153. ALDIZKARIA - 2013ko abuztuaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

Hirilurreko eta landalurreko ondasunen gaineko 2013ko kontribuzioa

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraikiz, aditzera ematen da 2013ko irailaren 10ean bukatuko dela hirilurreko eta landalurreko ondasunen gaineko 2013ko kontribuzioaren zergagatik igorritako kuotak borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratu gabeko ordainagiriak bertan aipatzen den banketxean ordaintzen ahal dira, ordainagiria aurkeztuta.

Helbideratutako ordainagiriak 2013ko irailaren 10ean pasatuko dira kontuetara.

Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.

Villatuertan, 2013ko uztailaren 31n.–Alkate udalburua, María José Fernández Aguerri.

Iragarkiaren kodea: L1311071