153. ALDIZKARIA - 2013ko abuztuaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

3. aldaketa 2013ko ekitaldiko aurrekontuan.
Behin betiko onespena. Kreditu berezia eta kreditu gehikuntza

Kreditu berezia eta kreditu gehikuntza hasiera batean onesteko osoko bilkuran hartutako erabakia 2013ko 131. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 10ean. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

–Kreditu gehikuntza:

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 20.000,00 euro.

–Kreditu berezia:

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 3.832.800,00 euro.

–Finantzabidea:

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 3.852.800,00 euro.

Zizur Nagusian, 2013ko uztailaren 30ean.–Alkatea, Luis María Iriarte Larumbe.

Iragarkiaren kodea: L1311033