko dira:

1. Landare hesia, ahal dela hemengo espeziez osatua.

2. Burdin hesia edo metalezko sarea, eta osagarritako, landarezko itxitura.

3. Obrako itxitura. Fabrikako gehieneko garaiera 100 cm izanen da. Metro 1etik 2 metrora bitarteko itxitura atala metalezko hesiz eginen da (ez sarez), eta haren gainean ez da paratzen ahalko landarezkorik ez den materialik (ez plastikorik, ez metalezko xaflarik, lezkarik eta abarrik). Zokaloaren material bereko pilastrak onartuko dira, gehienez ere 2 m garai, haien artean 2,50 m baino gehiago bereizirik.

3. ATALA

Merkataritzako lokalen eta bulegoen baldintzak

26. artikulua. Baldintza orokorrak.

Merkataritzako lokalek eta bulegoek baldintza hauek bete beharko dituzte:

1. Aireztapen naturala duten lokaletan, aireztapen baoen azalera, guztira, lokal bakoitzak oinplanoan duen azaleraren hamarrena izanen da gutienez ere. Biltegi, trasteleku eta korridoreetarako soilik diren lokalak salbuetsiko dira.

2. Lokalek aireztapen artifiziala izan dezakete. Hala denean, instalazioaren proiektu zehatza aurkezteko eskatuko da.

3. Jendearen eremuek ez dute pasabidetako balioko inongo etxebizitzatara.

4. Garbigela bat izan beharko dute, konketa eta komun-ontzia dituztenak. Garbigelak aireztapen egokia izanen dute eta ez du lotura zuzenik izanen jendearendako eremuarekin.

5. Eraikina egiteko, material erregaitzak erabili behar dira, kanpora 36 dB-etik goitiko asotsik ez iristeko moduko ezaugarri akustikoak dituztenak.

6. Lokalek indarra duen araudia bete beharko dute hertsiki, bertzeak bertze:

–Martxoaren 15eko 55/1990 Foru Dekretua, hodi publikoetara ur-hondakinak isurtzeari mugak ezartzen dizkiona.

–Otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretua, Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko erregelamendua onesten duena.

–Abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legea, Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzkoa.

–135/1989 Foru Dekretua, ekainaren 8koa, Zarata eta dardarek sortzen dituzten jarduerek bete beharreko baldintza teknikoak ezartzen dituena.

–Martxoaren 15eko 276/1990 Foru Agindua, Lurraldearen Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro kontseilariak emana, iharduera sailkatuak ezarri edo handitzeko proiektu teknikoaren edukia zehazten duena.

–Ekainaren 8ko 23ko 131/1989 Foru Dekretua, Establezimendu, ikuskizun publiko eta josteta jardueren katalogoa onetsi eta enpresa eta lokalen erregistroak arautzen dituena.

–Ikuskizun publikoei eta josteta jarduerei buruzko Erregelamendu Orokorra.

–Laneko segurtasun eta higienearen gaineko ordenantza orokorra.

–Eraikuntzari buruzko oinarrizko araua. NBE-CPI-96.

27. artikulua. Beheko solairuko lokalak.

Beheko solairuko saltokietara ezin izanen da eraikinetan sartzeko atari edo atondoetatik sartu.

28. artikulua. Solairuarteak.

Bakarrik solairuartean ezin izanen da inolako saltokirik paratu; hura azalera handiagoko beheko solairura loturik egon beharko da.

Solairuartearen beheko aldearen nahiz goiko aldearen garaiera libre 2,20 m baino gehiago izanen da azalera osoan.

4. ATALA

Ostalaritzako, ikuskizunetako, kiroletako eta jolasetako lokalen baldintzak

29. artikulua. Baldintza orokorrak.

Ostalaritza, ikuskizun, kirol, josteta, jolas eta gisako jardueretarako diren lokalek hertsiki bete behar dute sektorean indarra duen legeria, eta gutienez ere:

–Martxoaren 15eko 55/1990 Foru Dekretua, hodi publikoetara ur-hondakinak isurtzeari mugak ezartzen dizkiona.

–Otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretua, Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko erregelamendua onesten duena.

–Abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legea, Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzkoa.

–135/1989 Foru Dekretua, ekainaren 8koa, Zarata eta dardarek sortzen dituzten jarduerek bete beharreko baldintza teknikoak ezartzen dituena.

–Martxoaren 15eko 276/1990 Foru Agindua, Lurraldearen Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro kontseilariak emana, jarduera sailkatuak ezarri edo handitzeko proiektu teknikoaren edukia zehazten duena.

–Ekainaren 8ko 23ko 131/1989 Foru Dekretua, Establezimendu, ikuskizun publiko eta josteta jardueren katalogoa onetsi eta enpresa eta lokalen erregistroak arautzen dituena.

–Ikuskizun publikoei eta josteta jarduerei buruzko Erregelamendu Orokorra.

–Laneko segurtasun eta higienearen gaineko ordenantza orokorra.

–Eraikuntzako NBE-CPI-96 Arau Oinarrizkoa.

30. artikulua. Irisgarritasun baldintzak erabilera publikoko lokaletan.

1. Beteko dira Oztopo Fisiko eta Zentzumenezkoei buruzko uztailaren 11ko 4/1988 Foru Legea garatu eta aplikatzeko erregelamendua onesten duen ekainaren 29ko 154/1989 Foru Dekretuaren xehetasunak, edo udal lizentzia eskatzean alor beraren gainean indarra duen araudia.

2. Gurpil-aulki baten erabiltzaileak aise erabiltzeko moduko sarbideak izanen dituzte erabilera publikoko lokal berriek.

3. Komunetariko bat izanen da gurpil-aulki baten erabiltzaileak erabiltzeko modukoa.

4. Pasabideko eta komunikazioko espazioek gurpil-aulki baten erabiltzaileak aise erabiltzeko moduko luze-zabalak izanen dituzte.

5. Sorrendako, errotuluak paratuko dira zerbitzu publiko mota guztien kokalekua eta inguruabarrak adierazten dituztenak.

5. ATALA

Eraikin, industriarako lokalen eta lantegien baldintzak

31. artikulua. Aplikatzekoak diren arauak.

Industriarako eraikin eta lokalek indarra duen legeria bete beharko dute hertsiki, eta gutienez ere:

–Martxoaren 15eko 55/1990 Foru Dekretua, hodi publikoetara ur-hondakinak isurtzeari mugak ezartzen dizkiona.

–Otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretua, Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko erregelamendua onesten duena.

–Abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legea, Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzkoa.

–135/1989 Foru Dekretua, ekainaren 8koa, Zarata eta dardarek sortzen dituzten jarduerek bete beharreko baldintza teknikoak ezartzen dituena.

–Martxoaren 15eko 276/1990 Foru Agindua, Lurraldearen Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro kontseilariak emana, iharduera sailkatuak ezarri edo handitzeko proiektu teknikoaren edukia zehazten duena.

–Ekainaren 8ko 23ko 131/1989 Foru Dekretua, Establezimendu, ikuskizun publiko eta josteta jardueren katalogoa onetsi eta enpresa eta lokalen erregistroak arautzen dituena.

–Ikuskizun publikoei eta josteta jarduerei buruzko Erregelamendu Orokorra.

–Laneko segurtasun eta higienearen gaineko ordenantza orokorra.

–Eraikuntzari buruzko oinarrizko araua. NBE-CPI-96.

32. artikulua. Baldintza orokorrak.

Bizitegitarako hirigunean eta etxebizitzen ondoan, herritarrei zuzeneko zerbitzua emateko industriak baizik ez dira onartuko, eta trabarik egiten ez badute asotsaren, hautsaren eta abarren kariaz.

33. artikulua. Erregaien deposituak.

1. Industriarako eraikin eta lokaletan erregaien edo gai sukoien biltegiak edo deposituak badituzte, horiek isolaturik izan beharko dituzte lan egiteko tokietatik, suari kontzen dioten murru eta ateak erabiliz horretarako.

2. Biltegi edo depositu horien aireztapena tximinien bidez eginen da; horiek eraikinaren gainerakotik ageriko dira.

34. artikulua. Keak, gasak eta lurrunak.

Keak, gasak eta lurrunak sortuz gero, ingurumena babesteko legerian ezarritako aginduak bete beharko dira.

35. artikulua. Isurketen arautzea.

1. Isurketak sare orokorrarekin bat egin aitzin erregistroak paratu beharko dira laginak hartzeko; horiek proiektuaren planoetan adierazitako leku irisgarri eta seguruetan ezarriko dira.

2. Modu natural nahiz artifizialean arazitako hondakin urek ezin izanen dute, inondik ere, osagai toxikorik edo nahaslerik gehitu ahal izanen ur-ibilgu publikoetan, horiek beren osagaia handitzen badute legeak onartzen dituen mugetatik kanpora; hori betetzen dela justifikatu beharko da behar bezala homologaturiko laborategiak babesturiko txostenaren bidez.

36. artikulua. Uren neutralizazioa.

Industriako erabileretatik heldu diren uren hustuketa egin behar duten finken jabeek zehaztu beharko dute, zer neurri hartu dituzten ur beltzen kanalizazioari edo deskonposizioari kalte egiten ahal dioten produktu likido nahiz gaseosoak urtzeko, hozteko, erretzeko edo neutralizatzeko.

6. ATALA

Lorezaintza, zuhaitzak eta natur elementuak babesteko baldintzak

37. artikulua. Zuhaitz ondarearen eta lorezaintzaren babesa.

Lorategiak, Udalaren zuhaitzak eta Azueloko landare ondarea osatzen duten natur elementuak irizpide hauei jarraikiz babestuko dira:

–Obrak baso berri edo lorategi batetik hurbil egiten badira, edo horretarako erabiltzen diren ibilgailuak edo makinak toki horretan ibili edo kokatu behar badira, aitzinetik zuhaitzen enborrak babestuko dira, gutienez ere 2,5 metroraino, zorutik neurturik, haien segurtasuna bermatzeko moduko sistema erabiliz horretarako.

–Baso berrietatik hurbil zuloak edo zangak irekitzen badira, tartea 50 cm baino gehiago izanen da beti.

–Hondeaketaren ondorioz 5 cm baino gehiagoko lodiera duten zainetara ailegatuz gero, horiek aizkoraz moztu beharko dira, mozketa garbiak eginez, eta ondoren orbaintzailez estaliko dira.

–Bide edo eremu publikoetako zuhaitzen bat suntsitzen bada, eragileak berehala ordeztu beharko du.

–Fatxada atzeraemateko nahitaezko zerrendetan landarezko espazioak sortuko dira, ahal dela zuhaitzak erabiliz, eraikinerako eta garajerako sarbideak baizik ez baitira zolaturik geldituko.

–Patioetan eta espazio libre publiko edo pribatuetan lehendik landatuta dauden aleak zaindu eta egoera onean eduki behar dira.

–Debeku da:

a) Zuhaitz-txorkoetan obrako materialak uztea.

b) Zuhaitz-txorkoetan edo inguruetan azidoak, xaboiak edo zuhaitzei kalte egiten dieten bertzelako produktuak isurtzea.

c) Zuhaitzak kartelak josteko, kableak lotzeko edo zuhaitzaren kalterako izan daitekeen bertze edozertarako erabiltzea.

Aitzineko paragrafoan xedatutakoaren kontrako arau-hausteek zehapena ekarriko diote eragileari, eragindako kaltea ordaindu beharraz aparte. Kalteari loturiko enpresaren jabea edo arduraduna erantzule subsidiarioa izanen da.

