156. ALDIZKARIA - 2013ko abuztuaren 14a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 7. EPAITEGIA

Enkante deialdiaren ediktua. 83/2013 prozedura

Aránzazu Chocarro Úcar andrea, Lehen Auzialdiko 7. Epaitegiko idazkari judiziala.

Miguel Leache Resano prokuradore jaunak eskaturik, Caja Rural de Navarra, S.C. limitada de Créditoren izenean eta hori ordezkatuz, 0000083/2013 hipoteka-betearazpeneko prozedura bideratu da honako hauen aurka: Vallain, Mantenimientos y Servicios, S.L.L, Jesús Valle Diez, Pedro Luis Gómez Aguado, María Sagrario Senosiain Ruperez, Roberto Gómez Senosiain eta Carolina Moriones Ayerra. Hartan, erabaki da ondasun hau besterentzea enkantearen bidez:

–Hiri finka: biltegia, 1 zenbakia duena, Utergako Asunción kaleko 5 zenbakia duen etxeko behe solairuan dagoena. Iruñeko 3. Jabetza Erregistroan inskribatua dago: 3845. liburukia, 28. liburua, 74. orria, 2146. finka.

–Hiri finka: biltegia, 2 zenbakia duena, Utergako Asunción kaleko 5 zenbakia duen etxeko behe solairuan dagoena. Iruñeko 3. Jabetza Erregistroan inskribatua dago: 3845. liburukia, 28. liburua, 76. orria, 2147. finka.

–Hiri finka: etxebizitza, 4 zenbakia duena, Utergako Asunción kaleko 5 zenbakia duen etxeko lehen solairuan dagoena. Iruñeko 3. Jabetza Erregistroan inskribatua dago: 3845. liburukia, 28. liburua, 80. orria, 2149. finka.

–Hiri finka: sabaia, 6 zenbakia duena, Utergako Asunción kaleko 5 zenbakia duen etxeko bigarren solairuan dagoena. Inskripzioa: 3845. liburukia, 28. liburua, 84. orria, 2151. finka.

–Hiri finka: trastelekua, 12 zenbakia duena, Berriozarko Ardantzeta kaleko 15 zenbakia duen etxean dagoena. Iruñeko 3. Jabetza Erregistroan inskribatua dago: 3853. liburukia, 50. liburua, 210. orria, 3238/10 finka.

–Hiri finka: aparkatzeko tokia, 49 zenbakia duena. Berriozarko Ardantzeta kaleko 15 zenbakitik du sarbidea. Iruñeko 3. Jabetza Erregistroan inskribatua dago: 3853. liburukia, 50. liburua, 209. orria, 2886/7 finka.

Balorazioa, enkantearen ondorioetarako:

2146. finka: 15.600,00 euro; 2147. finka: 24.800,00 euro; 2149. finka: 113.600,00 euro; 2151. finka: 26.000,00 euro.

3238/10 finka: 4.000,00 euro; eta 2886/7 finka 6.000,00 euro.

Enkantea egiteko tokia, eguna eta ordua: Iruñeko Lehen Auzialdiko 7. Epaitegian, 2013ko urriaren 17an, 10:00etan.

Enkantearen baldintzak eta informazioa:

1. Erregistroko ziurtagiriak eta, hala badagokio, enkantean jartzen den ondasunaren titulazioa bulego judizial honetan daude ikusgai.

2. Ulertuko da lizitatzaile guztiek nahikotzat hartzen dutela dagoen titulazioa, edo titulurik eza.

3. Auzi-jartzailearen kredituaren aurreko zamek eta kargek, horrelakorik badago, bere horretan segituko dute, eta horrenbestez, enkantean parte hartze hutsarekin lizitatzaileak hori onartzen du, eta haien ondoriozko erantzukizunean subrogaturik gelditzen da, errematea bere alde esleituz gero.

4. Enkantean parte hartzeko, posturagileek betebehar hauek izanen dituzte:

a) Beren nortasuna behar bezala frogatzea.

b) Enkantearen baldintza orokorrak eta partikularrak ezagutzen dituztela aitortzea.

c) Organo honetako Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan, hots, Banestoren 2757000006008313 kontuan, finkak enkanterako duen balioaren %5 sartu izanaren gordekina aurkeztea edo, bestela, kopuru hori adinako banku-abala jarri izanarena. Lizitatzaileak gordailu osoa edo zati bat hirugarren batengandik jasotako diruarekin egiten badu, gordekinean azaldu beharko da. Enkantearen ekitaldia bukatu ondoren, jarritako diru kopuruak itzuliko dira, posturagile onenak jarritakoa izan ezik. Ez itzultzeko berariaz eskatzen duten posturagileena ere ez da itzuliko, erremategileak prezioaren gainerako dirua epean ordaindu ezean haien aldeko errematea onets dadin.

5. Idatzizko posturak enkantea iragartzen denetik hura hasi arte egin daitezke. Gutun-azal itxietan aurkeztuko dira, aurreko atalean adierazitako baldintza berberetan. Postura horiek enkantearen hasieran irekiko dira, eta ahoz egiten direnen ondorio berberak izanen dituzte.

6. Posturak egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, ez beste inori.

7. Edukitza-egoerari dagokionez, autoetan ez da ageri.

8. Enkantean interesa duen edozeinek eska diezaioke epaitegiari hipotekatutako higiezinak ikuskatu ahal izatea; epaitegiak edukitza duenari horren berri emanen dio, eta adostasuna eskatuko. Edukitza duenak higiezina ikuskatzea onartzen duenean eta, ondasun hipotekatuaren enkantea hobeki egiteko, behar bezala laguntzen duenean epaitegien errekerimenduen aurrean, epaitegiari hipotekako zorraren murrizketa eskatzen ahalko dio: ondasuna zer baliotan esleitzen den, balio horren %2 artekoa. Epaimahaiak, inguruabarrak ikusirik, eta alderdi betearazleari gehienez bost eguneko entzunaldia eman ondoren, egokia dena erabakiko du, betiere gehienez kendu daitekeen kopuruaren barnean.

Ediktu hau bulego judizial honetako iragarki oholean eta ohiko leku publikoetan egonen da ikusgai enkantearen eguna arte, eta betearazpenpekoari jakinarazteko erabiliko da, jakinarazpen pertsonala legeak ezarritako moduan egiterik ez badago. Eta horrela jasota gera dadin, ediktu hau egiten dut.

Iruñean, 2013ko uztailaren 18an.–Idazkari judiziala, Aranzazu Chocarro Úcar.

Iragarkiaren kodea: J1310559