153. ALDIZKARIA - 2013ko abuztuaren 9a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA

A/31/03090 NL/sr espedientea
Jendaurreko epea

Gaia: ur aprobetxamendurako eskaera.

Eskatzailea: Construcciones Mariezcurrena, S.L.

I.F.Z. zenbakia: B 31083199.

Helbidea: Orreagako etorbidea, 6-1.a, 31002 Iruña (Nafarroa).

Ibai edo errekaren izena: Bidasoa, Montoia erreka, Ezpelura, Ezkurra, Txilloko erreka, Urumea, Ondalatz, Tximista, Ibardingo erreka, Ugaraneko erreka, Astabideko erreka, Bidasoa, Artesiaga erreka eta Marin.

Eskatutako emaria: 30 m³/eguneko.

Udalerria eta probintzia: Lesaka, Baztan, Doneztebe, Elgorriaga, Zubieta, Goizueta, Etxalar, Bera, Urdazubi (Nafarroa).

Xedea: Mugairiko errepideen mantentze-lanak, Baztango udal mugapean (Nafarroa).

Obren azalpen laburra eta helburua:

Urak 10 m³-ko edukierako zisterna-kamioi batera ponpatuko da, gehienez ere egunean hiru alditan, ura hartzeko 19 puntuetatik edozeinetan.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Baztango, Berako, Doneztebeko, Elgorriagako, Etxalarko, Goizuetako, Lesakako, Urdazubiko eta Zubietako udaletxeetan edo Kantauri aldeko Ur Konfederazioan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20071 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2013ko uztailaren 12an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, indardun deklaratua 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E1310235