7. ATALA

Ingurumenaren gaineko eraginal ahalik eta gutiena izatea

38. artikulua. Obrak egiteko fasean.

Onartutakjo obrak egiteko faseak eta ahalik eta hauts gutien igortzeko ingurumenera:

–Zirkulatzeko abiadura mugatuko da obran sartzeko pista eta bideetan.

–Noizbehinkako ureztaketak eginen dira sarbidetan eta hauts moduko materialak metaturik dauden tokietan, partikulak eguratsean begiz ikusten diren momentuan.

39. artikulua. Eraikuntzako hondakinak.

Udalak espazio zabala eskainiko du eraikuntzetatik heldu diren produktu inerteak uzteko obra-hondakindegitako; sarrera erraza izanen du ibilgailuekin, eta ez die trabarik egin behar lurraldeko euri urei, ezta kalterik egin ere landa giroko paisariari. Inguruabar horiek guztiak obra-hondakindegi horretako ingurumen eraginaren azterlana eginez jarduketaren aitzinetik. Obra-hondakindegia lurozru urbanizaezin generikoan egonen da.

40. artikulua. Energia kontsumoa murriztea.

Energia kontsumo jasangarriari begira, onartzen da eraikinetan eguzki plakak paratzea. Instalazio horren ainitzetik aurreikusi beharko da zer eragin izanen du hiri paisaia tradizionalaren gainean.

III. KAPITULUA

Lurzoru urbanizaezineko instalazio eta eraikuntzen baldintzak

41. artikulua. Irizpide orokorrak.

Plan honi dagokionez eta orokorrean, lurzoru urbanizaezinean baimentzen diren eraikuntza edo instalazioak, non paratzen diren, bertako girora egokitu beharko dira; natur eta eraikuntza arloko ingurune hurbilarekin bat egin beharko dute eta saihestu, espazio irekietan, ikusmirari mugak edo oztopoak jartzea, paisaia bere osotasunean begiztatzea galarazten badute edo haren harmonia hausten badute.

1. Arau orokor gisa, lurzoru urbanizaezineko eraikuntzak tokiko arkitektura tradizionalak berezko dituen diseinu eta materialetara egokitu beharko dira; salbuespen bakarra izanen da, eraikuntzen xede edo jarduerak beharrezko dutenean halako diseinu bat, beren jarduera edo xedearekin bat etortzen dena.

2. Eraikinen murruak gutienez ere 10 metrora egonen dira bide publikoen ardatzetik eta, betiere, gutienez ere 5 metrora bide horien kanpo ertzetatik.

3. Fatxaden konposizioa nahiz eraikuntzako materialak libreak dira eraikuntza berrietan, baina inguruneko eraikuntzaren aldaeretara egokituko dira.

4. Eraikinetako estalkiak isurki bakar edo bikoak izaten ahalko dira, eta eskualdeko teilatuen kolore tradizional bereizgarria atxikiko dute.

42. artikulua. Nekazaritzarako eraikuntzak.

Honako hauetarako izaten ahal da:

1. Lanabesetarako etxola.

2. Nekazaritzako biltegia.

3. Berotegiak.

4. Itxiturak.

43. artikulua. Lanabesetarako etxolak.

Baldintza hauek beteko dituzte:

1. Erabilera: Lanabesak eta nekazaritzako produktuak biltegiratzea. Nekazariaren aterpea.

2. Etxolaren luze-zabalak hari loturiko azalera landuaren araberakoa izanen da:

–Erregu bat baino gutiago: ez da etxolarik baimentzen.

–Erregu 1etik 3ra: 3 x 3 m².

–3,1 erregutik 6ra: 3 x 5 m²

–6,1 erregu baino gehiago: 3 x 7 m².

3. Lurzati berean debeku da bertze edozein eraikuntza, nekazaritzarako bada.

4. Eraikuntzako materialak: adobea, adreilua, blokea edo harria.

5. Gehieneko garaiera, erlaitzeraino: 2,50 metro.

6. Estalkia: isurialde bat edo bikoa, teila kurbatuz edo lur koloreko zuntz-zementuz egina.

7. Debeku dira azpiegitura mota guztiak (edateko ura, argindarra etab.), salbu eta haize nahiz eguzki energiaren sorgailu autonomoak.

8. Etxola bat eraikitzeko lizentzia eskatzen duenak bete behar dituen baldintzak:

–Etxola zer lurretan paratuko den, hura lantzen aritzea gutienez ere 6 urte lehenagotik.

–Etxolaren beharra zehatz-mehatz frogatzea, barnean zer material altxatu nahi duen zehazturik.

–Eskatzailearen hitza, idatziz, etxola nekazaritzarako lanabesak eta laborantzako materiala baizik ez duela altxatuko.

–Etxolarako erabiliko duen azalera landua frogatzea.

9. Eraikuntzak bete beharreko bertze alderdi batzuk:

–Ez da sutondorik, tximiniarik edo gisakorik baimenduk;

–Ez da gorape atxikirik baimenduko;

–Ate bat eta leiho bat baizik ez da baimenduk.

44. artikulua. Nekazaritzako biltegiak.

Baldintza hauek beteko dituzte:

1. Erabilera: nekazaritzako produktuak, haziak, landareak, ongarria eta/edo nekazaritzako makineria eta erremintak biltegiratzea.

2. Gutieneko lurzati lotua: 2.000 m². Biltegi bat eraikitzeak ustiategi guztia lotuko du.

3. Gehieneko azalera eraikigarria: Lurzatiaren azaleraren %20.

4. Gehieneko garaiera, erlaitzeraino: 6,00 m. Garaiera handiagoa izan daiteke erabilerak beharrezkoa badu Udalak modu esplizituan egokia ikusten badu.

5. Estalkia: bi isurkikoa, 94.4 artikuluan baimendu diren materialez egina.

6. Debeku dira azpiegitura mota guztiak (edateko ura, argindarra etab.), salbu eta haize nahiz eguzki energiaren sorgailu autonomoak.

45. artikulua. Berotegiak.

Baldintza hauek beteko dituzte:

1. Erabilera: landaretegi eta hazitegien laborantza, sasoiz kanpoko laborantzak.

2. Gehieneko azalera okupagarria: lurzatiaren %70.

3. Eraikuntzako materialak.

a) Ixteko murruak: opakuak, adreiluz, hormigoiz edo harriz eginak, gehienez ere 0,50 metroko garaieraraino.

b) Euskarritako egitura: zurez, metalez edo zuntzez egina.

c) Itxitura: beira lodiz, plastiko gardenez edo gisakoez egina.

4. Gailurreko itxituraren gehieneko garaiera: 3 metro.

5. Eraikuntzaren zerbitzuko azpiegitura: landareak ureztatzeko edo berotegiaren barnealdea girotzeko behar dena, betiere izaera autonomorik ez badute.

46. artikulua. Lurzatietako itxiturak.

Baldintza hauek beteko dituzte:

1. Bide eta erretenen atzeraemanguneak: 3 metro itxituratik bide eta erretenetarako zelaitzearen kanpo ertzetik neurtuta.

2. Eraikuntzako materialak: adreilua, hormigoia edo harria, gehienez ere 0,50 metroko garaieraraino, lurraren sestraren banaz bertzekotik neurtuta. Itxituraren gainerakoa izaten ahalko da: alanbrezko sarez, kanaberaz, keretaz, zuhaixkaz edo arbolaz, alanbre arantzadunez edo gisakoez egina.

3. Itxituraren gehieneko garaiera: 2 metro lurraren sestratik.

47. artikulua. Abeltzaintzarako instalazio eta eraikuntza isolatuak.

Abeltzaintzako ustiategiaren izaeraren eta xedearen arabera, hauek bereiziko dira:

1. Artegi-ahunztegiak.

2. Behitegiak.

3. Behortegiak.

4. Erlezaintzarako instalazioak edo erlauntzak.

5. Zerritegiak.

48. artikulua. Artegi-ahunztegiak. Behitegi eta behortegi isolatuak.

Ondoko baldintzak bete beharko dituzte:

1. Erabilera: ardi, ahuntz, behi edo behor aziendak aterpetzea eta begiratzea.

2. Gutieneko lurzatia: 2.500 m².

3. Gehieneko azalera eraikigarria: Ez da ezarri.

4. Lotura lurzatian:

–Ardi edo ahuntz aziendarendako: 1,5 m² korrale, buru heldu bakoitzeko.

–Esnetarako edo haragitarako behi aziendarendako: 7,5 m² esnetarako behi buru bakoitzeko eta 6 m² haragitarako behi buru bakoitzeko.

–Behor aziendarendako: 10 m² buru bakoitzeko.

5. Lotura gainerako lurzatiekin: heiak edo ukuiluak justifikatu beharko du inguruneko lurzatiekin lotura duela, aziendak larreen edo bertako azpiproduktuen aprobetxamendua eginen duelakoz, edo bere egunerokoan haiek erabiliko dituelakoz.

6. Eraikuntzako materialak: adreilua, harria edo hormigoizko blokea.

8. Gehieneko garaiera, erlaitzeraino: solairu bat eta/edo 3,50 metro.

9. Estalkia: bi isurialdekoa, teila kurbatuz edo zuntz-zementuz egina, lur kolorekoa.

10. Eraikuntzaren zerbitzuko azpiegitura: debeku da edozein azpiegitura egitea; argindarraren sorgailu autonomoak ezartzea baizik ez da baimenduko, energia berriztagarriak erabiliz (eguzkia, haizea).

11. Bertzelako baldintzak, osasungarritasunari eta higieneari dagokionez:

–Ukuiluko edo heiako kanpo murruak zarpiatuak egon beharko dira, haien eraikuntzako gaia adreilua edo blokea delarik.

–Aterpetzeko instalazioek zuzeneko aireztapena izan beharko dute.

–Ukuiluko edo heiako zorua iragazgaitza izan beharko da eta gutienez ere 15 cm-ra egon beharko da ezarrita dagoen lurraren sestraren gainetik.

–Segurtatu beharko da instalazioak behar bezala desinfektatu eta intsektuz garbitu direla.

–Lurzatirako sarbidea izanen da ibilgailuak desinfektatzeko goragune batetik.

–Nabeek izanen dituzte NBE-CPI 82-k suteak kontrolatzeko eta itzaltzeko ezarritako bitartekoak.

12. Gutieneko distantziak ustiategietatik:

–500 metro, hiri lurzoruaren mugaraino.

–500 metro, eremu babestuen mugetaraino.

–100 metro, artegietaraino, behitegietaraino edo behortegietaraino.

–200 metro, edateko uraren deposituetaraino.

–100 metro, eskualdeko errepideetako kanpo ertzetaino.

–18 metro, landabideetaraino.

49. artikulua. Erlegintzako instalazioak (erlauntzak).

Baldintza hauek beteko dituzte:

1. Erabilerak: erlekumeak aterpetzea, polena eta eztia ekoiztea.

2. Eraikuntzako materialak: erlauntz laukigabeak badira, baimentzen ahalko da erlauntzak aterpetu eta hazteko eraikuntzak egitea, horretarako fabrikako obra erabilirik, adobez, adreiluz edo harriz.

3. Erlauntzendako aizpiegitura osagarriak:

–Itxiturak: nahitaezkoa da erlauntzak kokatuko diren eremua perimetralki ixtea, bertarako sarbidea galarazteko, gutienez ere 10 m-tik.

