153. ALDIZKARIA - 2013ko abuztuaren 9a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA

A/31/03072 NL/br espedientea
Jendaurreko epea

Gaia: obrak baimentzeko eskaera.

Eskatzailea: Juan José Otaegui Macazaga.

I.F.Z. zenbakia: 15868380J.

Helbidea: Ariztegi auzoa, Landakoa etxea. Nagusia, 15, 31730 Gartzain-Baztan (Nafarroa).

Ibaiaren izena eta kodea: Ezkaldo (edo Ariztegi) - 1.0100.230.

Tokia: 15. lurzatia, 66. poligonoa, Gartzain.

Udalerria eta probintzia: Baztan (Nafarroa).

Obren azalpen laburra eta helburua:

Zaldaina xafla bat da, metalezko baranda batekin, 3 metroko luzerakoa; hormigoizko pareta batean eta harri lubeta batean bermatuta paratuko da, bazter bakoitzetik 25 cm jasota.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Baztango udaletxean edo Kantauri aldeko Ur Konfederazioan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20071 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2013ko uztailaren 12an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, indardun deklaratua 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E1310277