153. ALDIZKARIA - 2013ko abuztuaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BORTZIRIETAKO EUSKARA MANKOMUNITATEA

Lan-kontratudun finkoak funtzionario bilakatzeko epea irekitzea

Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen Batzorde Erabakitzaileak, 2013ko uztailaren 23an egindako bilkuran, bertan ziren guztiak bat etorrita erabaki zuen abiatzea lan-kontratudun finkoak funtzionario bilakatzeko prozesua.

Nafarroako Administrazio Publikoetan funtzionarizazio prozesu berri bat abian jartzeari buruzko maiatzaren 29ko 19/2013 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, prozesuan sartzeko interesa dutenek Bortzirietako Euskara Mankomunitateko buruari zuzenduko dizkiote eskaerak, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, mailari dagokion titulazioarekin batera, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 12 eta 15. artikuluetan xedatuari jarraikiz.

Arantzan, 2013ko uztailaren 30ean.–Mankomunitateko burua, Jaime Iturria Mitxelena.

Iragarkiaren kodea: L1311031