153. ALDIZKARIA - 2013ko abuztuaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2013ko uztailaren 17an hartua, La Magdalena zubia (Iruña, Nafarroa) izeneko higiezinaren babes ingurunearen behin betiko mugaketa onesten duena.

Arga ibaiko La Magdalena zubia (Iruña) monumentu historiko-artistiko izendatu zuten 1939ko irailaren 25eko Ministro-Aginduaren bidez (1939-11-7ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Nafarroako Kultur Ondareari buruzko azaroaren 22ko 14/2005 Foru Legearen 19.1 artikuluan ezarritakoarekin bat, beharrezkoa da monumentu horren babes ingurunea finkatu eta zehatz-mehatz mugatzea.

Aipatutako foru lege horren arabera, espedienteak beharrezkoa du ondasuna behin-behinekoz mugatzea, jendaurreko fasea ezartzea eta behin betiko onestea Nafarroako Gobernuaren erabaki baten bidez.

Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiaren martxoaren 5eko 50/2013 Ebazpenaren bidez, La Magdalena zubia (Iruña) izeneko higiezinaren babes ingurunea behin-behinekoz mugatu zen, eta haren interes kulturaleko ondasunaren espedientea jendaurrean egoteko epea ireki.

Ebazpena 2013ko 63. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 4an. Ez da espedientearen aurkako alegaziorik jaso.

2013ko maiatzaren 13an, Nafarroako Kulturaren Kontseilura igorri zen espedientea. Nafarroako Kulturaren Kontseiluak aldeko txostena eman zuen 2013ko maiatzaren 27an.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. La Magdalena zubia (Iruña, Nafarrroa) izeneko higiezinaren babes ingurunearen mugaketa onestea.

2. Iruñeko La Magdalena zubiaren babes inguruneak 48 metroko erradioa duen zirkulu bat hartzen du, erdigunea zubia izanik. Zirkulu horretan Iruñeko 6. poligonoko 1661., 1662., 1830., 1987. eta 2134. lurzatiak sartzen dira, eta bideetako eremua ere.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Erabaki honek administrazio bidea amaitzen du, eta haren aurka, aukeran, berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean edo, bestela, zuzenean, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan aurkaratzen ahal da, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.

Administrazio publikoek, berraztertzeko errekurtsoaren ordez, aldez aurretik errekerimendua egin dezakete, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1988 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2013ko uztailaren 17an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, F. Javier Morrás Iturmendi.

Iragarkiaren kodea: F1310598