–Ohartarazteko txartelak: nahitaezkoak dira; erlauntzak hurbil daudela eta arriskua dagoela adierazi beharko diete ibiltariei eta aziendei.

4. Gutieneko distantziak erlauntzetatik: Honako hauek ezarri dira:

–1.000 metro, hiri lurzoruaren mugaraino.

–750 metro, etxekoak ez diren erlauntzetaraino (4 erlauntza baino gehiago).

–200 metro, etxeko erlauntzetaraino (4 erlauntza bitarte).

–300 metro, bertzelako azienda motarendako abeltzaintzako eraikuntza eta instalazio isolatuetaraino.

–100 metro, errepide eta abelbideetara (altxonbideak).

–50 metro, 1. mailako landabideetara.

50. artikulua. Zerri ustiategiak.

Baldintza hauek beteko dituzte:

1. Erabilera: zerri aziendak aterpetu, ugaldu eta/edo haztea.

2. Gutieneko lurzatia: 10.000 m²a.

3. Gehieneko azalera eraikigarria: Ez da ezarri.

4. Gutieneko azalera eraikigarria: 1 m² gizentzeko zerrikume bakoitzeko, eta 1,35 m² umetarako zerrama bakoitzeko.

5. Enpresa arduradunak justifikatu beharko du ogibide nagusia abeltzaintza duela.

6. Eraikuntzako materialak: adobea, adreilu trinko edo hutsa, hormigoizko blokea.

7. Gehieneko garaiera, erlaitzeraino: solairu bat eta/edo 3,50 metro.

8. Estalkia: bi isurialdekoa, teila kurbatuz edo zuntz-zementuz egina; kolorea, okrea edo zuria.

10. Eraikuntzaren zerbitzuko azpiegiturak: lotura partikularreko sare edo linea lurpekoa izan beharko da. Energia sorgailu autonomoak paratzea baimentzen da, energia berriztagarriak aprobetxatzen dituztenak (eguzkia, haizea edo biogasa).

11. Bertzelako baldintzak, osasungarritasunari eta higieneari dagokionez:

–Ustiategiko zorua iragazgaitza izan beharko da.

–Ustiategiko kanpo murruak zarpiatuak eta margotuak izan beharko dira.

–Eraikinak zuzeneko aireztapena izanen du.

–Segurtatu beharko da instalazioak behar bezala desinfektatu eta intsektuz eta arratoiz garbitu direla.

–Murruak eta/edo estalkiak behar bezala isolatuko dira; edozein material erabiltzen ahalko da horretarako.

–Hondakinak biltegiratzeko depositu iragazgaitzak izanen dituzte, gero ongarritako erabiltzeko.

12. Gutieneko distantziak ustiategitik: Honako hauek ezarri dira:

–1.000 metro, hiri lurzoruraino.

–500 metro, eremu babestuen mugetaraino.

–100 metro, errepideetako kanpo ertzetaino.

–18 metro, landabideetaraino.

–200 metro, hiri hornidurako edateko uraren deposituraino.

–1.000 metro, azienda mota bera ustiatzeko bertze edozein instalaziotako murruetaraino, salbu eta abeltzaintzako ustiategi berekoak izanik ustiapen unitate berean sarturik daudelarik eta lurzati berean kokaturik daudelarik.

51. artikulua. Untxitegiak.

Ardi eta ahuntz aziendarendako ezarritako baldintzak beteko dituzte.

52. artikulua. Hegaztitegiak.

Ardi eta ahuntz aziendarendako ezarritako baldintzak beteko dituzte, beren 2, 3, 5, 6, 7, 9,10 eta 11. ataletan. 1, 4 eta 12. ataletan ezarritako baldintzei dagokienez, hauek izanen dira haien ordezkoak:

1. Erabilera: hegaztiak aterpetzea, eta haiek arrautzak errutea, txitatzea eta haztea eta/edo gizentzea.

2. Azienda aterpetzeko gutieneko azalera eraikigarria:

–Arrautzetarako hegaztitegietan: 450 cm²/hegaztia (baterian).

–Haragitarako hegaztitegietan: 10 cm²/hegaztia zoruan edo 5 cm²/hegaztia baterian.

–Txitatzeko hegaztitegietan: 15 cm²/hegaztia etzauntzan, 10 cm²/hegaztia slatsen.

–Aurrerako hegaztiegietan: 5 cm²/hegaztia etzauntzan edo 215 cm²/hegaztia baterian, 6 aste baino gutiagoko hegaztietan.

–Usotegietan: 30 cm²/bikotea, errutegiari dagozkionak.

53. artikulua. Animalia hilen ehorzlekuak.

Betebehar hauek bete beharko dituzte:

1. Erabilera: animalia hilak ezabatzea aitzinetik kare bizian errez eta gero zanga edo hobietan ehortzirik.

2. Gutieneko lurzatia: Ez da ezarri.

3. Gehieneko azalera eraikigarria: 18 metro karratu.

4. Eraikuntzaren lotura animalien ehorzlekutako lurzatiarekin. Animalien ehorzlekutako lurzatian debeku da bertze inolako eraikuntzarik egitea.

5. Eraikinaren garaiera. 2,50 metro erlaitzeraino, eta solairu bat.

6. Eraikuntzako materialak: adobea, adreilua edo harria.

7. Estalkia: bi isurialdekoa, teila kurbatuz gorriz edo okrez egina.

8. Azpiegiturak. debeku dira azpiegitura suerte guztiak.

9. Ezabaketan bete beharreko gutieneko baldintzak:

–Isolamenduak: ehorzlekuaren itxitura perimetralaren bidez, animaliak sartzea eta kanpotik ikustea galarazi beharrez. Itxitura horrek bete beharko dituz nekazaritzako itxituretarako ezarritako baldintza berdinak.

–Animalia hilak ehorzteko zangak edo hobiak iragazgaiztea, dela iragazgaizte baldintza naturalak dituzten lurrak erabiliz, dela baldintza horiek betetzen ez dituzten lurren iragazgaizte artifizialaren bidez.

–Ehorzlekuaren ingurunetik bertaraino heldu diren euri uren hustuketa.

–Estaltzeko material egokia, piztiek animalia hilak eguzkitara ateratzea galaraziko duena.

–Eremuaren basoberritze pixkanakakoa, haren ustiapena bukatu ahalean.

10. Gutieneko distantziak animalia hilen ehorzlekuetatik:

–1.000 metro, hiri lurzoruaren mugaraino.

–500 metro, abeltzaintzako jardueren zerbitzuko edozein instalazio edo eraikuntzataraino.

–500 metro, udal mugapean barna doazen errepideetaraino eta abelbideetaraino.

Hura ezartzeko, Nafarroako Gobernuko Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuaren baimena beharko du.

54. artikulua. Obra-hondakindegi kontrolatuak.

Betebehar hauek bete beharko dituzte:

Erabilera: eraikinak eraitsi eta botatzetik eta konpontze lanetatik heldu diren hondakin solidoak eta indusketetatik heldu diren lurrak modu kontrolatuan uzteko tokia.

Uztea modu ordenatuan egin beharko da, botatze eremuetan pixkana uzteko plan baten bidez, oro har ingurumenerako eta partikularki topografia eta paisaiarako nahi den soslaira lehengoratzeko.

Publizitatea, argibideak emateko isurketak jasotzeko eremuaz eta, halakorik bada, isurketa mota bakoitzari dagokion eremuaz.

Sarbideak, inguruneko hustuketa plana betearazi ahal izateko.

Azkeneko xedeak bat egin beharko du Udal Planean obra-hondakindegia ezartzen den kategorian baimendu dituen edo baimentzen ahal dituen erabilerekin.

Sorrarazitako eraginen moldaketa.

Hondakindegitako eremuaren basoberritze pixkanakakoa, haren ustiapena itxi ahalean.

Xedapen iragankor bakarra.–Ordenantza honek indarrik gabe utziko du Azueloko udalerrian haren aitzinetik xede bererako arautu den guztia.

Azken xedapen bakarra.–Ordenantza honek indarra hartuko du Azueloko Udalak Planaren testu osoa etas ordenantza honen artikuluak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan.

URBANIZAZIOAREN ORDENANTZAK

Urbanizazio obrei buruzko baldintza orokorrak

1. artikulua. Determinazio orokorrak.

Urbanizazio lanak dagozkien proiektuetan ezartzen denari lotuko zaizkio, horiek behin betiko onetsi ondoan.

Urbanizazio lanen helburua da Udal Plan Orokorrak ezarritako hirigintzako determinazioak gauzatzea. Berariaz justifikatuko da hiri hobekuntza lortze aldera sar litekeen edozein aldaketa, eta horrek ez du inola ere ekarriko espazio publikoaren ezaugarrien galera, interes partikularraren aldera.

Urbanizazio proiektuetan kontuan hartuko dira hiri-bilbearen ezaugarriak, ibilgailu nahiz oinezkoendako bideen segida bermatze aldera eta, gainera, aintzat hartuko dira urbanizatuko den eremuaren topografia, mikroklima, lurzorua eta landaretza baita dauden azpiegiturak ere.

Zeharbidean, lurpeko kanalizazioak eta mota guztietako kutxetak zelaitzearen kanpo ertzetik 3 m baino gehiagora paratu beharko dira.

2. artikulua. Irisgarritasun arloko baldintzak.

Urbanizazio proiektu eta lanek behar diren determinazioak izanen dituzte minusbalio fisikoak dituztenendako oztopo arkitektonikoak eta hirigintzakoak kentzeko, uztailaren 11ko 4/1988 Foru Legeari eta hura garatzen duten erregelamenduei jarraikiz.

Irisgarritasunaren aldetik, urbanizazio proiektuan kontuan hartu beharko dira baldintza hauek:

1. Espaloiak:

Espaloien zabalera Planean zehaztuko da kasu bakoitzerako. Zabalerarik zehazten ez bada, gutxienez ere 1,50 metro izanen du. Zeharkako malda %2 inguru izanen da. Muga horiek gainditzen badira, hautatzen den soluzioa justifikatuko da. Espaloietan paratuko dira Planean markatzen diren zuhaitz-txorkoak eta arbolak.

2. Oinezkoendako pasabideak eta garajeetako sarbideak:

Oinezkoendako pasabideetan eta ibilgailuak sartzeko eremuetan espaloiaren eta galtzadaren arteko desnibela zintarria galtzadaren mailaraino beheitituz gaindituko da; gehienez ere 3 zentimetroko eta gutienez ere zentimetro 1eko koska geldituko da.

Maila aldaketetarako irisgarritasun baldintzak beteko dira. Eskaileretan, kontramaila 8tik eta 15 zentimetro bitartekoa izanen da, eta maila, berriz, 30 zentimetro edo gehiagokoa.

3. Zutikako seinaleak:

Trafikoko seinaleak, semaforoak, argiztapen-zutoinak eta seinalatzeko eremu publikoan paratu behar den zutikako bertze edozein elementu, espaloiaren kanpo ertzean paratuko dira, betiere haren zabalera 1,50 metro edo gehiago bada. Espaloiaren zabalera 1,50 m baino gutiago bada, delako seinaleak eraikinen fatxadei atxikiak paratuko dira, 3 m baino garaiago.

Etxesailen izkinetan, ez da inolako zutoinik edo seinalatzeko zutikako elementurik paratuko, oinezkoen joan-etorriari trabarik ez egiteko.

Oinezkoen pasabideetan ere ez da inon ere zutikako oztoporik izanen.

