153. ALDIZKARIA - 2013ko abuztuaren 9a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua
Titulu judizialak betearazteko 53/2013 prozedura

Lourdes García Ruiz andrea, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: Lan arloko epaitegi honetan bideratu den 53/2013 betearazpen-prozeduran kaudimengabezia deklaratzeko dekretua eman da, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan, aztertu ahal izateko. Hiru eguneko epea ezartzen da errekurtsoak aurkezteko.

Eta Cartonajes San Fermín, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2013ko uztailaren 29an.–Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1311090