156. ALDIZKARIA - 2013ko abuztuaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDIGORRIA

U.E. 6 unitateko xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Mendigorriko Udalak, 2013ko uztailaren 31n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Mendigorriko Arau Subsidiarioetako U.E. 6 exekuzio unitateko 4.9 eta 4.10 lurzatien xehetasun azterlana, Amaia Izu Domínguez de Vidaurretak eta Ignacio Argerich Lapuertak sustaturik.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Mendigorrian, 2013ko uztailaren 31n.–Alkate udalburua, Manuel José Vieira Bonacho Tiago.

Iragarkiaren kodea: L1311115