156. ALDIZKARIA - 2013ko abuztuaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

Zinegotzien boto-eskuordetzea Udalaren bilkuretan

Ezkabarteko Udalak, 2013ko abuztuaren 1ean egin osoko bilkura arruntean, legezko gehiengoa zuela, honako erabaki hau hartu zuen:

Martxoaren 12ko 11/2013 Foru Legearen bidez, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea aldatzen baitu, 84. artikuluan 4. idatz-zatia gehitu zen. Horren arabera, Udalek, hala erabakitzen badute, zinegotzien botoak beste zinegotzi batzuen esku uzten ahal dituzte.

Ezkabarteko Udalean erregelamendu organikorik ez dagoenez, zinegotzien boto-eskuordetza aplikatzeko aski da Udalak osoko bilkuran onestea, eta ondoren Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.4 artikuluari jarraikiz, jendaurreko aldirik gabe, horrek toki entitatearen antolaketan eragina duelakoan.

Hori guztia ikusirik, Udalbatzak honako hau erabaki du, aho batez:

1. Osorik aplikatzea zinegotzien boto-eskuordetzari buruzko kasuak Ezkabarte Udalean, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 84.4 artikuluak baimendu bezala.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Argitaratzen den egunean hartuko du indarra.

Ezkabarten, 2013ko abuztuaren 2an.–Alkatea, Pedro María Lezaun Esparza.

Iragarkiaren kodea: L1311253