Ibilgailuen sarrera eragozteko oinezkoen xendetan paratzen diren zedarri edo mugarriek metro 1,00eko tartea izanen dute haien artean, aulki gurpildun bat pasatu ahal izateko.

4. Aparkalekuak.

Erabilera publikoko aparkalekuek minusbaliatuendako plazen erreserba izanen dute, Udalbatzak kasu bakoitzean ezartzen duen ehunekoan. Plaza horiek behar bezala seinalatu behar dira.

Lur azaleko aparkalekuetan, minusbaliatuendako plazak ahal dela erabilera publikoko eraikinetatik hurbil paratuko dira, irisgarritasuna errazteko.

Minusbaliatuendako plazak aulki gurpildun batetik ibilgailuan sartu eta ateratzeko bezain handiak izanen dira; 3 metroko zabalera izanen dute gutxienez.

5. Eskailerak:

Posible den guztietan, eremu publikoan, eskaileradun tarteek eskubandak izanen dituzte, minusbaliatuek eskulekuak izan ditzaten. Eskubandak anatomikoak izan beharko dira, atxikitzea errazteko.

6. Parkeak:

erabilera publikoko parke eta lorategietan, bide edo xendrak izanen dira, gutienez ere 2 metroko zabalera izanen dutenak, material gogor eta irristagaitzez eginak edo, bertzenaz, ahalik eta gehien trinkaturiko lurrez, minusbaliatuek iritsi eta erabili ahal ditzaten.

Desnibelik bada, arrapalen bitartez gaindituko dira; horien malda gehienez ere %8 izanen da, eta zabalera, berriz, 1,50 metro gutxienez; bertzenaz, betiere zabalera izan beharko da arrapalen erabileraren eta haien kopuruaren heinekoa.

3. artikulua. Lur-berdinketa eta zoladura ematea.

Eremu publikoak zelaitzen eta zolatzen direlarik, plan honek eraikuntza lanetarako dituen zehaztapenak beteko dira.

Zelaitze eta zolatzen lanetan beteko dira erresistentzia eta instalazio aldetik edo mantentzeari eta segurtasunari buruz gero erabili beharrez eskatzen diren aurreikuspenak.

4. artikulua. Zoladurak.

Zoladura mota bakoitzari dagokion egitura-sekzioa hautatuko da, bide guztien funtzionamendu zuzena bermatzeko, izanen duten trafikoaren arabera.

Erabili beharreko zoladurari dagokionez, proiektu teknikoak arau hauetako determinazioei lotuko zaizkie, eta egitura-sekzioei dagokienez, Errepideei buruzko Jarraibideetako 6.1.I.C arauan ezarritakoa beteko dute T3 eta T4 trafiko motetarako, hots, hurrenez hurren, bideetarako eta aparkalekuetarako.

Espazio publiko desberdinetan material hauek erabiliko dira:

–Masako hormigoia, akabera: garbitua edo marraztatua, > 20 cm-ko lodiera duena.

–Masako hormigoia, akabera: inprimatua, zoladurako lauza irregularretan zatikatua, > 20 cm-ko lodiera duena.

–Harriak, lauza lauetan, zoladuraren zatikatze tradizionala dutenak.

–Aitzinekoekin bat heldu diren bertze soluzio batzuk, bertze material horiei balioa ematen dieten espazio zabaletan, inoiz ez hondar-material gisa.

Karriketako albo-murruak beharrezkoak baldin badira desnibelengatik, bistako harrizkoak izanen dira, eskualdeko zatikatze tradizionaletan, edo komentuko bideko zatikatze berarekin.

5. artikulua. Edateko uraz hornitzeko sarea.

hodien baldintzek aukera ematen duten guztietan, eskura den ura erabiliko da premia natural eta juridiko publiko nahiz pribatuak asetzen, dagokion ordenantza fiskalean ezarritako araudian agertzen diren aginduei jarraikiz.

Garatzen diren alde guztiak banaketa sare orokorretik hornitu behar dira. Hala ez denean, hornidura, hartzeko manera, ur emarien neurketak eta ur analisiak justifikatuko dira.

1. Ur hornidura kontagailu sistemaren bidez baizik ez da eginen. Udalak xedapen bereziak eman ahalko ditu, aprobetxamenduak uraren garbitasunean eragina izan dezakeen kasuetan; halakoetan hornidurarako baldintzak jarri ahal izanen ditu, edo eskatutako aprobetxamendua ukatu.

2. Ur horniduraren sarea bide sareari jarraikiz eginen da edo, bertzenaz, eremu publiko eraikiezinetan barna, trazadura erregular baten arabera, lerro luze eta angelu zabalekin, sakonera beti berdinean eta, konpondu behar izanez gero, sarbidea izanen dutenetan. Hodiak espaloien azpian jarriko dira, baina trazadura irregularreko kaleetan galtzadaren azpian paratu ahal izanen dira. Errepideetan, lurpeko hodiak eta kutxetak gutxienez 3 m-ra kokatu behar dira zelaitze lanetako kanpo ertzetik.

Posible den guztietan hodiak paratuko dira bi espaloietan, galtzadan bidegurutze sobera galarazteko, trafikoaren edo zoladura motaren garrantziak hala behar duelarik.

3. Presioa ez da izanen 6 Kg/cm² baino handiagoa sarearen inolako puntutan.

4. Aurreikusiko den banaz bertzeko kontsumoa: 300 litro biztanleko eta eguneko.

Hornidura sare orokorren kalkuluan erpin koefiziente aldakorrak erabiliko dira, zerbitzatutako biztanle kopuruaren arabera (1,5-3).

5. Lorategi, parke, plaza eta interesa duten espazio libreetan iturri publikoak paratuko dira, txorrota doigarri eta tenporizatuekin. Udalak hautatu material eta mota bereko ureztatze ahoak izanen dira mahukak ahokatzeko. Ureztatze ahoen arteko tarteak sarearen presioen ariora arrazoituko dira, halako moldez non ekintza eremuak gainjarriko diren, inolako eremurik estali gabe geldi ez dadin. Karriketan, espaloietan paratuko dira ureztaketa ahoak, zintarritik hurbil. Espazio publikoa 15 metro baino zabalagoa bada, hiruzuloka paratuko dira bi espaloietan. Lorategietan, berriz, berdeguneetan eta igarobideen inguruetan paratuko dira.

7. Hodi banatzaileak gutxienez 80 mm-ko diametroa izanen du eta gehienez ere 12 ureztatze aho hornituko ditu. 30 metroko ur-zutabeko hondar-presioak izan beharko dira.

8. Proiektua: Edateko uraren hornidurarako eta banaketarako proiektu berariazkoa urbanizazio proiektuaren barnean egonen da, eta banaketa sare nagusiaren bidezko ur hornidura bermatzen duten agiri guztiak jasoko ditu, hargunea egiteko behar den baimenarekin batera.

Aitzineko puntuan bildutako baldintzez landa, Jurramendiko ur Mankomunitateak bere proiektuetarako jasotzen dituen irizpide edo arauak bete beharko dira.

6. artikulua. Uren hustuketa eta saneamendua.

Saneamenduko sare orokor eta partikularrak baldintza hauek bete beharko ditu:

1. Bide-sareari jarraituz diseinatuko da edo, bertzenaz, eremu publiko eraikiezinetan barna. Espaloien azpian jarriko da, eta bikoitza izanen da 20 metrotik gorako zabalera duten kaleetan. Errepideetan, lurpeko hodiak eta kutxetak gutxienez 3 m-ra kokatu behar dira zelaitze lanetako kanpo ertzetik.

2. Egingarria denean, ur beltzen eta euri uren sare bereizia sortuko da. Udal sarearen berrikuspen orokorra egiten delarik, aztertuko da euri urak berrerabiltzeko sistema sartzea, ureztatzeko.

3. Euri uren sarean sartuko dira horiek lur azpian iragazteko sistemak, horren iragazteko ahalmena aprobetxaturik eta kutsadura karga barreiaturik.

4. Estolderiaren proiektuan zehatz azalduko dira instalazioaren ezaugarriak (zanga eta betegarri motak), aurreikusitako ekintzak, euspen faktorea eta hodiaren neurriak.

Hondakin uren sarea iragazgaitza izanen da, bai hodietan bai erregistro putzuetan. Gutieneko diametroa (Di) 250 mm izanen da.

5. Hautatzen diren maldek lur azalarenarekin ahalik eta hurbilen egon behar dute, betiere, gehieneko eta gutxieneko abiadurari buruz ezarritako baldintza betetzen badute. Sekzio zirkularretarako, malda %1 izanen da gutxienez.

6. Ur beltzen sareko muturretan, gomendatzen da hodiak garbitzeko hustuketa ganberak jartzea lehenbiziko erregistro putzuari atxikita. Haien edukiera 600 litro izanen da gutxienez. Sarearekiko harguneak sareko erregistro putzuen bidez egin beharko dira, kolektoreetako emari etengabean trabarik ez egiteko moduan. Gainera, erregistro putzuak paratuko dira norabidea edo malda aldatzen den tokietan. Putzu batetik bertzera gehienez 50 metroko tartea egonen da.

7. Irtengunearekiko putzuak paratuko dira koten arteko aldeak 80 zentimetro baino handiagoak direnean.

8. Kainu-zuloak edo hustubideak 50 metrotik behin paratuko dira, eta haien bilketa-azalera 600 m² izanen da gehienez. Sare orokorrerako hargunea haiexetatik eginen da.

9. Hodi formako kanalizazioen gutxieneko sakonera, haien zolarekiko, 1,50 metro izanen da.

10. Ur-hustuketaren eta saneamenduaren proiektua, halakorik bada, urbanizazio proiektuaren barnean egonen da, eta behar den dokumentazioa izanen du egin beharreko saneamendu obrak ongi definitzeko, besteak beste estolderia, hondakin urak araztu eta isurtzeko instalazioak eta euri urak bideratzeko sarea, isurguneak baino beherago dauden finka edo jabegoek inoiz kalterik ez izateko moduan diseinatuta.

7. artikulua. Argindar horniduraren sarea:

1. Baldintza hauek aplikatuko dira lineen ezarpena eta haren eusteko egiturak hartzen dituzten garraio baldintzetan eta garraiatzen den energiaren tentsio aldaketa gauzatzen denetan.

2. Lurzoru mota guztietan, oin berriko instalazio guztiak, behin-behinekoak izan ezik, bai tentsioa garraiatzekoak bai eraldatzekoak, ezarri beharko dira planeamenduak adierazten duen tokian, dagozkien zortasunei sorrera emanez; konparaziorako, garraio sareak, korridore elektrikoetan. Lurzoruari buruzko Legearen 85.12 eta 86.1 artikuluetan aurreikusitako kasuetariko bat gertatuz gero planeamenduan zerbait ez aurreikusteagatik, frogatu beharko da behar den jarduketa ez dagoela sarturik Planak jasotzen dituen erreserbetan, eta orobat frogatu hura eginez gero ez zaiola kalterik eginen Planaren bidez mantendu edo hobetu nahi diren baldintzei.

3. Behe tentsioko banaketa 380/220 V-ra eginen da, ahal dela, eta kableak lurpean jarriko dira. Salbuespenez aireko lineak baimendu ahal izanen dira, behin-behinekoz, Udalak lurperatu behar direla irizten dion arte, eta egin beharreko obrak inoiz ez dira haren kargura izanen. Errepideetan, lurpeko hodiak eta kutxetak gutxienez 3 m-ra kokatu behar dira zelaitze lanetako kanpo ertzetik.

