156. ALDIZKARIA - 2013ko abuztuaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

5. aldaketa 2013ko aurrekontuan.
Hasierako onespena

Irurtzun Aldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Batzarrak, 2013ko apirilaren 23an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2013ko aurrekontuan aldaketa egiteko 05/2013 espedientea, kreditu berezirako.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Irurtzunen, 2013ko maiatzaren 16an.–Irurtzun Aldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko burua, José Javier Sarasola Gorriti.

Iragarkiaren kodea: L1311280