156. ALDIZKARIA - 2013ko abuztuaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

Jarduera sailkatua

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua betetzeko, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabortz egunean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den jarduerarako lizentziari buruzko espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak edo oharrak egin ditzaten.

Sustatzailea: Trelleborg Automotive Cascante. IFZ: A31595960. Helbidea: Tarazonako errepidea, zk. g. - 31520 Cascante. Jarduera: piezak pintatzea, kautxuzko piezak metalari atxikitzeko. Tokia: Cascanteko 1. poligonoko 379. lurzatia. Tutera eta Tarazona arteko errepidea, zk.g.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Cascanten, 2013ko abuztuaren 2an.–Alkate udalburua, José Gómara Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L1311238