4. Transformazio zentroek behar bezala isolaturik egon beharko dute, behar diren neurriak hartuz asotsez, bibrazioez, aireztapenaz eta segurtasunaz den bezainbatean, baita beharrezkotzat jotzen diren guztiak ere. Horiek paratzeko lurzoru erreserbak publikoak izanen dira eta ahal dela saihestuko dira jabetza partikularren gaineko zortasunak.

8. artikulua. Kaleko argiak.

Kaleko argien sarea indarrean dauden erregelamendu elektroteknikoetan xedatutakoaren arabera eginen da, eta araudi honek eta kanpoko argiteriari buruzko NTE-IEE arauak ezartzen dituzten diseinu eta kalitatearen gaineko irizpideei jarraikiz. Kontuan hartu beharko du bai diseinua bai energiaren kontsumoa.

Proiektu teknikoetan, sarearen osagaiak zehaztasunez definitzeaz gain, funtzionamendu eta mantentze sistemak, abiaraztekoa eta piztekoa, potentziak eta abarrekoak zehaztuko dira.

Argiteria publikoaren sareak ondoko determinazio hauek beteko ditu:

–Bide sistemak, gutienez ere, 35 lux-eko argitazpena izan beharko du zerbitzuan, eta 0,3 baino gehiagoko uniformetasuna.

–Erabiltzen diren lanparek koloreak bereizteko aukera eman beharko dute, trafiko seinaleetan argi berezia paratzeko beharrik ez izateko.

–Aparatuek galaraziko dute argi iturriaren ikuspegi zuzena.

–Aparatuek argia zuzenduko dute, ahal dela, beheranzko norantzan ez goranzkoan.

Argi instalazioa egun indarra duten erregelamendu elektroteknikoei eta Udalak onesten dituen arauei lotuko zaie. Argi-paldo eta luminariak Villa de Fetor modelokoak edo antzekoak izanen dira; Udalak berak onetsi beharko ditu, inork paratu aitzin.

Argiteria gaueko ingurumena babestearren antolatzeari buruzko 10/2005 Legea eta haren erregelamenduzko garapenak bete beharrez, paratu beharreko luminaria guztiek (berritik paratzekoak nahiz berritzekoak) luminaria baino gehiago islagailua izanen dute, fluxua zorura eta ez zerura zuzentzen dela bermatuko duena.

9. artikulua. Telebista.

Bizitegietako eremuak urbanizatzeko proiektuek telebista kablea zorupetik eraman ahal izateko instalaziorako hodiak aurreikusiko dituzte. Horien eraikuntzaren ezaugarriak telefono linearen instalaziorako zehazturik daudenen gisakoak izanen dira, eta beteko dituzte, orobat, arlo horretan indarra duen araudiko gainerako zehaztapenak. Hodiak gutxienez ere bi izanen dira, 100 mm-ko diametroa dutenak. Errepideetan, lurpeko hodiak eta kutxetak gutxienez 3 m-ra kokatu behar dira zelaitze lanetako kanpo ertzetik.

10. artikulua. Lorategiak.

1. Urbanizazio proiektuan lorategiak eta zuhaitzak sartzen badira, lorategi motak eta zuhaitzak aukeratzerakoan kontuan hartuko da gero nola mantendu beharko diren.

2. Proiektuak eta urbanizazio lanek lehendik dauden landareak eta zuhaitzak errespetatuko dituzte eta ahal den neurrian mantenduko, beren egoera eta ezaugarriak ikusirik.

3. Lorategien proiektuan, ingurumena zaintzeko eta ingurua apaintzeko helburuek bat eginen dute hiriko mikroklimaren hobekuntza ahalbidetuko duten xede funtzionalekin.

4. Urbanizazio lan orotan, baita eraikuntza lanetan ere, halakorik egiten den tokietan, landareetako lur geruza atxikitzea jartzen da helburu gisa, nekez berriztatzen ahal den baliabidea delako. Behar izanez gero, biltegiratu eginen da.

5. Lorategien proiektuetan landare espezieak irizpide ekologikoen arabera hautatuko dira. Hortaz, espezie autoktonoak lehenetsiko dira, lorategira moldatzeko gai direla behar adina egiaztaturik badago.

6. Landareak landatuz gero, nahitaez izan beharko dira ureztatzeko sistema automatizatuak, beren ur premietara egokituak, urik alferrik ez xahutzeko.

11. artikulua. Eremu publikoko obrak.

Beteko da urbanizazio lanei eskainitako kapituluan arau hauetan ezarritakoa.

Eremu publikoko obratzat hartzen dira bertan paratu diren zerbitzuak jartzeko, berritzeko, hobetzeko edo konpontzeko beharrezkoak direnak.

Ordenantza honek aitzineko ataleko obra guztiak arautzen ditu, partikularrenak, Udalarenak nahiz bertze organismo ofizial batzuenak izan.

Eremu publikoan zerbitzuak paratzeko egiten diren obra guztietan, baita Udalarenak bilakatu diren zerbitzuei dagozkienetan ere, udal lizentzia eskuratu eta egiteko epeak ezarri beharko dira aitzinetik.

Zerbitzuak paratu, konpondu edo berriz ere jartzeko eremu publikoko zoladuran mugimenduak egitea beharrezkoa duen edozein obra abiatu aitzin, Udalari eman beharko zaio horren berri; horrek zehatz-mehatz zer tokitan eginen diren adieraziko du, baita lanak hasteko eta bukatzeko egunak ere.

Eskatzailearen kontura dira obrek eraginda sortzen diren gastu guztiak, hala nola Udalaren zainketa, zangak betetzea, lurra sendotzea, hiri hornigarriak eta azpiegiturak tokiz aldatzea, zoladura lehengoratzea eta abar.

Zangatik hurbil egon daitezkeen lur azpiko hodiei buruzko informazioa bildu beharko du eskatzaileak.

12. artikulua. Urbanizazio proiektuak.

Urbanizazio proiektuetarako jarraituko zaio LAHFLren 134. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan xedatuari, araudi orokorrari eta Plan hau tramitatzeko ordenantzari.

Xedapen iragankor bakarra.–Ordenantza honek indarrik gabe utziko du Azueloko udalerrian haren aitzinetik xede bererako arautu den guztia.

Azken xedapen bakarra.–Ordenantza honek indarra hartuko du Azueloko Udalak Planaren testu osoa eta ordenantza honen artikuluak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan.

TRAMITAZIOAREN GAINEKO ORDENANTZAK

I. KAPITULUA

Planeamendua

1. artikulua. Ordenantzaren xedea.

Ordenantza honen xedea da indarra duen hirigintzako planeamendua garatzeko bidezkoak diren administrazio prozedurak arautzea.

2. artikulua. Planeamenduko figuren eta betearazteko bitartekoen tramitazioa.

Eskabideak alkateari zuzenduko zaizkio, proiektu teknikoarekin batera. Espedientearen sustatzaileak sinatuko du eskabidea, eta haren izen-deiturak, helbidea eta NANa jarri beharko dira.

3. artikulua. Planeamenduko figuren eta betearazteko bitartekoen edukia.

Planeamenduko figuren eta betearazteko tresnen edukia bat etorriko da indarra duen legerian eta Udal Plan Orokor honetan ezarritakoarekin. Dokumentuen oroitidazkian betiere frogatu beharko da indarra duten lege eta arauak zorrotz betetzen direla.

4. artikulua. Hirigintzari buruzko informazioa.

Azueloko Udalaren argibideak jasotzeko eskubidea izanen dute halako lurzati edo finka baten hirigintza egoera jakiteko interesa duten pertsona edo entitate guztiek.

Hirigintzako informazioaren eskabidea Udalaren Erregistro orokorrean aurkeztuko da, eskatzen den argibidearen ideia garbia izateko behar diren plano edo krokisekin batean, halakoen errekerimendua egiten bada.

5. artikulua. Hirigintzako ikuskapena.

Udalari dagokio behar diren ikuskapenak egitea Udal Plan Orokorreko determinazioak betetzen direla bermatzeko, bere eskumeneko eremuan.

6. artikulua. Interpretazioa.

Plan honetan aurreikusitako kasuetarako, baita hura interpretatu eta aplikatzeko ere, beharrezkoa izanen da Udalak ebazpen arrazoitua ematea, egokitzat jotzen dituen txosten tekniko eta juridikoak eskatu eta gero. Nolanahi dela ere, Udalaren erabaki eta ebazpenen aurka legeetan aipatzen diren errekurtsoak aurkezten ahalko dira.

II. KAPITULUA

Obra lizentziak

7. artikulua. Lizentzia behar duten egintzak.

Aldez aurreko lizentzia beharko dute eraikitzeko eta lurzorua erabiltzeko egintzek, hala nola hiri lurzatiketak, lur erauzketak, azpiegituren eraikuntza eta instalazioa, bide sareak barne, berritik egiteko obrak, haien erabileraren aldaketa objektiboa, eraikinen eraispena, eremu publikotik ikusgai diren propaganda txartelak, arbolak botatzea, lokal publikoak eta industriak irekitzea, errotuluak paratzea eta indarra duen legeriak aipatzen dituen gainerako egintzak eta LAHFLaren 221. artikuluan eta Toki Korporazioen Zerbitzuen Erregelamenduan jasotzen diren guztiak.

Ez dute aldez aurreko lizentziarik behar indarra duen legeriari eta Plan honen Araudi Orokorrari jarraikiz tramitatu eta onetsiriko urbanizazio proiektuetan aurreikusitako urbanizazio lanek, ezta birzatiketa proiektuek ere, izan ere tresna horien behin betiko onespenak behar bezainbateko gaikuntza emanen du obrak hasteko.

8. artikulua. Lizentzia eskaera.

Obra lizentziak alkateari eskatuko zaizkio, idatziz, dagokien proiektu teknikoaren hiru alerekin batean; hura teknikari eskudun batek sinatu beharko du eta bere elkargo profesionalak ikus-onetsi. Jabeak sinatuko du eskaera, behar bezala betea, eta bertze batek sinatzen badu, haren izen-deiturak, helbidea eta NANa jarri beharko dira nahitaez.

9. artikulua. Obra proiektua.

Eskaerarekin batean fakultatibo eskudunak proiektua prestatu eta obraren zuzendaritza edo ikuskapena eginen duela egiaztatzeko agiriak aurkeztuko dira, indarra duen legeriak horrela aurreikusten duelarik, baita dagokion elkargoaren ikus-onetsia. Egin gogo den obrak, bere izaera dela-eta, ez badu proiektu tekniko baten aurkezpenik behar, lizentzia eskatzean horretarako arrazoiak agertuko dira; orobat, zer obra mota den, zer finkatan eginen den eta hura non dagoen adieraziko da, eta, orokorrean, beharrezkoak diren datu guztien berri emanen dira Udalak proiektaturiko obraren gaineko ikuspegi bat izan dezan eta Plan honekin bat heldu ote den egiazta dezan.

Udalak, lizentzia eman baino lehen, proiektuaren gaineko txostena eskatu ahalko die haren egilearen maila bera edo goragokoa duten fakultatibo eskudunei.

10. artikulua. Ebazpena, irizpideak eta tasak.

Eraikitzeko eta lurzorua erabiltzeko egintzetarako lizentziak LAHFLaren, TKZEaren eta indarra duen planeamenduaren aurreikuspenekin bat emanen dira.

