156. ALDIZKARIA - 2013ko abuztuaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SARTAGUDA

Lan-kontratudun finkoak funtzionario bilakatzeko
prozesuaren hasiera

Sartagudako Udalak, 2013ko uztailaren 26an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera ematea lan-kontratudun finkoak Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuan sartzeko prozesuari, 2013ko maiatzaren 29ko 19/2013 Foru Legean ezarritakoaren babespean, arau horrek argitaratu ondorengo 20. egunean indarra hartu zuelako (2013ko ekainaren 10ean).

Sartzeko eskaera toki entitateko buruari zuzendu beharko zaio, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Sartagudan, 2013ko abuztuaren 5ean.–Alkatea, Carlos Ena Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1311345