156. ALDIZKARIA - 2013ko abuztuaren 14a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Ebroko Ur Konfederazioaren ebazpena, Urdalurko urtegia erregulatzeko 2013ko kanona onestekoa

2013ko uztailaren 23an, Ebroko Ur Konfederazioko lehendakaritzak ebazpen hau eman du:

Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 302. artikuluan (apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretua, 1986ko 103. Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, apirilaren 30ean) eta ur konfederazioen lehendakaritzen mendeko egitura organikoa zehazten duen uztailaren 28ko 984/1989 Errege Dekretuaren 5. artikuluan xedatutakoarekin bat, Ebroko Ur Konfederazioko Zuzendaritza Teknikoko 3. Ustiapen Zerbitzuak Urdalurko urtegia erregulatzeko 2013ko kanonaren kalkulua eta azterlan teknikoa eta ekonomikoa egin zituen, eta azken horretan 16. Ustiapen Batzordeak parte hartu zuen (martxoaren 12ko bilkura).

Hori guztia ikusirik, Ur Konfederazio honetako Zuzendaritza Teknikoak, 2013ko martxoaren 19an, Urdalurko urtegia erregulatzeko 2013ko kanonaren proposamena onetsi zuen, Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 302. artikuluan aurreikusitako ondorioak sortzeko, proposamena jendaurrean jartzeko eta, bidezkoa izanez gero, Ebroko Ur Konfederazioko lehendakariak behin betiko onesteko.

Horrenbestez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean 2013ko apirilaren 15ean iragarkia argitaratu eta, hamabost egunez jendaurrean jarri zen Urdalurko urtegia erregulatzeko 2013ko kanonaren proposamena, honela banatuta:

a) Urdalurko urtegia egin ondoren emanak eta haren erregulazioaren onuradunak diren ur-hornidurek 0,0529478827 euroko kanona izanen dute metro kubikoko.

b) Estatuak, obren onuraduna den aldetik (uholdeen kontrako babesa eta gainerako onura orokorrak), 29.665,85 euro ordainduko dizkio erakunde kudeatzaileari, erregulazio kanon gisa.

Iragarkia argitaratu zenetik goian aipatutako epea igarota, inork ez duenez erreklamaziorik aurkeztu, Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 302. artikuluan xedatutakoa ikusirik, lehendakaritza honek, Urari buruzko Legearen testu bateginaren 30.1.e) artikuluan eta Uraren Administrazio Publikoari eta Plangintza Hidrologikoari buruzko Erregelamenduaren (uztailaren 29ko 927/1988 Errege Dekretua) 33.2.i) artikuluan ematen zaion eginkizuna betez, erabaki du Urdalurko urtegia erregulatzeko 2013ko kanona onestea, jendaurrean jarri den proposamenari jarraituz.

Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Ebazpen hau ekonomiko-administratiboa denez, Zergei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorrak (2003ko 302. Estatuko Aldizkari Ofiziala, abenduaren 18koa) 222., 223., 224., 229. eta 235. artikuluetan xedatutakoaren arabera, ebazpen honen aurka erreklamazioa jar daiteke hilabeteko epean Aragoiko Lurralde Auzitegi Ekonomiko Administratiboan, edo, nahi bada, berraztertzeko errekurtsoa jar daiteke epe berean, konfederazio honi zuzenduta. Bai erreklamazioa jartzeko idazkia bai errekurtsoarena aipatutako epe horretan aurkeztu behar dira Ebroko Ur Konfederazio honetan. Ohartarazten da aurka egiteko bi bideak ezin direla aldi berean erabili.

Zaragozan, 2013ko uztailaren 24an.–Arlo Juridikoaren burua, eskuordeturik, M. Teresa Santos Ruiz de Eguílaz.

Iragarkiaren kodea: E1310977