153. ALDIZKARIA - 2013ko abuztuaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AUÑAMENDI GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Lan-kontratudunak funtzionario bilakatzeko epea irekitzea

Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2013ko uztailaren 4an egin bilkuran, bertan zirenak bat etorrita,

ERABAKI DU:

1. Hasiera ematea Auñamendi Mankomunitateko lan-kontratudun finkoak Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuan sartzeko prozesuari, Nafarroako Administrazio Publikoetan funtzionarizazio prozesu berri bat abian jartzeari buruzko maiatzaren 29ko 19/2013 Foru Legean ezarritako baldintzen arabera.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta bi hilabeteko epea irekitzea argitalpen horretatik aitzina, interesdunek sartzeko eskaera aurkez ditzaten.

3. Erabaki hau interesdunei jakinaraztea, jakin dezaten eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Auritzen, 2013ko uztailaren 23an.–Mankomunitateko burua, Orreaga Urtasun Alegre.

Iragarkiaren kodea: L1311064