153. ALDIZKARIA - 2013ko abuztuaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2013ko uztailaren 17an hartua, Baigorri jauregia (Oteitza, Nafarroa) izeneko higiezinaren babes ingurunearen behin betiko mugaketa onesten duena.

Baigorri jauregia (Oteitza, Nafarroa) interes kulturaleko ondasuna da Espainiako Ondare Historikoari buruzko ekainaren 25eko 16/1985 Legearen bigarren xedapen gehigarriaren arabera, halaxeko babesa ematen baitio Hezkuntza Nazionaleko Ministerioaren 1949ko apirilaren 22ko Dekretuak, Espainiako gazteluak babesteari buruzkoak (Estatuko Aldizkari Ofiziala, 1949ko maiatzaren 5ekoa).

Nafarroako Kultur Ondareari buruzko azaroaren 22ko 14/2005 Foru Legearen 19.1 artikuluan ezarritakoarekin bat, beharrezkoa da monumentu horren babes ingurunea finkatu eta zehatz-mehatz mugatzea.

Aipatutako foru lege horren arabera, espedienteak beharrezkoa du ondasuna behin-behinekoz finkatu eta mugatzea, jendaurreko fasea ezartzea eta espedientea behin betiko onestea Nafarroako Gobernuaren Erabakiaren bidez.

Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiaren apirilaren 3ko 99/2013 Ebazpenaren bidez, behin-behinekoz mugatu zen Baigorri jauregia (Oteitza) izeneko ondasun higiezinaren babes ingurunea, eta interes kulturaleko ondasunaren espedientea jendaurrean egoteko epea ireki zen.

Ebazpen hori 2013ko 79. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 26an. Ez da espedientearen aurkako alegaziorik jaso.

2013ko ekainaren 10ean, Nafarroako Kulturaren Kontseilura igorri zen espedientea. Nafarroako Kulturaren Kontseiluak aldeko txostena eman zuen 2013ko ekainaren 17an.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. Baigorri jauregia (Oteitza, Nafarroa) izeneko higiezinaren babes ingurunearen mugaketa onestea.

2. Baigorri jauregiaren babes inguruneak honako hauek hartzen ditu barnean: 59. lurzatiko B, C, D eta F azpilurzatiak, eta 61., 62. eta 63. lurzatiak, Oteitzako udalerriko 6. poligonoan.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Erabaki honek administrazio bidea amaitzen du, eta haren aurka, aukeran, berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean edo, bestela, zuzenean, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan aurkaratzen ahal da, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.

Administrazio publikoek, berraztertzeko errekurtsoaren ordez, aldez aurretik errekerimendua egin dezakete, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1988 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2013ko uztailaren 17an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, F. Javier Morrás Iturmendi.

Iragarkiaren kodea: F1310599