153. ALDIZKARIA - 2013ko abuztuaren 9a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2013-P-80

Jaione Maria Santamaria Amezgarayk honako datu hauek dituen lur azpiko ur publikoen aprobetxamendua eskatu du:

Aprobetxamenduan gehienez ere 1 l/s ur hartuko da iturburu batetik, Arakil ibaiaren ezkerraldean, polizia-eremutik kanpo, Ornako iturria alderdian (4. poligonoa, 7. lurzatia). Ura 0,13 hektareako baratzea uholdeka ureztatzeko erabiliko da, eta 4 txakurri emateko, 2. poligonoko 3069. lurzatian, Olaztiko udal mugapean (Nafarroa). Urtean, bolumena osotara 48 m³-koa izanen da. eta batez besteko emari baliokidea 0,004 l/s-koa izanen da kontsumo handieneko hilean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2013ko ekainaren 19an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1310129