156. ALDIZKARIA - 2013ko abuztuaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

HIRI HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO 10. EREMUKO MANKOMUNITATEA

Ordenantza, Datu pertsonalen fitxategiak sortzeko.
Hasierako onespena

Mankomunitatearen Batzarrak, 2013ko uztailaren 30ean egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Datu pertsonalen fitxategiak sortzeko ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 artikuluan xedatuari jarraikiz, ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantza hori behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Agoitzen, 2013ko uztailaren 31n.–Mankomunitateko burua, María Isabel Cañada Zorrilla.

Iragarkiaren kodea: L1311223