156. ALDIZKARIA - 2013ko abuztuaren 14a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Zitazio zedula. 960/2012 Prozedura

Rosa M.ª Valencia Ederra andrea, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen du:

organo judizial honetan 0000960/2012 prozedura arrunteko autoak bideratu dira, Johanna Abad Molina eta Mayra-Verónica Ulloa Cárdenas andreek eskaturik Café Campus Pamplona S.L.L.ren kontra, eta horietan ondoko zitazio zedula eman da.

Gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez, arestian aipatutako prozeduran epaitegiko idazkariak emandako ebazpenaren arabera, honakoa egiten dut, legezko zitazioa egiteko balio izan dezan.

Zitazioa egiten zaion pertsona (alderdi demandatu gisara): Izen-deiturak: Café Campus Pamplona S.L.L. (ez dago jakiterik non dagoen).

Zitazioaren xedea: halakotzat agertzea adiskidetze ekitaldi(eta)ra, eta epaitegira, halakorik badago.

Erantzutea kontrako alderdiak eskatutako galdeketari, epaiketaren xede diren eta epaile magistratuak onartzen eta egoki deklaratzen dituen gertakari eta inguruabarrei buruz hain zuzen.

Zein toki, egun eta ordutan agertu behar duen: Dei egiten zaie alderdiei adiskidetze ekitaldia egiteko idazkari judizialaren aurrean eta, beharrezkoa bada, adiskidetze ekitaldia eta judizioa epaile magistratuaren aurrean (deialdi bakarrean eginen dira, bata bestearen atzetik). 2013ko irailaren 12an eginen da, 10:40an, adiskidetze ekitaldia idazkari judizialaren aurrean, epaitegi honetako idazkari judizialaren bulegoan eta, beharrezkoa bada, 2013ko irailaren 12an, 10:45ean, adiskidetze ekitaldia eta judizioa, 104. judizio-aretoan (1. solairua), Iruñeko San Roke kaleko 4an.

Legezko ohartarazpenak: Agertu ezean, zuzenbidearen arabera dagokion kaltea izanen du (LJALaren 58.1 artikulua).

Iruñean, 2013ko uztailaren 31n. Idazkari judiziala.

Eta Café Campus Pamplona izeneko enpresari legezko zitazioa eta ohartarazpenak egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta iragarki-oholean jar dadin.

Iruñean, 2013ko uztailaren 31n.–Idazkari judiziala, Rosa M.ª Valencia Ederra.

Iragarkiaren kodea: J1311080