156. ALDIZKARIA - 2013ko abuztuaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

411/2013 EBAZPENA, abuztuaren 8koa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, uztailaren 25eko 72/2012 Foru Dekretuaren lehen xedapen gehigarriak aipatzen dituen udal titulartasuneko ikastetxeen kudeaketa 2012-2013 ikasturtean finantzatzeko toki entitateentzako diru-laguntzetarako deialdia onesten duena. Aipatu foru dekretuak martxoaren 26ko 28/2007 Foru Dekretua aldatu zuen, hau da, Nafarroako Foru Komunitateko Haur Hezkuntzaren lehen zikloa arautu eta hori ematen duten ikastetxeek bete beharreko baldintzak zein zikloko hezkuntza arloko edukiak ezarri zituena.

Uztailaren 25eko 72/2012 Foru Dekretuak, lehen xedapen gehigarrian xedatzen du Hezkuntza Departamentuaren parte-hartzea lankidetza hitzarmena izenpetu ohi duten udal titulartasuneko ikastetxeen kudeaketa gastuak finantzatzeko, diru-laguntzen berariazko araubide baten bitartez, baldin eta martxoaren 26ko 28/2007 Foru Dekretuaren eranskineko hezkuntza edukiak ematen badituzte eta adingabeei zuzeneko hezkuntza arreta ematen dieten profesionalek Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak eta horren garapeneko araudiak eskatzen dituzten titulazioak badituzte.

Alde horretatik, Hezkuntzako kontseilariaren abuztuaren 27ko 79/2012 Foru Aginduaren 2.3. artikuluak aipatu xedapen gehigarrian jasotako ikastetxeentzako diru-laguntzetarako deialdia biltzen du. Foru agindu horren bidez, Hezkuntza Departamentuaren eta toki entitateen artean lankidetza hitzarmenak izenpetzeko oinarriak ezartzen dira, udal titulartasuneko Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxeen kudeaketa finantzatzeko.

Diru-laguntzak emateko deialdia eta arauak onestea du xede ebazpen honek, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak xedatutakoarekin bat.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Uztailaren 25eko 72/2012 Foru Dekretuaren lehen xedapen gehigarriak aipatzen dituen ikastetxeen kudeaketa 2012-2013 ikasturtean finantzatzeko toki entitateentzako diru-laguntzetarako deialdia onestea, ebazpen honi I. eranskin gisa gehitu zaizkion oinarri arautzaileei jarraituz. Aipatu foru dekretuak martxoaren 26ko 28/2007 Foru Dekretua aldatu zuen, hau da, Nafarroako Foru Komunitateko Haur Hezkuntzaren lehen zikloa arautu eta hori ematen duten ikastetxeek bete beharreko baldintzak zein zikloko hezkuntza arloko edukiak ezarri zituena.

2. Gehienez ere, 1.518.403,49 euroko gastua baimentzea 2013ra luzatutako 2012ko gastuen aurrekontuko “Udalekin hitzarmenak, 0 eta 3 urte bitarteko haurrak eskolatzeko” izeneko 429000-42010-4609-322100 kontu-sailaren kargura.

3. Ebazpen hau eta eranskinak Hezkuntza Departamentuko kontu-hartzaile delegatuari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuari eta 0-3 urteko Haurren eta Landa Eskolen Atalari igortzea.

4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2013ko abuztuaren 8an.–Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, David Herreros Sota.

I. ERANSKINA

Uztailaren 25eko 72/2012 Foru Dekretuaren lehen xedapen gehigarrian aipatu ikastetxe titular diren toki entitateentzako diru-laguntzetarako deialdiaren oinarriak, 2012-2013 ikasturterako

1.–Deialdiaren xedea eta helburua.

Toki entitateei diru-laguntzak emateko arauak ezartzea du xede deialdi honek, uztailaren 25eko 72/2012 Foru Dekretuaren lehen xedapen gehigarrian aipatzen diren ikastetxeen 2012-2013ko ikasturteko kudeaketa finantzatzeko.

Toki entitateen zerbitzuekin lankidetzan aritzea du helburu deialdi honek, zerbitzu horiek 0-3 urteko haurrei hezkuntza arloko arreta ematera eta laneko eta familiako eginkizunak batera eramatera bideraturik.

2.–Onuradunak eta betebeharrak.

