153. ALDIZKARIA - 2013ko abuztuaren 9a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2013-A-41

Artazuko Udalak honako datu eta ezaugarri hauek dituen ur publikoen aprobetxamendua eskatu du:

Ibilgua: Arga ibaia.

Hargunearen udalerria: Artazu (Nafarroa).

Hargunearen koordenatuak: UTM ED50 X: 596.544 Y: 4.727.162 30 zona.

Xedea: ureztatzea.

Batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean: 0,217 l/s.

Gehieneko bolumena urtean: 2.000 metro kubiko.

Aprobetxamenduaren xedea da ura zuzenean hartzea Arga ibaitik, eskuinaldetik, gasolinazko 1,5 ZP-ko motoponpa baten bidez, eta unean uneko gehieneko emaria 3,3 l/s-koa izanen da. Ura banaketarako hodi baten bidez bultzatuko da, etxeko baratzeak, 0,22 hektarea, ureztatzeko, Arradia izeneko alderdian, Artazuko udal mugapeko 2. poligonoko 947. lurzatian (Nafarroa).

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2013ko ekainaren 6an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1310276