153. ALDIZKARIA - 2013ko abuztuaren 9a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2012-A-113

José Luis Martínez Apesteguíak honako datu eta ezaugarri hauek dituen ur publikoen aprobetxamendua eskatu du:

Ibilgua: Pozo-Berri.

Hargunearen udalerria: Jaitz (Nafarroa).

Hargunearen alderdia: Pozo-Berri.

Hargunearen koordenatuak: UTMX: 591785; UTMY: 4739843 (30T ED50 zona).

Aprobetxamenduaren tokia: 2. poligonoko 485. eta 515. lurzatiak, Jaizko udal mugapean.

Gehieneko bolumena urtean: 350 m³.

Batez besteko ur-emaria kontsumo handieneko hilabetean: 0,019 l/s.

Xedea: abereentzako hornidura.

Aprobetxamenduaren xedea da Jaizko udalerrian (Nafarroa) Pozo-Berriko lakutik zuzenean ura hartzea, traktore batek eragindako xurgatze ponpa baten bitartez. Ura 8 m³-ko zisterna batean eramanen da Jaizko udal mugapeko 2. poligonoko 485. eta 515. lurzatietara, zaldi aziendako 50 abelbururentzat. Ura urte osoan hartuko da, gehienez ere 350 m³-ko bolumen osoa urtean, eta kontsumo handieneko hilabeteak abuztua eta iraila izanen dira.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2013ko ekainaren 21ean.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1310166