Ikastetxeen titular diren toki entitateek eskatzen ahalko dituzte deialdi honetan ezarritako diru-laguntzak, baldintza hauek betez gero:

1. Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritako kasuetako bakar batean ere ez egotea.

2. Uztailaren 25eko 72/2012 Foru Dekretuaren lehen xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera, martxoaren 26ko 28/2007 Foru Dekretuaren eranskineko hezkuntza arloko edukiak eman beharko dituzte, eta adingabeei zuzeneko hezkuntza arreta ematen dieten profesionalek Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak eta horren garapeneko araudiak eskatzen dituzten titulazioak izan beharko dituzte.

3.–Diru-laguntzaren zenbatekoa.

Deialdi honen bidez ematen diren diru-laguntzak “Udalekin hitzarmenak, 0 eta 3 urte bitarteko haurrak eskolatzeko” izeneko 429000-42010-4609-322100 kontu-sailaren kargura eginen dira; gehienez ere, 1.518.403,49 euro banatuko dira.

Hezkuntzako kontseilariaren abuztuaren 27ko 79/2012 Foru Aginduan aurreikusitako irizpide eta moduluen arabera zehaztuko da diru-laguntzaren zenbatekoa; foru agindu horren bidez, Hezkuntza Departamentuaren eta toki entitateen artean lankidetza hitzarmenak izenpetzeko oinarriak ezarri ziren Haur Hezkuntzako lehen zikloko udal titulartasuneko ikastetxeen kudeaketa finantzatzeko. Hona zehaztapen batzuk:

a) Hezkuntzako kontseilariaren abuztuaren 27ko 79/2012 Foru Aginduan aurreikusitako irizpideak aplikatuta legokiokeenaren %90ekoa izanen da Hezkuntza Departamentuaren ekarpena, hezkuntza behar bereziko ikasleez arduratzen diren langileak finantzatzeko ekarpena salbu, horrexek ez baitu muga hori izanen.

b) Toki entitateek ez dute inoiz 2012-2013 ikasturtean jasoko luketeena baino laguntza handiagorik jasoko, Hezkuntzako kontseilariaren abuztuaren 27ko 79/2012 Foru Aginduan aurreikusitako finantzaketa sistemaren onuradun izateko baldintzak beterik.

c) Aurreko irizpideak aplikatuz onuradunak diren toki entitateei dagozkien diru-laguntzen zenbateko metatuak deialdi honetarako baimendutako gastua gainditzen badu, bidezko hainbanaketa eginen da, laguntzen kopurua aurrekontu erabilgarriari egokitzeko.

Betiere, hezkuntza behar bereziko ikasleez arduratzen diren langileak finantzatzeko ekarpena hainbanaketa horretatik aparte izanen da.

d) Betiere, 2013. urtean, Hezkuntza Departamentuak funts gehigarriak baditu deialdi honetarako aurrekontua handitzeko, ematen diren laguntzen zenbatekoa handitzen ahalko da, harik eta klausula honetako a) atala aplikatuz onuradunei legokiekeen zenbatekoa jo arte.

Kopuru gehigarria eraginkorra izanen da lehen aipatu inguruabarraren ondorioz kreditu erabilgarririk adierazten bada; betiere, bidezko aurrekontu aldaketa onetsi beharko da diru-laguntza ematen duen ebazpena baino lehen.

4.–Eskaerak egiteko epea eta aurkeztu beharreko agiriak.

4.1. Interesdunek II. eranskinaren araberako eskabidea aurkeztu beharko dute Hezkuntza Departamentuko 0-3 urteko Haurren eta Landa Eskolen Atalean, deialdia argitaratu eta 10 egun balioduneko epean.

4.2. Eskabidea, horretarako ahalmena duenak sinatua, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean aurkeztuko da, edo Hezkuntza Departamentuko Erregistroan, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/92 Legearen 38.4 artikuluan ezartzen diren tokietako edozeinetan, edo Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoari buruzko ekainaren 23ko 70/2008 Foru Dekretuaren bidez araututako Erregistro Elektronikoan.

4.3. Eskabidearekin batera agiri hauek aurkeztu beharko dira:

–Legezko ordezkariaren ahalmena frogatzen duen agiria.

–Matrikulatuta dauden haurren zerrenda, haietako bakoitzak ordaindu beharreko tarifekin, Hezkuntzako kontseilariaren otsailaren 16ko 11/2012 Foru Aginduan ezarritakoari jarraituz.