Tasak eta, beharrezkoak badira, lagapenak edo lagapen-konpromisoak likidatzen diren unetik izanen dute indarra lizentziek.

11. artikulua. Lizentziarik gabe edo lizentziak dioenaren kontra egindako obrak.

Eraikitzeko eta lurzorua erabiltzeko egintzak lizentziarik edo betearazpen agindurik gabe egiten direnean edo ezarritako baldintzak betetzen ez direnean, Udalak edo Nafarroako Gobernuko Lurraldearen Antolamendu eta Ingurumen Departamentuak egintza horiek berehala eteteko aginduko du eta, behar den espedientea tramitatu ondotik, LLTBaren 248. artikuluari jarraikiz jokatuko da.

Obrak bateragarriak badira, interesdunak bi hilabeteko epea izanen du, etetea jakinarazten zaionetik, behar den lizentzia eskatzeko edo, hala behar badu, obrak lizentziara edo betearazpen agindura egokitzeko.

Epe horretan delako lizentzia eskatzen ez bada edo obrak bateraezinak badira, Udalak obrak interesdunaren kontura eraistea erabakiko du eta behin betiko galaraziko ditu hark zekartzan erabilerak.

Era berean jokatuko du lizentzia ukatzen bada, hura ematea Planeko preskripzioen kontrakoa izateagatik.

Entitateko buruak lizentzia baten edo betearazpen agindu baten ondorioak etetea xedatuko du eta, beraz, haren babespean hasitako obrak berehala gelditzea, administrazio egintza horien edukiak argi eta garbi ekartzen badu LAHFLan, Lurzoruari buruzko Legean edo haien erregelamenduetan larritzat jotzen diren hirigintzako arau-hausteetariko bat.

12. artikulua. Lizentzia iraungitzea.

Lizentziak epe bat aurreikusiko du obra proiektatuak hasteko, bertze bat, gehienekoa, horiek eteten ote diren, eta bertze bat amaitzeko; espresuki ohartaraziko da bi epe horiek iraganik iraungiko direla; iraungipena, diharduen administrazioak deklaratuko du, interesdunari entzutea emanda.

Obraren lizentzia iraungitzat joko da:

a) Eskatzaileak uko egiteagatik.

b) Lizentzia eman zenetik hiru urte iragaten badira obrak hasi gabe.

c) Obrak edo jarduera hasirik, eten eta berriz ere hasi gabe sei hilabete iragaten direlarik, non ez duen interesdunak eskatu eta lortu luzapen bat, eskabidean alegatu behar dituen arrazoiengatik.

d) Lizentzian finkaturiko gauzatze epea iragateagatik.

13. artikulua. Lizentziak emateko epea eta prozedura.

1. Eraikitzeko eta lurzorua erabiltzeko lizentziak bi hilabeteko epean emanen ditu toki entitate eskudunak, dokumentazioa Udalbatzaren erregistroan aurkezten den egunetik hasita.

Epe hori berariazko ebazpena eman gabe bukatzen bada, lizentzia emantzat joko da isiltasun positiboz.

Ez da inola ere Administrazioaren isiltasun positiboz eskuratutzat joko Legearen edo araudi honen aginduei kontra egiten dien ahalmenik.

2. Lizentzia eman aitzin, Udalbatzako idazkariak edo legelari batek aginduzko txosten juridikoa luzatuko du, loteslea izanen ez bada ere, eskatutako lizentzia bat heldu ote den udalerriari hirigintza arloan eta indarrean egoteagatik aplikatzen ahal zaion legeriarekin; Nafarroako Gobernuan eskumena duen departamentuak, berriz, bizigarritasunari buruzko txostena eginen du, TKZEaren 9. artikuluarekin eta ekainaren 17ko 184/1988 Foru Dekretuarekin bat.

14. artikulua. Obrak egitea.

1. Zuzendaritza teknikoa: Obra guztiak horretarako eskumena duten fakultatiboen zuzendaritzapean egin beharko dira.

Obrak hasi aitzin, hilabeteko epea izanen da Udalari adierazteko obraren zuzendaritzaz arduratuko diren fakultatiboen datu pertsonalak, eta hura onartu dutela behar bezala egiaztatuko da.

Obraren zuzendaritzan geroa aldaketarik baldin bada, Udalari horren berri emanen zaio, aitzineko paragrafoan ezarritako baldintza berekin.

Obra zuzendaritza onartzeak berekin dakar dagokion fakultatiboak bere gain hartzea arau hauek eta aplikatzen ahal diren gainerako xedapenak ez betetzeak ekartzen ahal dituen erantzukizunak.

2. Obren onarpena: Dagokien lizentzia eman dela jakinarazi ondoko sei hilabeteetan hasi beharko dira obrak.

3. Zuinketa eta soka-tira: Eraikina berritik egiteko edo diren eraikinak oinplanoan handitzeko bada, ez da inolako obrarik hasiko behar den udal teknikariak lerrokadurak eta sestrak bertatik bertara finkatu eta berrikusi gabe.

Lerrokadurak eta sestrak bertatik bertara finkatzeko, hertsiko segituko zaie plan honen determinazioei eta determinazio horiek garatzeko onesten ahal diren plan, azterlan eta proiektuei.

Obrak lerrokadura eta sestra ofizialei kasurik egin gabe hasten badira, haren titularrak eraitsi beharko ditu egokitzen ez diren legeztatzeko modukoak ez diren atal guztietan.

Obrak proiektuari egokitzea: Obrak egiteko, hertsiki lotu beharko zaio aurkeztutako proiektuari, lizentzia emateko udal erabakian ezarritako baldintzei eta obrak egin bitartean Udalak segurtasun eta higiene publikoko arrazoien kariaz eman litzakeen xedapenei.

15. artikulua. Obrak egiteko baldintzak.

1. Obren segurtasun eta sendotasun baldintzak.

Eraikuntza guztiak egin beharko dira estatikak nahi dituen segurtasun, higiene eta sendotasun baldintzetan, zuzendaritza fakultatiboaren eta eraikitzailearen ardurapean. Udalak noiznahi ikuskatzen ahal ditu segurtasun eta sendotasun baldintzak, eta hura egiazkoa izan dadin agintzen ahalko ditu egokiak iruditzen zaizkion neurriak, bere gain inolako betebehar edo erantzukizunik sortu gabe.

Jabeek sendotasun baldintza ezin hobeetan atxiki beharko dituzte beren eraikin eta eraikuntzak, kalterik egin ez diezaien ez pertsonei ez ondasunei.

Teknikari tituludun batek zaindu beharko du zuzen egiten ote diren lur erauzketa lanak, eraikinak berritik egiteko obrak, eraikinaren egiturari eragiten dioten eraberritze eta handitze obrak, eta orobat azpi-berritze, eraiste eta botatze lanak. Teknikari horrek obran bertan egon beharko du arestian deskribatu lanen ondorioz segurtasuna arriskuan dagoenean.

2. Segurtasun hesiak. Lonak edo sareak.

Obrak egiten diren esparruaren aitzinaldea gutienez ere 2 m-ko garaiera duen hesi batekin itxiko da, segurtasuna eta kontserbazioa dakarren material batez eginik, ea Udalak kasu bakoitzean xedatuko duen tartera, fatxadaren marratik.

Hesia paratzeak joan-etorriari arriskua edo traba eragiten dienetan, Udalak xedatuko du zer baldintzatan paratu behar diren; behin oin-planoko obrak bururatuta, behartzen ahalko du hesiaren ordez zubi hegaldaria edo oin zuzenak paratzea.

Hesien mutur edo ertz bakoitzean argiak edo seinaleak paratu beharko dira nahitaez, behar bezain biziak.

Hesiak behin-behinekoz paratuko dira, obrek irauten duten bitartean.

Lan horiek oinezkoei arriskua ekartzen ahal badiete, haiek egin bitartean eremu publikoa babesteko lonak edo sareak paratuko dira solairuen forjatuen artean, edo bertzenaz espaloiaren babes egokia eginen da.

3. Obrak egitean hartu beharreko segurtasun neurriak.

Karrikan ibiltzeko arrisku edo traba sortzen bada eraikuntza lanak edo etxearen zaharberrikuntzak irauten duen bitartean, zeharbidea eginen da obraren ingurutik, Udalak kasu bakoitzerako zehazten duen tokian.

Materialak eta obra-hondakinak obraren barnean ezarri eta prestatuko dira, eta hori ezinezkoa denean, Udalak adierazten duen tokian ezarri eta prestatuko dira.

Eraikinen eskoratzeak zuzendaritza fakultatiboaren agindupean eginen dira beti.

Mehelinetan edo haien inguruetan zein ere obra hasi aitzin, eraikitzaileak mehelinen ondoko auzoei edo aldamenekoei gaztigatu beharko die, bidezko iruditzen zaizkien neurriak hartu ahal ditzaten.

4. Aldamioak, kordelak eta elementu osagarriak.

Aldamioak, kordelak eta eraikuntzako gainerako elementu osagarriak zuzendaritza fakultatiboaren jarraibideen arabera muntatu, erabili eta desmuntatuko dira.

Aldamioek 75 cm-ko zabalera izanen dute gutienez; karelak izan beharko dituzte, gutienez ere metro 1 garaikoak, burdinazko, zurezko edo sokazko eskudelekin eta gutienez ere 25 cm-ko edarrapia.

Horiek osatzeko erabiliko diren ohol eta unamak egin behar duten zerbitzua egiteko behar bezain sendoak izanen dira. Betiere, tarteune bakoitzean bi ohol paratuko dira elkarren ondoan.

Aldamioak metro 1eko garaieraino estali beharko dira, beharginek arriskurik ez izateko eta materialik ez erortzeko.

Laneko segurtasunari buruz indarra duten xedapenak bete beharko dira.

5. Obren ikuskapena.

Udalak izendaturiko teknikari tituludun bati dagokio Udal mugapearen barnean egiten diren obren ikuskapena.

Obraren sustatzaileak, eraikitzaileak eta zuzendari teknikoak erraztu beharko dute ikuskapena.

Ikuskapenaren ondorioz ikusten bada ez dela betetzen ari onetsitako proiektua, lizentziak ezarritako baldintzak, Udal Plan orokor hau edo indarra duten xedapenetako edozein, orduan alkateak aginduko du obrak berehala eteteko, eta segituko zaio Hirigintzari buruzko Diziplina Erregelamenduaren 29.etik 33.era bitarteko artikuluetan ezarritako prozedurari.

6. Obrak egiteko erritmoa eta epea.

Obrak proiektuan aurreikusitako erritmoan egin beharko dira, eta gelditu gabe. Hastapenean aurreikusitako epeak ez badira aski, haren luzapena eskatzen ahalko da, haren mugaegunaren aitzinetik.

Obrak geldituz gero, sustatzaileak, eraikitzaileak eta zuzendari teknikoak horren berri eman beharko diote alkateari, honek behar diren ebazpenak eman ditzan.

Obrak bururatu behar dira proiektuan, lizentzia emateko erabakian edo, halakorik bada, luzapena ematekoan aurreikusitako epeetan.

7. Obra burutuen fiskalizazioa.

Obrak bururaturik, lizentziaren kontzesiodunak gehienez ere hilabeteko epea izanen du horren berri emateko Udalari; gaztiguarekin batera obren zuzendari teknikoak luzaturiko ziurtagiria aurkeztuko da, horiek onetsitako proiektuari jarraikiz egin direla adierazten edo, bertzenaz, sartu diren aldaketen berri ematen duena. Gaztiguarekin batera, orobat, lehen aldiz erabiltzeko lizentziaren eskaera aurkeztu beharko da, artikulu honen 8. atalean xedatuarekin bat. Dokumentazio horrekin batera, egindako obren argazkia aurkeztu beharko da, udal bulegoetan artxiba dadin.

