2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALTSASU
2013ko Emakumeen Bilguneko ikastaro eta tailerren eskaintzaren onespena
2013ko uztailaren 31n ospatu zen Altsasuko Udaleko Osoko Bilkurak, 2013ko emakumeen bilguneko ikastaro eta tailerren eskaintzaren onespena:
JARDUERA | PREZIOA |
T1 | T2 | T3 | T4 |
IKASTAROAK |
Joste lanak | 10 euro | 14 euro | 17 euro | 21 euro |
Lentzeria | 8 euro | 10 euro | 13 euro | 16 euro |
Zeramika artistikoa | 10 euro | 14 euro | 17 euro | 21 euro |
Etxerako konponketak | 10 euro | 14 euro | 17 euro | 21 euro |
Eho-ziriak | 10 euro | 14 euro | 17 euro | 21 euro |
TAILERRAK |
Hizketaldi literarioak | Dohainik |
Heltzeko plazerra | Dohainik |
Autoezagutza eta garapen pertsonala | Dohainik |
“Autodefentsa: errespetua lantzeko tailerra” | Dohainik |
Per capita Errentaren araberako prezioak: familia unitatearen diru sarrerak (errenta aitorpenaren 507+8810+8808+-706+-765 laukitxoak familia unitatearen pertsona kopuruaz zatituta). Izandako diru-sarreren arabera lau tarte ezarri dira:
–T1 (1 Tartea) < = 4.000.
–T2 (2 Tartea) < 7.500.
–T3 (3 Tartea) 7.500-15.000.
–T4 (4 Tartea) > 15.000.
Hobaria eskatzeko izena eman duen pertsonaren 2012ko errenta aitorpenaren kopia aurkeztu beharko da edo aita edo ama edo tutorearena. Hobaria eskuratzeko dokumentazioa epe barruan aurkeztu ezean, 4. tarteari dagokion prezioa ordainduko da.
Salbuezpeneko kasuak banan banan aztertuko dira Batzordean.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Altsasun, 2013ko Abuztuaren 2an.–Alkatea, Garazi Urrestarazu Zubizarreta.
Iragarkiaren kodea: L1311320