–Diru-laguntzaren xedeko jarduera osorik edo haren zati bat azpikontratatzen duten toki entitateek kontratazio horren efizientzia eta ekonomia frogatu beharko dute idazkariaren ziurtagiri baten bidez; bertan, kopuruari edo inguruabarrei dagozkien prozeduraren arabera kontratatu dela adieraziko da, Nafarroako Kontratu Publikoei buruzko ekainaren 9ko 6/2006 Foru Legearen arabera.

4.4. Eskaera osorik betetzen ez bada edo eskaera baloratzeko garrantzitsuak diren alderdiak behar bezala frogatzen ez badira, akatsa zuzen dezala eskatuko zaio toki entitateari. Horretarako hamar egun balioduneko epea emanen zaio gehienez ere, jakinarazpenaren biharamunetik aurrera. Eskatutako dokumentazioa zuzentzen ez bada, toki entitateak eskaera bertan behera utzi duela ulertuko da eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen da; hala jakinaraziko zaio.

5.–Prozedura antolatu, instruitu eta ebazteko eskumena duten organoak, eta ebazpena jakinarazteko epea.

0-3 urteko Haurren eta Landa Eskolen Atalak txostena egin ondoren, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak bi hilabeteko epean, gehienez ere, ebatziko du deialdi hau, eskaerak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik aurrera. Ebazpen hori toki entitate interesdun guztiei jakinaraziko zaie.

Epe hori berariazko ebazpenik eman gabe bukatzen bada, eskaera ezetsitzat joko da.

6.–Entitate titular onuradunen betebeharrak.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 9. artikuluan ezarritakoak dira entitate titular onuradunen betebeharrak.

7.–Diru-laguntzaren ordainketa eta gastuen justifikazioa.

Diru-laguntza ordainaldi bakar batean emanen da, ikastetxeak 2012-2013 ikasturtean izandako diru-sarrerak eta gastuak frogatu ondoren; horretarako, entitate titularreko idazkariaren ziurtagiria beharko da, Hezkuntza Departamentura igorriko dena 2013ko irailaren 30a baino lehen.

8.–Bateragarritasuna hirugarrenen diru-laguntzekin.

Toki entitateek beste diru-laguntza edo laguntza batzuk hartzen ahalko dituzte deialdi honen xederako, edozein administrazio publikotatik edo beste ente publiko edo pribatu batzuetatik.

Toki entitateak beste diru-laguntza edo laguntza batzuk jaso eta ikastetxearen diru-sarrerak guztirako gastuak baino handiagoak badira, soberakinari dagokion zenbatekoa kenduko da Hezkuntza Departamentuaren diru-laguntzatik.

9.–Toki entitate onuradunen betebeharrak, diru-laguntzaren xedeko jarduera finantzatzeko publizitateari buruz.

Diru-laguntza jasotzen duten toki entitateek eskura dituzten hedabideak baliatuz edo, horiek ezean, Nafarroako Aldizkari Ofizialaren edo prentsaren bidez, Hezkuntza Departamentuak diru-laguntza eman izanaren berri eman beharko dute.

10.–Azpikontratazioak.

Toki entitate onuradunek eskaeraren xedeko ikastetxe guztien edo batzuen kudeaketa azpikontratatzen ahalko dute, eta ez dago portzentaje mugarik azpikontratatzen den zenbatekorako.

11.–Ez-betetzeak mailakatzeko irizpideak.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluko 1. eta 2. idatz-zatietan ezarritako kasuetan itzuli beharko da hartutako guztia eta, zein den kasua, berandutza interesa eskatuko da, 2 b) idatz-zatiko kasuetan izan ezik, zeinetan ez-betetze mailaren proportzioan itzuli beharko baita (betiere, %70 beteta, gutxienez ere), eta 2 d) idatz-zatiko kasuetan izan ezik, zeinetan emandako kopuruaren %10 itzuli beharko baita; betiere, akatsek edo justifikazioko atzerapenek ez dute galarazi beharko funtsei zer erabilera eman zaien jakitea; hala bada, %20 arte itzuli beharko da, akats formalak edo justifikazioko atzerapenak zer kalte egiten duen, horren arabera.

12.–Oinarri arautzaileen eta deialdiaren aurka jartzen ahal diren administrazio errekurtsoak.

