156. ALDIZKARIA - 2013ko abuztuaren 14a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 2079/2013 falta-judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, falta-judizio batengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

242/2013 epaia.

Iruñean, 2013ko ekainaren 18an.

Fermín Otamendi Zozaya jaunak, Iruñeko Instrukzioko 2. Epaitegiko epaile magistratuak, falta-judizio batengatik Juan Gabriel León Hernándezen aurka, salatu gisa, bideratu den auzia aztertu du ahozko eta jendaurreko 2079/2013 falta-judizioan. María Pilar Azpiroz Aranok, Miren Amaia Laborda Larreak eta María Nieves Huarte Esainek, salatzaile gisa, eta Fiskaltzak parte hartu dute.

Juan Gabriel León Hernández absolbitzen dut leporatu zaion faltatik, adierazpen guztiak aldekoak direla, eta prozesuko kostuak ofizioz ordaindu behar direla adierazten dut.

Ebazpen hau ez da irmoa eta beraren aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondoreetan epaitegi honetan, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik bost eguneko epean.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Miren Amaia Laborda Larreari eta Iñigo Godarazena LabordaIi jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non diren jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2013ko uztailaren 16an.–Idazkari judiziala, Lorena Pegenaute Grajal.

Iragarkiaren kodea: J1310584