156. ALDIZKARIA - 2013ko abuztuaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

563/2013 EBAZPENA, abuztuaren 6koa, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak emana, toki entitateei eta ureztatzaile elkarteei laguntzak emateko oinarri arautzaileak ezartzen dituena 2013ko lehen hiruhilekoko euri-jasen ondorioz ibaietako uraldiek euste-dikeetan (lubetetan) eragindako kalteak presaz eta geroko utzi ezinik konpontzeagatik, eta laguntzetarako deialdia onesten duena.

Toki entitateei eta ureztatzaile elkarteei laguntzak emateko deialdia eta oinarri arautzaileak onesten dira 2013ko lehen hiruhilekoko euri-jasen ondorioz ibaietako uraldiek euste-dikeetan (lubetetan) eragindako kalteak presaz eta geroko utzi ezinik konpontzeagatik.

Euri-jasak eta uholdeak fenomeno meteorologikoak dira, kalte larriak eragin ditzaketenak azpiegitura publikoetan ohi kanpoko egoeretan. 2013ko lehen hiruhilekoan uholdeak sortu zituzten euri-jasak izan ziren, batez ere Ebro, Aragoi, Arga eta Ega ibaien arroetan. Prezipitazio horiek, handiak berez, aurreko prezipitazio batzuen ondorioz urez hanpatuta zegoen lurraren gainean erori ziren eta, horregatik, euri zatirik handiena lur azalaren gainean isuri zen eta lehen aipatu Nafarroako ibai nagusiek gainezka egitea ekarri zuen, baita uharrak ere hainbat herritan han eta hemen, labore lurrak harrapatuz eta munta handiko kalteak eraginez nekazaritzako erabilera duten azpiegitura publikoetan, batez ere euste-dikeetan (lubetetan).

Ibaietan uraldi gehiago izanen direnez eta kalte handiagoak eta baliotsuak galaraztearren, hainbat toki entitatek eta ureztatzaile elkartek euste-dikeetako (lubetetako) hausturak eta kalteak konpontzeko obrak egin dituzte, geroko utzi ezin diren presazko konponketak alegia.

Azpiegitura horien entitate titularren zailtasun ekonomikoengatik ezinezkoa dute eurek bakarrik ordaintzea konponketa obren kostua.

Gobernuak 2013ko uztailaren 17an hartutako Erabakiaren bidez, baimena eman zitzaion Landa Garapeneko zuzendari nagusiari, guztira, 90.365 euroko gastua baimentzeko, ohi kanpoko uholdeek lubetetan eragindako kalteak presaz konpontzean izandako gastuak ordaintzeko; gastu horiek geroko utzi ezinak dira, duten garrantziagatik, eta 2013ra luzatutako 2012ko Nafarroako Aurrekontu Orokorren "Ohi kanpoko uholdeek titulartasun publikoko nekazaritzako azpiegituretan eragindako kalteak konpontzeko laguntzak" izeneko 720000-72130-7609-414305 kontu-sailaren kargura izanen dira.

Horrenbestez, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren ustez, bidezkoa da diru-laguntza ematea toki entitateek eta ureztatzaile elkarteek, 2013ko lehen hiruhilekoko euri-jasen ondorioz ibaietan izandako uraldi handiak direla eta, lubetetako kalteak presaz eta geroko utzi ezinik konpontzean izandako gastuetarako.

Ebazpen honi Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea aplikatuko zaio.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Toki entitateei eta ureztatzaile elkarteei laguntzak emateko oinarri arautzaileak, ebazpen honen eranskinean jasoak, onestea 2013ko lehen hiruhilekoko euri-jasen ondorioz ibaietako uraldiek euste-dikeetan (lubetetan) eragindako kalteak presaz eta geroko utzi ezinik konpontzeagatik.

2. Toki entitateei eta ureztatzaile elkarteei laguntza bereziak emateko deialdia onestea 2013ko lehen hiruhilekoko euri-jasen ondorioz ibaietako uraldiek euste-dikeetan (lubetetan) eragindako kalteak presaz eta geroko utzi ezinik konpontzeagatik.

3. 90.365 euroko gastua baimentzea, 2013ra luzatutako 2012ko Nafarroako Aurrekontu Orokorren "Ohi kanpoko uholdeek titulartasun publikoko nekazaritzako azpiegituretan eragindako kalteak konpontzeko laguntzak" izeneko 720000-72130-7609-414305 kontu-sailaren kargura.

4. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, argitalpen egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean.

