156. ALDIZKARIA - 2013ko abuztuaren 14a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 52/2011 prozedura

Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andrea, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: diru kopuru bat erreklamatzeko, Lan arloko 2. Epaitegi honetan bideratzen ari den 0000052/2011 prozesuaren barnean, gaur emandako ebazpenaren bidez erabaki dut enkante publikoan saltzea ondoko zerrendan, tasazio-prezioa finkatuta, ageri diren ondasun enbargatuak, alderdi demandatuarenak baitira:

Enkantean jartzen diren ondasunak eta horien balorazioa.

–3558FFZ matrikula duen ibilgailu misto moldagarria, Citroen (Berlingo 1.9) markakoa, 2.700,00 (bi mila eta zazpiehun) euroan baloratua. Marbellako udal poliziak prezintatua du La Orquídea udal biltegian.

Enkantea egiteko baldintzak:

Epaitegi honen egoitzan eginen da, Iruñean, 2013ko urriaren 2an, 13:00etan, 104. judizio-aretoan (lehen solairua).

Ezinbesteko arrazoiengatik bertan behera uzten bada, hurrengo egun baliodunean eginen da (larunbatak salbu), ordu berean eta toki berean.

Enkantea egiteko, baldintza hauek bete behar dira:

Lehenbizikoa.–Errematea egin aurretik zordunak bere ondasunak askatzen ahalko ditu, printzipala, interesak eta kostuak ordainduz.

Bigarrena.–Lizitatzaileek beren nortasuna behar bezala frogatu beharko dute, enkantearen baldintza orokorrak eta partikularrak ezagutzen dituztela adierazi, eta epaitegi honek Baneston duen Gordailu eta Kontsignazioen kontuan, Iruñeko Nafarroako Gorteen kaleko 5eko sukurtsalean, 0030-8025 kontuan (prozeduraren erreferentzia 0030 1846 42 0005001274), hain zuzen, 3159 0000 64 0052/11 kontzeptua jarriz, enkanteko ondasunen tasazio-balioaren %5 sartu izanaren gordekina aurkeztuko dute edo, bestela, kopuru hori adinako banku-abala jarri izanarena. Lizitatzaileak gordailu hori osorik edo partez hirugarren batengandik jasotako diruarekin egiten badu, halaxe adierazi beharko da diru-sarreraren gordekinean, Prozedura Zibilari buruzko Legearen 652. artikuluaren 2. idatz-zatian xedatutakoaren ondorioetarako.

Prozedura Zibilari buruzko Legearen 652. artikuluaren 1. idatz-zatian xedatutakoarekin bat, enkantean parte hartzeko jarritako diru kopuruak itzuli eginen dira enkantea bukatu ondoren.

Hirugarrena.–Iragarki hau argitaratzen denetik enkantea egin arte, posturak idatziz aurkezten ahalko dira gutun-azal itxian. Horren barnean erantsi beharko dira posturagilearen behar adinako identifikazioa, enkantearen baldintzak ezagutzen dituelako adierazpena eta aurreko baldintzan aipatutako gordailua egin izanaren frogagiria. Gutun-azal itxiak enkantearen hasieran irekiko dira. Gutun-azaletako posturak jendaurrean eginen dira, besteekin batera, eta ahoz egiten direnen ondorio berberak izanen dituzte.

Laugarrena.–Alderdi betearazleak enkantean parte har dezake, bakar-bakarrik, lizitatzailerik badago. Egiten diren posturak hobetzen ahalko ditu, eta horretarako ez du diru kopururik jarri behar izanen.

Bosgarrena.–Posturak egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, ez beste inori.

Seigarrena.–Enkantean nahi adina diru eskaintzen ahalko da, baina errematea zuzenean onets dadin, eskainitako diru kopururik handiena enkantean jarritako ondasunen balioaren %50 izan behar da gutxienez ere, ordainketa geroratzeko eskaini gabe. Postura ehuneko horretatik beherakoa bada, PZLaren 650. artikuluan adierazitakoari jarraikiko zaio.

Zazpigarrena.–Errematearen prezioa 10 eguneko epean ordaindu beharko da, errematea onesten denetik hasita.

Zortzigarrena.–Enkantea eman gabe gertatuz gero, betearazleek edo, bestela, legezko erantzule solidario edo subsidiarioek, eskubidea izanen dute ondasunak balorazioaren %30 ordainduta eskuratzeko, eta, horretarako, 10 eguneko epe komuna emanen zaie. Eskubide hori erabili ezean, enbargoa altxatuko da. (LJALaren 264. artikulua).

Bederatzigarrena.–Errematearen prezioa PZLaren 654. artikuluaren 1. eta 2. idatz-zatietan adierazitako helbururako erabiliko da:

“1.–Errematearen prezioa alderdi betearazleari emango zaio, agindutako betearazpenaren kopuruaren kontura, eta, prezioak kopuru hori gainditzen badu, gerakina auzitegiaren esku utziko da, alderdi betearazleari azkenean zor zaiona eta betearazpenaren kostuen zenbatekoa likidatu arte.

2.–Kasuan-kasuan izan daitekeen gerakina betearazpenpeko alderdiari emango zaio, ondasunak nahitaez diru bihurtu, eta alderdi betearazleari zor zaion guztia eta kostuak ordaindu ondoren.”

Eta, behin Aldizkari Ofizialean argitaraturik, herritar orori eta bereziki prozesu honetako alderdiei jakinarazteko balio izan dezan, eta prozesuari buruzko legeetan ezarritakoa betetzeko, honako hau egiten dut.

Iruñean, 2013ko uztailaren 17an.–Idazkari judiziala, Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: J1310682