156. ALDIZKARIA - 2013ko abuztuaren 14a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

GOBERNUAREN ORDEZKARITZA

Iragarkia. Jendaurreko informazioa

Jendaurrean jartzea instalazio elektrikoaren administrazio baimenerako eta exekuzio proiektuaren onespenerako eskaera, honako honena: energia elektrikoa garraiatzeko aireko linea, "Castejon-Muru Artederreta 1 eta 2" izenekoa, zirkuitu bikoitzekoa eta 400 kV-ekoa, 7.tartetik 12.era bitartekoa, Nafarroan.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. artikuluan ezarritako ondorioetarako, eta Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legean xedatutakoarekin bat, jendaurrean jarri da honako hau baimentzeko eskaera: "Castejon-Muru Artederreta izeneko aireko linea, 400 kV-ekoa, 7.etik 12.era bitarteko tarteetan aldatzea. Hona ezaugarri nagusiak:

a) Eskatzailea Red Eléctrica de España S.A.U., helbidea: Conde de los Gaitanes pasealekua, 177, 28109 La Moraleja-Alcobendas Madril.

b) Udal mugapeak: Cadreita eta Valtierra (Nafarroa).

c) Xedea: Castejon-Muru Artederreta izeneko aireko linea, 400 kV-ekoa, 7. euskarritik 12.era bitarte aldatzea.

d) Ezaugarri nagusiak:

–Luzera: egungoa 1,887 km-koa da, eta aldatu ondoren 1,972 km-koa izanen da.

–Linearen tentsioa: 400 kV.

–Faseak: triplex konfigurazioa, altzairu aluminizatuaz sendotutako aluminiozko eroaleak, LA 455 motakoak (CONDOR AW) eta 454,54 mm²-ko sekziokoak.

–Euskarriak: metalezko dorreak, alde berdineko RU serieko profil angeluar, torlojoz lotu eta galbanizatuez eginak.

–Isolamendua: U-210 BS motako beira, UNE-EN 60305 arauarekin bat.

–Lurreko konexioa: altzairuzko 12 mm-ko hagaxka bikoitzarekin eginiko eraztuna.

–Gutxi gorabeherako aurrekontua: 1.432.505,94 euro.

Jendaurrean jartzen da, instalazioaren proiektua azter dadin Gobernuaren Ordezkaritzan, Industria eta Energia Arloan, Iruñeko Merindadeen plazan, eta egokitzat jotzen diren alegazioak egiteko, hiru ale aurkeztuz, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita hogei eguneko epean.

Iruñean, 2013ko abuztuaren 5ean.–Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzako Industria eta Energia Arloko zuzendaria, Ángel Hernández González.

Iragarkiaren kodea: E1311484