153. ALDIZKARIA - 2013ko abuztuaren 9a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

GOBERNUAREN ORDEZKARITZA

Jendaurrean jartzea instalazio elektrikorako administrazio baimenaren eta proiektuaren onespenerako eskaera: Leitza-Frankia linea elektrikoa

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. artikuluan ezarritako ondorioetarako, eta Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legean xedatutakoarekin bat, jendaurrean jarri da honako hau baimentzeko eskaera: “Leitza-Frankia 8 kV-eko goi tentsioko linea elektrikoa aldatzea, 41. euskarritik 48. euskarrira bitartea berritzeko”. Hona ezaugarri nagusiak:

a) Eskatzailea: Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U., helbidea: Mikeletegi pasealekua, 1-3, 20009 Donostia.

b) Udal mugapeak Leitza (Nafarroa) eta Berastegi (Gipuzkoa) dira.

c) Xedea: Leitza-Frankia 8 kV-eko goi tentsioko linea elektrikoa aldatzea, 41. euskarritik 48. euskarrira bitartekoa berritzeko.

d) Ezaugarri nagusiak:

–Luzera: 1.134 metro, horietatik 150 metro Gipuzkoan eta 110 Nafarroan.

–Linearen tentsioa: 8 kV.

–Eroaleak: 789 metrotan aluminio-altzairuzkoa, LA-56 mm²-koa, eta 345 metrotan aluminio-altzairuzkoa LA-78 mm²-koa.

–Euskarriak: metalezko dorreak, RU seriekoak.

–Isolamenduak: U-70 BS bi elementuko kateak.

–Lurrak eraztunean.

e) Aurrekontua gutxi gorabehera: 46.842,37 euro.

Jendaurrean jartzen da, instalazioaren proiektua azter dadin Gobernuaren Ordezkaritzan, Industria eta Energia Arloan, Iruñeko Merindadeen plazam, eta/edo Gipuzkoako Industria eta Energia Arloan, Donostiako Pio XII.a plazako 6an, eta egokitzat jotzen diren alegazioak egiteko, hiru ale aurkeztuz, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita hogei eguneko epean.

Iruñean, 2013ko uztailaren 17an.–Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzako Industria eta Energia Arloko zuzendaria, Ángel Hernández González.

Iragarkiaren kodea: E1310475