153. ALDIZKARIA - 2013ko abuztuaren 9a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2012-A-32

Fermín Larequi Duquek honako datu eta ezaugarri hauek dituen ur publikoen aprobetxamendua eskatu du:

Ibilgua: Ultzama ibaia.

Hargunearen udalerria: Azotz-Ezkabarte (Nafarroa).

Hargunearen koordenatuak: UTMX: 612383; UTMY: 4745215 (30T ED50 zona).

Aprobetxamenduaren tokia: 10. poligonoko 123. lurzatia, Ezkabarteko udal mugapean (Nafarroa).

Gehieneko bolumena urtean: 50 m²

Batez besteko ur-emaria kontsumo handieneko hilabetean: 0,005 l/s.

Xedea: ureztatzea.

Aprobetxamenduaren xedea da ura zuzenean hartzea Ultzama ibaitik, eskuinaldetik, 0,5 ZP-ko motoponpa baten bidez, eta hortik urak m³ banako 3 biltontzitara bultzatzea. Ura apiriletik urrira hartuko da, urtean 50 m³-ko bolumena, eta kontsumo handieneko hilabeteak uztaila eta abuztua izanen dira; 0,07 hektareako azalera hartzen duen baratze bat grabitatez ureztatzeko erabiliko da, Ezkabarteko udal mugapeko 10. poligonoko 123. lurzatian (Nafarroa).

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2013ko uztailaren 2an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1310293