Obrak bururatu direla Udalari jakinarazita, udal teknikariek azken ikustaldia eginen dute eta txostena eginen diote Udalari, lehen aldiz erabiltzeko luzentzia eman dezan.

16. artikulua. Lehen aldiz erabiltzeko lizentzia.

Berriak diren edo eraberritze obra handiak izan dituzten eraikin edo instalazioak erabili eta okupatu baino lehen beharrezkoa izanen da lehen erabilerarako udal lizentzia eskuratzea.

Lizentzia hori idatziz eskatuko da eta agiri hauek erantsiko dira: obraren amaierako ziurtagiria, eta tasen ordainagiria, beharrezkoa bada.

Lizentzia hori eman aurretik Udalak egiaztatu behar du eraikuntza edo eraberritze obra bat datorrela obra lizentzia jaso zuen proiektuarekin eta bertako hirigintza-baldintzekin, eta bete egin direla urbanizatzeko baldintzak edo eginbeharrak.

Nolanahi ere, ez da lehen erabilerarako lizentziarik emanen, ezta eraikin edo instalazioak erabili edo okupatu daitezen onartuko ere, harik eta urbanizazio obra erabat burututa eta ur eta argindar hornidurako sareak eta estolda sareak funtzionatzeko moduan egon arte.

Lehen aldiz erabiltzeko udal lizentzia ematen ez den bitartean, espresuki debeku da eraikinak edo instalazioak okupatzea edo erabiltzea, eta orobat dagokien enpresa edo entitateei urez, argindarrez edo berokuntzarako erregaiz hornitzea; hala egiten ez bada, zehapenak izanen dira eta bidezko diren neurriak, eta hornidura edo kontratazio suerte guztiak moztu eta deuseztatuko dira, izatez eraikin edo instalazio horietarako balio badute.

Orobat debekatuko da, edo kenduko, hala behar badu, Udalaren estolderia zerbitzua, eta obra lizentziak ukatuko dira hargunerako, eta halaber debekatuko da horretarako lotura egiteko baimena.

17. artikulua. Irekitzeko lizentzia:

Jarduera sailkatu bat hasi aitzin, alkateak abiarazteko behar den baimena eman beharko du.

Horretarako, jardueraren titularrak Herriko Etxean aurkeztu beharko du Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko erregelamendua onesten duen otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren 20. artikuluak galdatzen duen dokumentazioa, eta hura tramitatuko da aipatu 32/1990 Foru Dekretuaren III. kapituluan xedatutako prozeduraren bidez.

Hura emateko baldintza izanen da Udalak onestea obraren egokitzapena obra lizentzia jaso zuen proiektura.

Lehen aldiz erabiltzeko lizentzia eman arte, espresuki debeku da eraikuntza okupatzea eta urez, argindarrez eta berokuntzarako erregaiz hornitzea; ; hala egiten ez bada, zehapenak izanen dira eta bidezko diren neurriak.

18. artikulua. Erantzukizuna, kalteengatik.

Obraren sustatzaileak ordaindu beharko ditu eremu publikoan nahiz ondasun publiko zein pribatuetan obra gauzatzeagatik egiten diren kalte guztiak.

Halaber, ordaindu beharko ditu eremu publikoan edo azpiegituretan lekualdatze edo aldaketen ondorioz eragiten diren gastu guztiak.

Udalak, ordainketaren ordez betearazpena ezar dezake, behar diren bermeak izanda.

19. artikulua. Erantzukizuna, exekuzio ezagatik.

Epea eta luzapenak iragaten badira sustatzaileak orube batean eraikitzen hasi gabe edo obrak ohiko erritmoan bideratu gabe, Planean aurreikusitakoaren arabera, lurzatia orubeen erregistroari buruzko araudian eta horrekin bat heldu diren gainerako arauetan aurreikusitako ondorioen mende geldituko da.

III. KAPITULUA

Tramitazio bereziak

20. artikulua. Aurri egoerak, eskoratzeak, eraispenak eta obretako elementu osagarriak tramitatzea.

Aurri egoerak, eskoratzeak, eraispenak eta obretako elementu osagarriak (garabi, aldamio eta abarrekoak) tramitatzeko, ordenantza hauetan (V. kapitulua) ezarritako baldintzak beteko dira.

21. artikulua. Obren tramitazioa, eraikin edo elementu babestuetan.

Gai honi buruz indarra duen legeria eta ordenantza hauetan xedatua hertsiki bete ez ezik, lizentzia emateko aldez aurreko baldintza izanen da Vianako Printzea erakundearen txosten teknikoa aurkeztea proposatutako esku-hartzearen egokitasunaren gainean.

22. artikulua. Jardueren tramitazio orokorra lurzoru urbanizaezinean.

Lurzoru urbanizaezineko jardueren gaineko espedienteen tramitazioa, eraikuntzazko jarduerak izan nahiz ez, LAHFLean eta plan honetan xedatuari lotuko zaio.

23. artikulua. Lurzoru urbanizaezinean ezarri behar diren halako jarduera eta instalazio batzuen tramitazio berezia.

A.–Erauzketa industriak.

Azueloko udalerriko ezaugarri geokimikoen ondorioz, bakarrik hartuko dira halakotzat eta ordenantza hauen bidez arautuko aire zabaleko meatze ustiategiak, buztina edo legarrak eta hareak erauzten aritzen direnak, lehen gai gisa erabiltzeko industria zeramikoan eta/edo eraikuntzan eta “erauzketaren alorrean haiei lotutako industrian”.

1. Orokorrean, buztina erauzteko jardueran eta legarrak eta hareak erauzteko jardueran beteko dira horren gainean Meatzeei buruzko 1973ko abuztuaren 21eko Legeak eta Meatzaritzaren Araubiderako 1978ko abenduaren 11ko Erregelamendu Orokorrak (1978ko 295. Estatuko Aldizkari Ofiziala) ezartzen dituzten baldintzak.

2. Obra lizentzien tramitazioan behar den ustiapen proiektua galdatuko da beti; haren edukiak gutienez ere honako hauek zehaztu beharko ditu:

A) Esku artean darabilen lan edo jarduera mota.

B) haren xedea, lanen programaren deskripzioa barne.

C) Lanen eremuaren mugapena, ustiapen prozesu bakoitzerako eremuen artean bereiziz. Mugapena behar den kartografian eginen da, 1:2.000 eskalan.

D) Ingurunearen deskripzio orokorra, honako hauen gainean izan daitezkeen eraginak azaldurik: lurren finkapena, lur gaineko zein lur azpiko uren araubidea, landaredia, paisaia eta lurraldeko oinarrizko azpiegiturak.

E) Ustiapen eremuaren eta ingurune hurbilenaren deskripzio zehatza, halakotzat harturik ustiapen eremuaren kanpo mugen eta, eremu horretatik 100 metrora, haren inguruko kanpo perimetroen arteko eremua.

Deskripzioan azaleko inbentarioa eginen da, hauen gainean: landaredia, zoruak, ur-ibilguak, geruza freatikoa, fauna, erabilerak, lurraldeko azpiegiturak eta nola edo hala meatze ustiategiak ukitzen ahal duen guztia.

F) Ustiapenak ingurune fisikoaren eta ekosistemen gainean eraginen dituen ukipenen ebaluazio fisikoa eta ekonomikoa.

G) Ustiapen eremua lehengoratzeko eta hartan azken egokitzapena egiteko plana, eraginak zuzentzeko neurriak eta neurri horiek betearazteko programa azaletik bada ere zehazturik. Eraginen zuzenketaren ondoriozko ebaluazio ekonomikoa.

H) Ustiategiaren titularren konpromiso berariazkoa. eremua maila guztietan lehengoratzeko:

–Jatorrizko soslai topografikoa lehengoratzea, haren finkapena eta ingurunearekiko egokitzapena bermatzeko materialak erabiliz.

–Jatorrizko landare geruza lehengoratzea eta landare espezieak berriz ere ekartzea, ereintza edo landaketa bidez.

3. Agregakin plantak eta asfalto plantak baizik ez dira hartuko “Erauzketa alorreko erauzketa jarduerari lotutako industriatzat”. Lehenbizikoaren barnean sartzen da hareak eta, erauzitako gaiaren funtsezko eraldakuntzarik egin gabe, legarrak garbitu, eho, sailkatu eta altxatzeko behar diren instalazioen multzoa. Bigarrenean, berriz, asfaltoa eta gisakoak egiteko behar diren instalazioen multzoa.

B.–Ekipamenduak, zuzkidurak edo zerbitzuak.

Ordenantza hauei dagokienez, ekipamenduak, zuzkidurak edo zerbitzuak kokaleku berariazkoa lurzoru urbanizaezinean behar dutela frogatzen dutenean baizik ez dira baimenduko, Nafarroako Gobernuko Lurraldearen Antolamendu eta Ingurumen Departamentuaren aldez aurreko tramitazioarekin.

1. Ekipamendu mota guztiak kokatzeko (osasun edo laguntza arlokoak, turismoko eta aisiako pedagogikoak, eta kiroletakoak), beharrezkoa izanen da paratu nahi diren tokian kokatzea egokia eta beharrezkoa den aitzinetik frogatzea. Segurtatu behar da ahalik eta eraginik tikiena ingurumenean, konponbide egokia eman behar zaio azpiegituren beharrei eta frogatu beharko da ezinezkoa dela hiri lurzoruan hura kokatzea.

2. Aire zabaleko jarduerekin ikusteko duten ekipamenduak (hezkuntzakoak, osasunekoak, laguntzakoak, turismo eta aisialdikoak, eta kirol arlokoak), ahal dela, eraikinik zutitu gabe gauzatuko dira, eta betiere eraginak ahalik eta tikienak izanda kokatzen diren alderdiko ingurumenean eta paisaian. Gainera, lehengoratzea egin beharko da gero.

3. Gazte kanpaldiak eta kanpaldi libreak egiteko, martxoaren 25eko 92/1986 Foru Dekretuari jarraituko zaio.

4. Hiri hondakin solidoen tratamendurako instalaziotzat hartzen dira materialak eraldatu eta berreskuratzeko edo hondakin horiek desegiteko xedea dutenak, helburua izanik haien tratamendu ezak oro har ingurumenari eta bereziki gizakiari, faunari, landaredia eta gainerako natur baliabideei ekartzen ahal dizkien arazoak saihestea edo ezabatzea.

5. Udal Plan Orokor honi dagokionez, hiri hondakin solidoen definizioa da Hiri Hondakin Solidoei buruzko Legeak erabiltzen duena (42/1975 Legea).

6. Azueloko lurzoru urbanizaezinean, legeriak baimentzen dituen alderdietan baizik ez dira ezartzen ahalko hiri hondakin solidoen tratamendurako instalazioak, eta betiere 1975eko azaroaren 19ko Erregelamenduak definitzen dituen hiri hondakin solidoen multzo hauek badira:

A) A multzoa, guztiak: etxeko, merkataritzako eta zerbitzuetako hondakin solidoak, eta karrikak eta berdegune nahiz aisialdiko tokietatik garbitzetik heldu direnak.

B) B multzoa, hauek baizik ez: animalia hilen hondakinak eta osasun arrazoiak direla-eta konfiskaturiko produktuak.

