156. ALDIZKARIA - 2013ko abuztuaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Aldaketa Udal Planean. Behin betiko onespena

Altsasuko Udalak, 2013ko uztailaren 31n egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen aldaketa Altsasuko Udal Planean, 3. poligonoko 425. lurzatiko eraikinaren lerrakadurei dagokienez, Arenas Especiales y Materiales de Construcción, S.L.ek sustatua. Haren determinazioetan sartu dira Nafarroako Gobernuko Sustapen Departamentuaren txostenean barnean daudenak, 2013ko ekainaren 20koa baita.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Altsasun, 2013ko abuztuaren 2an.–Alkatea, Garazi Urrestarazu Zubizarreta.

Iragarkiaren kodea: L1311317