Ebazpen honen eta bere oinarri arautzaileen aurka, administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, argitaratu eta bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Iruñean, 2013ko abuztuaren 6an.–Nekazaritzako Ustiategien eta Elikagaien Sustapenerako Zerbitzuko zuzendaria, Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren ordezkoa. (Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren uztailaren 11ko 13/2012 Foru Aginduaren kariaz, 141. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, uztailaren 18an), José Luis San Agustín Marco.

ERANSKINA

Toki entitateei eta ureztatzaile elkarteei laguntza bereziak emateko oinarri arautzaileak, 2013ko lehen hiruhilekoko euri-jasen ondorioz ibaietako uraldiek euste-dikeetan (lubetetan) eragindako kalteak presaz eta geroko utzi ezinik konpontzeagatik

Lehen oinarria.–Xedea eta helburua.

Toki entitateei eta ureztatzaile elkarteei laguntzak emateko oinarri arautzaileak ezartzea dute xede oinarri arautzaile hauek, 2013ko lehen hiruhilekoko euri-jasen ondorioz ibaietako uraldiek euste-dikeetan (lubetetan) eragindako kalteak presaz eta geroko utzi ezinik konpontzeagatik.

Toki entitateek eta ureztatzaile elkarteek, ibaien hurrengo uraldietan kalte handiagorik izan ez dadin, presaz eta geroko utzi ezinik egin dituzten konponketa lanei diru-laguntza ematea dute helburu deialdi honetan ezarritako laguntzek.

Bigarren oinarria.–Diru-laguntza izan dezaketen jarduketak.

2013ko lehen hiruhilekoko euri-jasen ondorioz ibaietako uraldiek euste-dikeetan (lubetetan) eragindako kalteak direla eta, toki entitateek eta ureztatzaile elkarteek, ebazpen hau onetsi aurretik, presaz eta geroko utzi ezinik, egindako konponketak jaso dezake diru-laguntza.

Hirugarren oinarria.–Diru-laguntzaren zenbatekoa.

Egindako konponketan izandako gastuaren %100 arterainokoa izanen da zenbatekoa, BEZa barne.

Laugarren oinarria.–Onuradunak.

Honako hauek hartzen ahalko dituzte ebazpen honetan ezarritako diru-laguntzak:

a) Toki entitateak.

b) Ureztatzaile elkarteak, administrazio hidrauliko eskudunean eratuta edo eratzeko fasean daudenak.

Bosgarren oinarria.–Eskabideak, dokumentazio osagarria eta eskatutako baldintzen egiaztagiriak aurkezteko epea.

1. Eskaerak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

2. Dokumentazioa Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzura igorriko da. Bertako Erregistroan, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorrean edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aurreikusitako tokietako edozeinetan aurkezten ahal da. Erregistro Orokor Elektronikoan ere aurkezten ahalko da, Nafarroako Gobernuaren Interneteko atariaren bitartez.

3. Eskaerarekin batera, dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

a) Osoko Bilkuraren erabakia, edo entitateko buruarena, laguntza eskatuz.

b) Toki entitateko edo ureztatzaile elkarteko idazkariaren ziurtagiria, konponketaren xedea bere udal mugapean dagoela edo ureztatzaile elkartearen lurrak babesten dituela egiaztatuz.

c) Txosten tekniko baloratua, egin den jarduketa deskribatzeko, eta konpondu diren lubetak 2013ko lehen hiruhilekoko euri-jasen ondorioz ibaien uraldiek kaltetu zituztenak izan direla frogatzeko.

d) Egindako konponketen fakturak.

e) Toki entitateko idazkariaren ziurtagiria, kontratazio publikoari buruzko xedapenak bete direla dioena.

Seigarren oinarria.–Diru-laguntza emateko modua, lehentasunak eta irizpide objektiboak.

Ebazpen honen xedeko laguntzak norgehiagokako prozeduraren bidez emanen dira. Eskaeren zenbatekoa kreditu erabilgarria baino handiagoa bada, laguntzak proportzioan murriztuko dira eskatzaile guztien artean.

Zazpigarren oinarria.–Deialdiaren antolamendua, instrukzioa eta ebazpena.

1. Eskaerak jaso ondoren, Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuak behar bezala bete ote diren eta beharrezko dokumentazioa aurkeztu ote den egiaztatuko du. Hala ez bada, toki entitateari edo ureztatzaile elkarteari hamar eguneko epea emanen zaio, gehienez ere, akatsak konpontzeko, eta adieraziko zaio horrela egin ezean eskabidea bertan behera utzitzat joko dela eta artxibatzeko ebazpena emanen dela.

2. Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko teknikariek txosten tekniko baloratuetan sartutako kalteak, konpondu direnak alegia, euste-dikeetan (lubetetan) izandako kalteei dagozkienak direla egiaztatuko dute. Orobat, aurkeztutako aurrekontua berrikusiko dute, aurkeztu diren kostuak moderatuak direla egiaztatzeko eta, beharrezkoa bada, egiaztapenen arabera finkatuko dute kalteen balioa.

3. Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuaren ebazpen proposamena ikusirik, Landa Garapenerako zuzendari nagusiak ebatziko du diru-laguntzen gainean, arrazoiak emanda, gehienez ere bi hilabeteko epean, eskabideak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita. Epe hori berariazko ebazpenik eman gabe bukatzen bada, eskaera ezetsitzat joko da.

Zortzigarren oinarria.–Onuradunaren betebeharrak.

Onuradunek Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 9. artikuluko betebeharrak ez ezik, hauek ere bete beharko dituzte:

a) Inbertsioko obrak Kontratu Publikoei buruzko ekainaren 9ko 6/2006 Foru Legean ezarritakoaren arabera esleitu izana.

b) Hartutako funtsak diru-laguntzak emateko oinarri izan zen helburuan, ezarritako moduan eta epeetan, erabili direla frogatzea Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuan, baita zer gastu egin diren ere hartutako funtsak aplikatuz.

c) Diru-laguntza emateko ebazpen proposamena egiten den unean Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan aurreikusitako egoeretakoren batean ez izatea, onuradun izatea galarazten baitute.

d) Ebazpen honetan xedatutakoa eta laguntza emateko proposamenaren izaeraren ondorioz ezartzen diren gainerako eginbeharrak betetzea.

e) Helburu bererako beste diru-laguntzaren bat jaso izanaren berri ematea Landa Garapenerako Zuzendaritza Nagusiari.

Bederatzigarren oinarria. Diru-laguntzaren helburua lortu dela eta hartutako dirua erabili dela frogatzeko epea eta modua.

1. Onuradunek fakturak eta egindako ordainketen frogagiriak aurkeztuz frogatuko dute diruz lagundutako jarduketak egin izana. Jatorrizko dokumentuak edo horien fotokopia konpultsatuak aurkeztu beharko dira.

Obraren fakturek txosten teknikoko obra unitateei buruzkoak izan beharko dute. Modu berean, aurkezten diren ordainagiriek aurkeztutako fakturei buruzkoak izan beharko dute.

Ordainketen frogagiri horiek aurkeztu ez, edo horien zenbatekoa fakturako gastua baino txikiagoa bada, ordainketa frogatu gabe duen inbertsio zatiari dagokion laguntza ez da emanen.

2. Ordainketen frogagiriak 15 eguneko epean aurkeztuko dira, laguntzak ematen direla jakinarazten den egunetik aurrera.

3. Laguntza ordaindu baino lehen, organo kudeatzaileak bertatik bertara egiaztatuko du zer jarduketa egin diren.

Hamargarren oinarria.–Ordaintzeko modua eta epeak.

Jarduketak egin direla frogatzeko agiri guztiak aurkezturik, gehienez ere hiru hilabeteko epean emanen da ordaintzeko ebazpena.

Hamaikagarren oinarria.–Laguntzen bateragarritasuna.

Deialdi honen babesean ematen diren laguntzak bateraezinak izanen dira toki entitateak edo/eta ureztatzaile elkarteak helburu bererako jaso ditzakeen beste batzuekin.

Hamabigarren oinarria.–Ez-betetzeen kontrola eta graduazioa.

1. Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak laguntzak emateko baldintzak betetzen diren eta inbertsioak behar bezala egiten diren zainduko du eta, horretarako, behar diren ikuskapenak eta egiaztapenak egiten ahalko ditu; bidezkotzat jotzen duen informazioa ere eskatzen ahalko die laguntzen onuradunei.

2. Ebazpen honetan ezarritako konpromisoak betetzen ez badira, jasotako laguntzak itzuli beharko dira, osorik edo hein batean, kasuaren arabera, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen II. kapituluan xedatutakoari jarraituz.

Hamahirugarren oinarria.–Emandako laguntzen publizitatea.

Ebazpen honen babesean ematen diren laguntzak argitara emanen dira Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea garatzen duten arauetan xedatutakoarekin bat.

Iragarkiaren kodea: F1311414