156. ALDIZKARIA - 2013ko abuztuaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Elorzko U.E. 3.1 exekuzio unitateko 5. lurzatiaren xehetasun azterlana, Construcciones Merino Arregui, S.L.k sustatua.
Behin betiko onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2013ko uztailaren 3an egin bilkuran, hau erabaki zuen:

1. Behin betiko onestea Elorzko U.E. 3.1 exekuzio unitateko 5. lurzatiaren xehetasun azterlana, Construcciones Merino Arregui, S.L.k sustatua.

2. Erabaki hau igortzea interesdunari eta Nafarroako Gobernuko Sustapen Departamentuko Lurraldearen Antolamenduaren, Mugikortasunaren eta Etxebizitzaren Zuzendaritza Nagusiari, onetsitako xehetasun azterlanaren ale batekin batera.

3. Iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Araudia:

–Eustormaren sestra.

Lurzatiak, duen egituraren arabera, garaiera aldea du Zelaia kaletik 6. lurzatiaren mugakide den eustormaren sestrarantz.

5. eta 6. lurzatien arteko horma hori Zelaia kalearen kotaraino handitzea planteatzen da, proiektatutako eraikinaren lorategi eremu horizontalak ahalik eta aprobetxamendu handiena izan dezan.

Horren ondoren, bihurdura-sarea jarriko da hormaren gainean.

Era berean, 5. lurzatia eta Las Eras kalea bereizten dituen hormatxoa handitu nahi da; horren sestrak kalearen maldari segitzen dio, eta horizontal eta Zelaia kalearekin berdinduta utzi nahi da, 5. eta 6. lurzatiak bereizten dituen eustormarekin bateratuta.

Ageriko hormigoiz handituko dira bi hormak.

–Estalkiaren tipologia:

Indarra duen Udal Planak estalki lauak eta estalki-terrazak debekatzen ditu eraikuntza komunean.

Lurzatian erabiliko den eraikuntza tipologiaren berezitasunak kontuan harturik, etxebizitza ekologiko eta bioklimatikoa izanen baita nabarmenki eta, gainera, eraikuntza modularrekoa, landarez eta legarrez egindako estalki laua erabiltzea planteatzen da, horrela, estalkia aprobetxatzeaz gainera, ingurumenaren gaineko eragina gutxitzen baita eta CO2aren isurketak konpentsatzen.

–Fatxadako materialak:

Udal Planak, beste zarpiatu batzuen artean, adreilua baimentzen du, harri-plaka erregularrezko estaldura.

Lurzati horretan zarpiatuak erabil daitezke, edo zur-zementu gisako plakak, panel fenolikoak etab., fatxada aireztatuak egin ahal izateko.

–Lerrokadurak:

Bai kanpoko lerrokadurak bai barnekoak zehazten dira.

Lurzati bakar bat izan arren, banaketa horizontalaren bidez soilik zatitzen ahal dena, hiru etxebizitzen artean 3 m-ko tartean utziko da, lurzati barneko hutsuneei dagokienez, osasungarritasun eta eguzki-argi baldintza egokiak lortu ahal izateko.

Kanpoaldetik, eraikuntzak lurzatiaren mugarekiko lerrokadura mantentzen du Zelaia kaleari eta Las Eras kaleari dagokienez, eta Birzatiketa Proiektuak 6. lurzati aldera ezartzen duen gehieneko lerrokadura errespetatzen da.

Noain Elortzibarren, 2013ko uztailaren 4an.–Jarduneko alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L1309942