153. ALDIZKARIA - 2013ko abuztuaren 9a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2011-A-152

Francisco Equisoain Seminariok honako ezaugarri hauek dituen ur publikoen aprobetxamendua eskatu du:

Aprobetxamenduan gehienez ere 0,037 l/s ur hartuko da iturburu batetik, Arga ibaian eskuinaldetik isurtzen den Inbuluzketa errekaren eskuinaldean, polizia-eremutik kanpo, Txaparko alderdian (24. poligonoa, 85. lurzatia). Ura abereei emateko erabiliko da (behi aziendako 50 bururi eta ardi aziendako 300 bururi), Esteribarko (Nafarroa) udal mugapean, 24. poligonoko 94. lurzatian. Urtean 707,56 m³ aterako dira guztira, eta batez besteko emari baliokidea 0,037 l/s-koa izanen da kontsumo handieneko hilean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2013ko ekainaren 12an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1310125