153. ALDIZKARIA - 2013ko abuztuaren 9a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2013-S-364

Longidako Udalak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Longidako Udala.

Xedea: Mureluko saneamendu lanetarako eta hondakin uren isurketarako baimena.

Ibilgua: Irati ibaia.

Isurketa eginen den udal mugapea: Longida (Nafarroa).

Baimen eskearen xede diren lanak deskribaturik daude NILSAk 2013ko martxoan egin zuen “Murelu Longidako Hondakin Uren Tratamendua” izenekoan. Isurketaren gehieneko bolumena 3.100 m³-koa da urtean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), eta espedientearen eta dokumentazio teknikoaren fotokopiak, berriz, Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2013ko ekainaren 7an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1310302