Deialdi honen eta bere oinarrien kontra, toki entitate interesdunek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egiteko aukera, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen ekainaren 13ko 29/1998 Legeko 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

13.–Ematen diren diru-laguntzen eta haien entitate onuradunen zerrendaren araubidea eta publizitate maila.

Hezkuntza Departamentuak ematen diren diru-laguntzak eta haien entitate onuradunen zerrenda argitaratuko ditu bere web orrian.

II. ERANSKINA

Eskabide eredua

Toki entitateentzako diru-laguntzetarako deialdia
2012-2013ko ikasturtea

Ikastetxearen titularraren datuak.

Lotura duen toki administrazioa edo entitatea

Titularraren IFZ (kobratu ahal izateko)

Titularraren helbidea

Telefonoa

Faxa

Posta elektronikoko helbidea

Aurkeztu beharreko agiriak.

Eskaera aurkezten duen legezko ordezkariaren ahalmena

Haurren zerrendaren ziurtagiria, eskolatzea dela-eta ordaindutako tarifekin edo, jantokiarena. (Hezkuntza Departamentuan eskuratzen ahal den euskarri informatikoan ere aurkeztu beharko da zerrenda hori).

Behin betiko datuak izanez gero, gastu eta diru-sarreren ziurtagiria (III. eranskina).

Zein den kasua, diru-laguntzaren xedeko jarduera Nafarroako Kontratu Publikoei buruzko ekainaren 9ko 6/2006 Foru Legearen arabera kontratatu dela (4.3 oinarria) jasotzen duen ziurtagiria.

Tributu arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneratuak dituela frogatzen duen ziurtagiria.

.....................(e)n, 2013ko ................aren .................(e)an.

Stua.: ..........................................

Eskatzailea, (sinatzailearen izen-deiturak adierazi)

III. ERANSKINA

Diru-sarreren eta gastuen ziurtagiria

................ Udaleko idazkaria

Ziurtatzen dut:

Udal honetan den 2012-2013ko ikasturteko ikastetxearen dokumentazioa aztertuta,

Ondorio hau atera da:

Hauexek dira aldi horretako gastuak eta diru-sarrerak:

1.–Kudeaketa gastuak.

1.1. Langileak:

Hezkuntza arloko langileak: soldata, gizarte segurantza eta ordezkapenak edo/eta kalte-ordainak.

"Hezkuntza behar berezietako" hezkuntza arloko langileak: soldata, gizarte segurantza eta ordezkapenak edo/eta kalte-ordainak.

Garbiketako langileak: soldata, gizarte segurantza eta ordezkapenak edo/eta kalte-ordainak.

Langileen gastuak, guztira:

1.2. Funtzionamendua eta material inbentariaezina:

–Ura, argindarra, gasa eta gasolioa.

–Bulegoko eta didaktikako materiala.

–Garbiketa, garbitasun eta osasun materiala.

–Elementu eta instalazioak kontserbatu, konpondu eta mantentzeko lana.

Laneko arriskuen prebentziorako aseguruak eta plan kudeaketa.

–Haur eskolaren kudeaketa administratibo eta ekonomikoaren ondoriozko gastuak.

Jantziak.

–Komunikazioak (adierazi).

–Tributu gastuak (adierazi).

–Zerbitzuaren funtzionamendurako behar diren beste gastu batzuk (adierazi).

Funtzionamendu gastuak, guztira:

2.–Jantokiko gastuak:

2.1. Langileak:

–Laguntzaileak: soldata, gizarte segurantza eta ordezkapenak edo/eta kalte-ordainak.

2.2. Bestelako gastuak.

–Menua edo katering

Jantokiko gastuak, guztira:

Onartzen den jantokiko gasturik handiena, araudiaren arabera:

3.–Familien tarifa errealen ondoriozko diru-sarrerak.

–Eskolatzea.

–Jantokia.

4.–Beste diru-sarrera batzuk.

Jasota gera dadin, ziurtagiri hau egin da, alkate-udalburuak ontzat emanda eta Udalaren zigilua duela.

............................(e)n, 2013ko .................aren ..............(e)an.

Idazkaria
(sinatzailearen izen-deiturak adierazi) Sinatua: .............................

Ontzat emana Alkate udalburua
(sinatzailearen izen-deiturak adierazi)
Sinatua: .............................

Iragarkiaren kodea: F1311481