C) C multzoa, guztiak: eraikuntzatik eta etxeetan konponketak egiteko obra tikietatik heldu diren hondakinak.

7. Lurzoru urbanizaezinean tratamendua izan dezaketen hondakinen arabera, aitzineko atalean aipatu baitira, definitzen dira horietako bakoitzaren tratamendurako instalazio hauek:

A) Hiri hondakin solidoen transferentzia-guneak: haien helburua ez da, berez, tratamendua, hondakinak aldi baterako edo behin-behinekoz biltegiratzea baizik horiek gordetzeko instalazioak dituzten eremuetan, gero udalerritik kanpora dagoen tratamendu eremu batera lekualdatzeko.

B) Animalia hilendako zabortegi sanitarioak edo animalien ehorzlekuak; haien xedea da animalia hilen ezabatze sanitarioa.

C) Obra-hondakindegiak, edo eraikuntzatik eta etxeetan konponketak egiteko obra tikietatik heldu diren hondakin solidoak modu kontrolatuan jasotzeko eremuak.

8. Hiri hondakin solidoen tratamendurako instalazioek, orokorrean, toki izaera izanen dute, bertze udalerri batzuetatik heldu diren hondakinak jasotzen ahalko badituzte ere, frogatua gelditzen bada horren beharra eta haien kokaleku egokia Azuelo dela.

9. Zein ere hondakin solidoren tratamendurako instalazio ezartzeko, onetsi beharko dira dagokion proiektu teknikoa eta ingurumenaren gaineko eragina edo ingurumeneko eraginak ebaluatzeko azterketak, behar diren neurri zuzentzaileak proposatuko dituztenak.

C.–Nekazaritza, abeltzaintza eta/edo oihangintza jatorriko hondakin solido organikoen aprobetxamendurako industria berezia.

Udal Plan Orokor honi dagokionez, “Nekazaritza, abeltzaintza eta/edo oihangintza jatorriko hondakin solido organikoen aprobetxamendurako industria berezitzat” hartzen da bere ekoizpen prozesuan gisa horretako hondakin solidoak lehen gaitako hartzen dituena, horretarako teknika eta eraldatze prozesu desberdinak erabiliz hainbat produktu lortzeko.

1. Nekazaritza, abeltzaintza eta/edo oihangintza jatorriko hondakin solido organikoen aprobetxamendurako eta eraldakuntzarako industria instalazioak kokatzeko, frogatu beharko da haien beharra eta aurreikusitako tokia egokia dela. Betiere, kokalekuak segurtatu behar du ezarpenaren eta funtzionamenduaren ondorioz ingurumenean den eragina ahalik eta tikiena dela aukerako bertze ezarpen eremubatzuen aldean.

2. Instalazioak ezartzeko onetsi beharko dira dagokion proiektu teknikoa eta ingurumeneko eraginak ebaluatzeko azterketa, behar diren neurri zuzentzaileak proposatuko dituena.

24. artikulua. Jarduerarako lizentziaren tramitazioa.

Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legearekin eta otsailaren 15eko 16/1989 Foru Dekretuarekin bat, jarduera sailkatu bat paratu edo ezarri aitzin eta, beraz, haiendako obra lizentzia eman aitzin, aginduzko jarduera lizentzia tramitatu beharko da Udalean.

Haien tramitazioa eta onarpena eginen da delako otsailaren 15eko 16/1989 Foru Dekretuaren II. kapituluan ezarritako prozedurari jarraikiz.

IV. KAPITULUA

Eraikinen eta orubeen jabeek duten kontserbazio betebeharrak

25. artikulua. Eraikinen eta orubeen jabeen kontserbazio betebeharra.

Eraikin, urbanizazio, lur, instalazio eta txartelen jabeek egoera onean atxiki beharko dituzte segurtasunari, osasungarritasunari eta apaindura publikoari dagokionez, LAHFLaren 224. artikuluan eta ondokoetan eta 6/1998 Legearen 19. artikuluan xedatuari jarraikiz.

26. artikulua. Kontserbaziorako exekuzio aginduak.

1. LAHFLaren 225. artikuluaren babespean, Udalak kontserbazio obrak egiteko agindu ahal izanen du eraikuntzen kasuan edo eremu publikotik ikusten diren lorategi eta espazio libre partikularren kasuan.

2. Obrak jabeen kontura eginen dira, jabeei dagokien kontserbazio betebeharraren muga gainditzen ez duten heinean.

27. artikulua. Ondare katalogatuaren kontserbazioa.

1. Ondare balioa edo interes historiko-artistikokoa izateagatik katalogatuta dauden eraikinak edo interes kulturaleko ondasun deklaratu direnak kontserbatu, babestu eta zaintzeko betebeharra izanen dute jabeek eta, dagokion heinean, Administrazio Publikoak ere bai.

2. Eraikin baten katalogazioak dakar bertan edozein elementu gainjartzeko debekua, eraikinekoak ez badira, hala nola iragarkiak, kartelak, banderatxoak, kableak, zutoinak edo markesinak, salbu eta ezinbertzekoetan eta Udalaren baimen berariazkoa tartekoa izanik.

3. LAHFLean ezarritakoa bete beharrez, eraikinen katalogazioa ezarri da, ondarearen aldetik duten interesean oinarriturik; horiek hiri lurzorua kudeatzeko planoan eta Hirigintzako Araudi Orokorrean daude adieraziak.

Katalogazioa egin da Ebroko Erriberako lurraldearen antolamenduko azterlanak prestatzen dituen taldearen irizpideetara egokituz.

Eraikin katalogatuetako fatxadetako jarduketetarako, Udalari gomendatzen zaio, lizentzia eman aitzin, aginduzko txostena eska diezaion Vianako Printzea erakundeari.

28. artikulua. Kontserbazio betebeharraren edukia.

Orubeen jabeek hurrengo baldintza hauek bete beharko dituzte orubeen segurtasuna eta osasungarritasuna zaintzeko:

A.–Orubeak itxita egon beharko du, eta hesi edo itxitura nahiko txukuna jarri beharko da.

B.–Orubea beti garbi egonen da, berezko landaredirik eta hondakin organiko edo mineralik gabe.

29. artikulua. Arau-hausteak.

1. Jabeek kontserbazio mailako betebehar orokorretan arau-hausterik egiten badute, Udalak ahalmena izanen du ukitutako higiezina zehapen gisa desjabetzeko.

2. Kontzesioa duten konpainiek edo enpresa iragarleek arau-haustea egiten dutenean, Udalak garbiketa edo eraispen obrak eginen ditu haien ordez. Obra horien zenbatekoa enpresa kontzesiodunei premiamendu bidez eskatuko zaie, erantzuleak diren heinean.

V. KAPITULUA

Eraikuntzen aurri egoera

30. artikulua. Eraikuntzen aurri egoera.

Bidezkoa izanen da eraikuntzen aurri egoera deklaratzea LAHFLaren 226. artikuluan ezarritako kasuetan.

31. artikulua. Lotura antolamenduarekin.

Eraikina Planarekin edo hura garatzeko tresnekin bat ez etortzea ez da izanen higiezina eraisteko adinako inguruabarra, salbu eta eraispena determinazio gisa ezarrita badago planeamenduan edo hura garatzen duen tresnan.

32. artikulua. Lotura bizigarritasunarekin.

Etxebizitzetan bizitzeko behar diren instalazio edo zerbitzuen akatsak ez dira kontuan hartuko eraikuntzaren aurri egoera deklaratzeko, ez dutelako zerikusirik egoera horrekin.

33. artikulua. Higiezin katalogatuak.

Konponketa obren kostua dela-eta, interes historiko-artistikoa izateagatik katalogatuta dauden higiezinetan ezin izanen da aurri egoerarik deklaratu; LAHFLaren 225. artikuluan aurreikusia aplikatuko beharko zaie.

34. artikulua. Salaketak.

Herritar guztien eskubidea da agintariei salatzea hondatzeko zorian dauden eraikinak edo osagairen baten egoera txarraren ondorioz bizilagunei edo oinezkoei kalte egiteko arriskua dutenak.

35. artikulua. Eraisteko betebeharra.

1. Eraikuntza bat edo eraikuntza zati bat aurri deklaratzen bada, jabeak eraikuntza osoa edo eraikuntza zatia eraitsi beharko du horretarako ezartzen zaion epean. Nolanahi ere, kontserbazio betebeharra ez betetzeagatik edo zabarkeriagatik legozkiokeen mota guztietako erantzukizunak eskatu ahalko zaizkio.

2. Interes historiko-artistikoko eraikin gisa katalogatutako higiezin bat aurri egoeran deklaratzeak ez du eraispena ahalbidetuko, ez higiezina nahitaez eraistera behartuko. Betiere, higiezinaren eta bizilagunen segurtasunerako neurriak hartu beharko dira.

36. artikulua. Aurri egoeraren deklarazioa.

Eraikuntza baten aurri egoera deklaratu baino lehen, Lurraldearen LAHFLaren 226. artikuluan ezarritakoari jarraituz, alde biko espedientea eginen da ofizioz edo interesdunen batek eskaturik. Espedienteko interesdun guztiei entzutea emanen zaie eta azkenean alkateak ebazpena emanen du deklarazio hauetako bat egiteko:

A.–Higiezina aurri egoeran dagoela eta eraitsi egin behar dela; arriskurik bada, bizilagunak irtenarazteari buruz bidezkoa dena erabakiko da.

B.–Higiezinaren zati bat, eraikuntza aldetik beste zatiari lotuta ez dagoena, aurri egoeran dagoela eta eraitsi egin behar dela.

C.–Aurri egoerarik ez dagoela. Halakoetan alkateak segurtasunerako, osasungarritasunerako eta apaintasun publikorako neurriak hartzeko aginduko du, eta helburu horrekin, jabeari aginduko dio ebazpenean bertan zehaztuko diren obrak egin ditzala.

Egoera berdina sortuko da Lurraldearen Antolamenduko eta Ingurumeneko kontseilariak edo alkateak lurzoru urbanizaezinean behar ez diren elementu edo eraikuntzak kentzea erabakitzen dutenean, LAHFLaren 227. artikuluarekin bat.

37. artikulua. Hur-hurreko aurria.

Aurria hur-hurrekoa bada, LAHFLaren 226.4 artikuluari jarraikiz, Alkatetzak eraikineko bizilagunak berehala aterarazi eta higiezina eraisteko aginduko du, interesdunei aitzinetik entzuterik eman beharrik gabe.

38. artikulua. Alde biko espedientea.

1. Higiezin baten aurri egoera deklaratu ahal izateko, alde biko espedientea bideratu behar da. Hala ere, LAHFLaren 226. artikuluaren 4. zenbakian jasotzen diren kasuetan, alkateak agindu ahal izanen du bizilagunek higiezinetik aterarazteko eta behar diren segurtasun neurriak hartzeko.

2. Behin-behineko utzarazpenak eta higiezinaren biziegokitasun eta segurtasunerako hartu beharreko neurriek ez dute berekin aurri deklaraziorik ekarriko.

Xedapen iragankor bakarra.–Ordenantza honek indarrik gabe utziko du Azueloko udalerrian haren aitzinetik xede bererako arautu den guztia.

Azken xedapen bakarra.–Ordenantza honek indarra hartuko du Azueloko Udalak Planaren testu osoa eta ordenantza honen artikuluak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan.

Iragarkiaren kodea: L1308551